
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.
16.6 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak EJko Justizian Hezten programan parte hartzea, magistratu baten hitzaldia jatos justiziaren funtzionamendua ezagutzeko eta epaitegira irtenaldia eginez.
Ikasturte honetan, Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide ikasarloan, Eusko Jaurlaritzaren Justizian Hezten pograman parte hartzen ari gara. Programaren helburua ikasleek Zuzenbide arloari buruzko oinarrizko ezagutzak hurbiletik ezagutzea da. Honetarako, programak bi fase izango ditu: alde batetik, magistratu baten hitzaldia jasoko dute. 2023ko azaroaren 24an, Daniel Calderon magistratua Ikastolara etorri da. Hitzaldian, Zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak azaldu dira, epaitegien egitura, Zuzenbidearen adar nagusiak, Lege konkreturen bat eta abar. Bigarren fasean, ikasleak epaitegietara hurbilduko dira, kasuak lehen pertsonan bizitzeko aukera izateko. Hau otsaila edo martxoan izango da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:


16.5 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.
Ikasturte honetan, Batxilergoko 2. mailan dauden Joane Ayarza, Gaizka Bermejo, Nerea Dañobeitia eta Naroa Unzilla ikasleak, Batxilergoko arduradunekin batera, Euskalduna Jauregian ospatu den Adi-adian proiektuaren ekitaldian izan dira. Azken urteetan, Lauro Ikastolako Batxilergoko 1. mailan Adi-adian proiektuan parte hartzen dugu, bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa landuz. Adi-adian proiektua Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren parte da. Informazio gehiago hemen klikatuz. Ekitaldian izandako ikasleek joan den ikasturtean jaso zituzten Adi-adian proiektuko hitzaldiak. Argazkietan, gure ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariarekin solasean ikus ditzakegu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
-
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
Beheko argazki-galerian ekitaldiaren irudiak:




16.4 EKIMENA: DBHko 4. mailako Etika arloan GEAU proiektua garatzea.
DBHko 4. mailako Balore Etikoak ikas-arloan, ikasturtero lantzen dugun lehenengo proiektua Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari (GEAU) buruzkoa da. Ikasturte honetan ere, ikasleek proiektuan burututako emaitzekin erakusketa bat antolatuko dugu, 2023ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena ospatzen dela kontuan izanik.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
-
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
Beheko argazki-galerian DBH 4BC taldeko ikasleak GEAU proiektuan lanean eta aurkezpenak egiten:




16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
2023ko azaroan, bizikidetzako arazoak era egokian bideratzeko helburuarekin, DBHko ikasle laguntzaileak formazioa jasotzen ari dira. EDE fundaziotik Aitor etorri zaigu formazio saioak ematera.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazkietan DBHko 2. zikloko ikasle laguntzaileen formazioko irudiak:




16.9 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko Udal karguen hitzaldiak.
2023ko urriaren 25etik 31ra, Txorierriko Mankomunitateko alkate eta zinegotzien hitzaldiak izan ditugu DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloko klaseetan Nerea Zarraonandia irakasleak antolatuta. Gure artean, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea, Jon Ander Aurrekoetxea, Lezamako alkatea eta Txorierriko Mankomunitateko burua, Ikerne Zuluaga, Lezamako zinegotzia eta Txorierriko Mankomunitateko buru-ordea, Naia Landa, Sondikako alkatea, Esther Apraiz, Derioko alkatea eta EUDELeko elkarteburua edo presidentea izan ditugu. Hitzaldietan, besteak beste, ikasleek hainbat gauza ikasi dute: Udalaren egitura eta antolaketa, aurrekontuen kudeaketa, alkate eta zinegotzien ardurak eta zereginak...
Eskerrik asko denori gure artean izateagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Argazki-galerian hitzaldien irudiak ikus ditzakegu:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
2023ko urriaren 18an, LHko ikasle eta irakasleek 2023-2024 ikasturteko KIVAko aldarrikapena egin dute. Ikasturte honetako gaia erespetua da. Ikasle eta irakasleak zikloka elkartu dira jantokian errespetuari buruzko aldarrikapena egiteko. Ondoren, talde bakoitzak bere gelan, gaiari buruzko horma-irudiak eta bestelakoak landu ditu.
Hauxe da Jonek, LHko Zuzendariak, ikasleei irakurri zien aldarrikapenaren testua:
Beste ikasturte berri bat hasi dugu irailean, guretzat zazpigarren KiVa ikasturtea izango dena.
LAURO KiVa Ikastola da, zer esan nahi du horrek? Gure ikastolan ez dugula inoiz jazarpenik eta tratu txarrik onartuko. Denok nahi dugu Ikastolara pozik etorri eta ongi tratatuak izan. KiVaren oinarria elkarrekiko errespetuan datza. Errespetua da gure harremanen oinarri, errespetuz hartu eta errespetuz eman behar dugulako. Baina hori ez da soilik hitzez egin behar dugun ekintza, elkarrekiko errespetua hainbat eratara erakus daiteke, jokoan, gelan, pasabidean, jantokian, autobusean.
Errespetua ere pertsona guztiekin sortzen dugun harremanen oinarria izan behar da. Lagun minekin errespetua adieraztea erraza da baina beste gelakide batzuekin ez hainbeste.
Geure buruari errespetuaren termometroa jarriko bagenio, zer markatuko luke desberdinaren errespetuan? Mantentzen dugu desberdinak direnekin ere errespetua? Onartzen ditugu diren modukoak izaten?
Lagun berri bat egiten dugunean, errespetuz eraikitzen dugu elkarrekiko harremana? Nola nahi ditugu gure inguruekiko harremanak? Osasuntsuak eta errespetuan eraikikoak, ezta?
Joko bat egingo dugu! Nik hitz batzuk esango ditut eta errespetuan oinarritutako harreman baten parte diren edo ez esan behar didazue, zuek baiezkoa edo ezezkoa eman, ados? Maitasuna, enpatia, irainak, hitz politak, jotzea, pertsona bati barre egitea, elkarrekin barre egitea, hitz itsusiak, laguntza.
Orduan badakizue nola eraiki behar den errespetuzko harremana, ezta? Maitasunez, enpatiaz, hitz politekin, elkarrekin barre egiten eta elkar onartzen eta laguntzen.
Has zaitezte etorkizunean izango zareten helduen errespetuaren termometro sendoa osatzen.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazki-galerian jardunaldiaren irudi batzuk:



