top of page
IMG_5502.jpg

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

DBH4 Ikasle laguntzaileak

 

2023ko ekainaren 2an, ikasturtea agurtzeko, DBHko 4. mailako ikasle laguntzaileek ekitaldi bat antolatu dute euren mailako kideentzat. Ekitaldian, ikasleek Quizizz froga bat egin dute, kulturari buruz eta euren belaunaldiaren anekdotei buruzko galderekin. Bukatzeko, musika emanaldia izan dute.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

16.5 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

Batx1 Adi-adian

 

2023ko maiatzean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Adi-adian programako azken hitzaldiak jaso zituzten. Gabriel Portellek bere aitaren heriotzari buruz hitz egin zuen, bere testigantza gurekin partekatuz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

16.9 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

EYP

 

2023ko martxoaren 24, 26 eta 26an, Batxilergoko 1. mailako Gazika Bermejo, Laura Castellanos, Ander De la Fuente, Ainara Del Olmo, Leire Gomez eta Zelai Toledo ikasleek, Gorka Lozano irakasleak lagunduta, Bilbon ospatu zen European Youth Parliament jardunaldietan parte hartu zuten.

Asteburuan zehar beste ikastetxeetako ikasleekin elkar-lanean aritu dira:

  • Ostiralean, Sabino Arana kaleko La Perrera eraikinean, Team Building jarduerak burutu zituzten euren kideak eta antolatzaileak ezaguzteko.

  • Larunbatean, BBK Kunan, Garapen Jasangarrirako Helburuen etxean, Committee Work saioetan, ikasle-komite bakoitzak bere gaiaren hausnarketa, proposamen desberdinak azterketa eta balorazioa  egin zuten taldeko erabakiak hartzeko, igandean ospatu zen Parlamentu bileran aurkezteko.

  • Igandean, La Perrera eraikinean berriro ere, General Assembly saioan, ikasle-taldeek euren proposamenak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten, bozketa-sistemaren bitartez proposamen bakoitza onartzeko.

Landutako gaiak hauek izan dira:

  • STEM eremuan emakumeen presentzia areagotzeko politikak.

  • Mikrotxipen eskasia Europan.

  • Europako baso eremuen zainketa bermatzeko politikak.

  • Enpresa teknologiko handien monopolien eragina gutxitzeko politikak.

  • Hizkuntza minoritarioen babesa Europar Batasunean.

  • Umeen, nerabeen eta gazteen sare-sozialekiko menpekotasuna gutxitzeko eta haien kalteak gutxitzeko politikak.

  • Emakumeen datu estatistikoak medikuntzan eta osasun-garapenean.

 

Saio guztiak ingelesez izan dira.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

  • 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Zorionak Gaizka, Laura, Ainara, Ander, Leire, Zelai eta Gorka egindako lan onagatik!

Argazki galerian jardunaldietako irudiak:

 

16.4 EKIMENA: DBHko 4. mailako Etika arloan GEAU proiektua.

DBH4 Etika GEAU

 

DBHko 4. mailako Etika arloko ikasleek ikasturteko 1. proiektua bukatu dute, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari dagokiona. Proiektuan, Giza Eskubideak ezagutu ondoren, inguruko diskriminazio-egoerak aztertu dituzte, horietan ukatzen diren Giza Eskubideak eta Garapen Jasangarrirako Helburuak identifikatuz. Proiektuan sortutako infografiekin erakusketa bat egingo dugu DBHko eraikinean, abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Behean, ikasleak proiektuan lanean eta egindako inforgrafia batzuk ikusgai ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko, gainean klikatu:

16.6 EKIMENA: DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen urteurrena ospatzeko, Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartzea Unicefekin elkar lanean.

DBH2 Gizarte Juntetxea

 

Gernikako Juntetxean Haurren Munduko Eguna ospatzeko, DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri dugu UNICEF elkartearekin, Bizkaiko Batzar Nagusiekin eta Hazian Kultur Elkarteko laguntza teknikoarekin. Gizarte arloko irakasleak diren Alain Undabarrena eta Iñaki Zalduegi izan dira proiektua aurrera eraman dutenak.

 

“Zuen balioak, lau haizeetara” izenak aitortzen duen bezala, programa honen bitartez Bizkaian daukagun gaiei buruz, haur eta nerabeei ahotsa eman nahi izan zaie beraien parte-hartzea sustatzeko, eta horrela, 2022ko azaroaren 18ko Bizkaiko Batzar Nagusiko Osoko Batzarrean agintariei mezu hori zabaltzea. Egun horretan, aintzat izanik azaroaren 20an Haurren Munduko Eguna eta Haurren Eskubideen Konbentzioaren 33. urteurrena dela, zenbait lekutatik etorritako ume eta gazte batzuei Gernikako Juntetxean hitz egiteko aukera eman zaie, batzar horretan izan diren agintarien aurrean ardura zaizkien arazoak azal ditzaten.

 

2022ko urrian eta azaroan zehar burututako saioetan, Hazian Kultur Elkarteko kideak gurean izan dira DBHko 2. mailako ikasle eta irakasleekin Haurren Eskubideen Buruzko Hitzarmena (HEH) eta aurten honen 22. artikulua, haur errefuxiatuei erreferentzia egiten diona landuz, inguruan duen garrantziaz gauzatzeko eta Bizkaiko Lurralde Historikoan duten gizarte egoerari buruzko gogoeta egiteko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Behean, Hazian Kultur Elkarteko kideekin Ikastolan izandako saioen argazkiak. Irudiak neurri handian ikusteko, gainean klikatu:

IMG_0028.JPG
IMG_0030.JPG
IMG_0016.JPG
IMG_0032.JPG
IMG_0039.JPG
IMG_0031.JPG

 

2022ko azaroaren 18an Gernikako Juntetxean izandako Osoko Batzarreko bideo-laburpena eta irudiak beheko argazki-galerian:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

16.1 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta  elkarbizitzaren behatokia egitea.

Batxiler behatokia

 

2022ko azken astean, Batxilergoko Elkarbizitzaren Behatokiaren bilera egin zen. Ikasleen, irakasleen, Zuzendaritzaren, langileen eta familien ordezakariek osatzen dute Elkarbizitzaren Behatokia. Bertan, azken hiruhilekoan, Batxilergoko eskola bizitzan izandakoak aztertu dira, besteak beste; hitzaldiak, saio bereziak edo irtenaldi didaktikoak. Elkarbizitza atalean, diziplinan izandako jokabide desegokiak aztertu dira.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

16.7 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko ikasleentzat Euskal Herriko Auzitegi Nagusira irtenaldia justiziaren funtzionamendua ezagutzeko.

Batx2 Zuzenbidea

 

2022ko azaroaren 21a eta 22aren artean, Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko 35 ikasleak, Maite Mugira irakasleak lagunduta, Bilboko Auzitegira joateko aukera izan dute. Bertan, duela bi urteko albisteetan agertutako hilketa baten epaiketa lehen eskutik bizi izan dute: epaile, testigantza, fiskal, abokatu eta bestelakoen elkarrizketak jarraituz, hau da, epaiketa baten prozesu guztia biziz. Honez gain, delitu txikiagoen epaiketa arinak ere ikusi ahal izan dituzte, lapurretak esaterako.

 

Ikasleak txundidtuta atera dira, epaitegien mundua barne barnetik ezagutzeko aukera paregabea izan dute eta!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

16.11 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko udal karguen hitzaldiak.

DBH3 Gizarte alkateak

 

2022ko urriaren 24an, Txorierriko Amankomunitateko alkate eta zinegotzien hitzaldiak hasi dira DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloko klaseetan. Gure artean, Igotz López, Zamudioko alkate jauna, ikasle-ohia eta Ikastolako gurasoa dena, Jagoba Jauregi, Zamudioko zinegotzia, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkate jauna eta Miguel Angel Gaztelu zinegotzia, Esther Apraiz, Derioko alkate andrea eta Ane Abaunza zinegotzia eta Joseba Aresti, Loiuko zinegotzia izan ditugu. Hitzaldietan, besteak beste, ikasleek hainbat gauza ikasi dute: Udalaren egitura eta antolaketa, aurrekontuen kudeaketa, alkate eta zinegotzien ardurak eta zereginak...

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Argazki-galerian hitzaldien irudiak ikus ditzakegu:

16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

KiVa eguna LHn

 

2022ko urriaren 4an, KiVa eguna ospatu dute Lehen Hezkuntzan. Ikasleek KiVa aldarria irakurri eta pultserak egin dituzte.

 

2022-2023 ikasturteko KiVa aldarria:

 

Talde bat osatzen dugunok zerbait dugu amankomunean, elkarrekin abesteko gogoa, mendian ibili, animaliak maite, kirolen bat, musika talderen bat…

Sarritan besteengandik bereizten gaituen zerbait eramaten dugu soinean: kamiseta berezia, txapela, uniformea… eta horrela erakusten diegu besteei talde bateko kideak garela.

KiVa ikastoletan KiVa ikurra leku ezberdinetan ikusten dugu: hormetan, irakasleen txapetan, txalekoetan… horrela KiVa ikastolako partaideak garela gogoratzen dugu.

KiVa ikastolan besteak errespetatzen ditugu eta ez da jazarpenik onartzen.

Urtero, ikasturte hasierako KiVa egunarekin helburu hori betetzera konprometitzen gara Lauro ikastola osatzen dugun guztiok, heldu zein gazte.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan, ekimenaren irudiak:

IMG20221004121747.jpg
IMG20221004095639.jpg
1664895498327.jpg
1664895498308.jpg

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

16.10 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Euskadiko Erakunde Politikoen egiturari buruzko hitzaldia.

DBH3 Gizarte Erakunde politkoak

 

2022ko urriaren 4an,  DBHko 3. mailako talde guztiek, Gizarte Zientzien Mintegiak antolatuko hitzaldia jaso dute DBHko Auditoriumean. Gizarte Zientziak ikasarloan, ikasleak lantzen ari diren Geografia Politikoa gaian lagungarri izateko asmoarekin gauzatu da hitzaldia. Hizlaria Yurdana Burgoa Valtierra izan da, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria eta ikastolako gurasoa.

 

Talde bakoitzarekin ordubete egon da, eta hitzaldian Euskadiko Erakunde Politikoen Egitura gaiari heldu dio. Ikasleek Kontzertu Ekonomikoa, kupoa, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Legebiltzarra eta Biltzar Nagusiak, zergak eta aurrekontuaren banaketa eta Gobernuaren barne-antolaketaz jabetzeko aukera izan dute. Bideo eta aurkezpenen bitartez, Yurdanak kontzeptu tekniko konplexuak modu ulerterrazean jorratu ditu, eta gure ikasleen kultura politikoa sakontzen lagundu ere.

MIla esker Yurdana!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan, burutu dugun ekimenaren argazkiak:

YURDANA BURGOA EJ-GV (2).JPG
YURDANA BURGOA EJ-GV (1).JPG

16.9 EKIMENA: Ukrainako krisi humanitarioan laguntzeko, Ikastolak eskola-materiala ematea Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkarteari.

 

Ukrainako krisi humanitarioan laguntzeko, 2022ko irailaren 23an, Ikastolak eskola-material desberdinak eman dizkio Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkarteari. Hauxe da Ikastolak emandako materiala: mahai handi bat, ikasleentzako hamabost mahai eta hamasei aulki, aulkiak orekatzeko takoak, arbela bi, sei errezela, errezelak kokatzeko euskarri bi, errezeletarako beharrezko loturak, autoanplifikatutako bozgorailu bat, proiektore bat, proiektorea kokatzeko gailu bat, konexio kutxa bat eta VGA, HDMI eta soinu konexioetarako kableak.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Beheko argazki galerian, burutu dugun ekimenaren argazkiak:

bottom of page