
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.
16.11 EKIMENA: DBHko 4. mailako Gizarte Zientziak arloan Anjel Lekuonaren historia nazien kontzentrazio esparruetan.
2025eko maiatzaren 21ean, Anton Gandarias, Ikastolako guraso-ohia, DBHko 4. mailako ikasleekin egon zen bere familiakoa izan zen Anjel Lekuonaren historia azaltzen. Anjel Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren, frantziar kontzentrazio esparruetan egon zen, eta 2. Mundu Gerra garaian, nazien kontzentrazio esparruetan.
Ekimena Unai Eguia eta Alain Undabarrena irakasleek antolatu dute. Unaik Y los campos se quedaron sin flores liburua argitaratu berri du 2. Mundu Gerran nazien konzentrazio esparruetan egon edota hildako euskal errepublikanoen inguruan. Alainek, Historiako irakasleak, ikasleekin gaiaren inguruko proiektu bat burutu du. Hemen proiektuari buruz Interneten sortutako webgunerako esteka.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:




Ekimen hauen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
16.1 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.
2025eko apirilaren 8an LHko behatokia ospatu da, Zuzendari, Koordinatzaile, Orientatzaile eta Eskola Kontseiluko ordezkarien parte hartzearekin. Behatokian, LHko elkarbizitza-planaren gainbegiraketa egiteaz gain, LHko etaparen egunerokotasunaren jarraipena ere egin da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:


16.5 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.
Batxilergoko 1. mailako ikasleek Adi-adian programan parte hartzen jarraitzen dutenez, 2025eko apirilaren 1ean, ikasleek ikasturte honetako 1. saioa izan dute, Nerea Barriosen testigantzarekin. Apirilaren 8an, 2. saioan, Lino Zapirain etorri zaigu bere testigantza azaltzera.
Adi-adian programan bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa lantzen da. Adi-adian proiektua Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren parte da. Informazio gehiago hemen klikatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
-
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
Beheko argazkietan 1. saioaren irudiak:




Bestetik, apirilaren 10ean, Batxiler 2ko Markel Torrell, Andere Garabieta, Izaro Del Olmo eta Irune Salcedo ikasleak, BECen ospatu den eta Gogora elkarteak antolatzen duen Sufrimenduaren Sozializazioa estrategiaren inguruko mahai-inguruan izan dira Mikel Gorostidi Batxilergoko koordinatzaileak lagunduta. Behean argazkiak:


Ekimen hauen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
16.6 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak EJko Justizian Hezten programan parte hartzea, magistratu baten hitzaldia jatos justiziaren funtzionamendua ezagutzeko eta epaitegira irtenaldia eginez.
2025eko martxoaren 31n, Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak Bilboko Epaitegian egon dira Maite Mugira irakasleak lagunduta. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Justizia hezten programan parte hartu dute, ikasleek benetako epaiketak ikusteko aukera izanik.
Ikusitako epaiketa guztiak, epaitegi arinak bezala ezagutzen direnak izan dira, besteak beste: mota desberdinetako lapurretak eta ebasketak, indarkeria-erasoak, ez ordainketak eta iruzurrak. Ikasleak goiz osoan zehar hainbat epaiketa zuzenean bizi izan dituzte, zeinetan Zuzenbide Prozesala hurbiletik ezagutu duten, eta baita abokatu, fiskal eta epaileen lana. Azken finean, Zuzenbidea lehen pertsonan ikusteko aukera paregabea izan dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:


16.7 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.
2025eko otsailaren 7tik 9ra, Batxilergoko 1. mailako Ainhoa Aguirre, Peio Alberdi Irene Andrés Ansotegi, Mikel Arriola, Ane Bikandi, Maialen Delgado, Nora Irizar eta Jone Rodríguez de Urrutia-Ciorraga ikasleek, Gorka Lozano irakasleak gidatuta eta Leire Martínez eta Nerea Loidi Batxilergoko Ingeles arloko irakasleek lagunduta, Bilbon ospatu zen European Youth Parliament jardunaldietan parte hartu zuten.
Beste ikastetxe batzuetako kideekin batera hainbat gai landu eta eztabaidatu dituzte ingelesez, euren artean, honako hauek: Europar Batasuneko armen esportazioen inguruko kezka etikoak, interes ekonomikoak eta giza eskubideak orekatuz, Gazteen sare sozialen mendekotasuna eta horren ondorio kaltegarriak arintzea, Europako energia berriztagarrien trantsizioa bizkortzea eta sare elektrikoaren loturak hobetzea, Fake news eta desinformazio politikoari aurre egitea, bereziki gazteen artean, Gazteen osasun mentala babestu eta hobetzeari buruzko neurriak hartzea Europan, Digitalizazioaren ingurumen-eragina murriztea berrikuntza sustatu bitartean eta Protestatzeko eskubidea sendotzea eta manifestarien segurtasuna bermatzea Europan.
Zorionak denoi egindako lanagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
-
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
Beheko argazkietan parte hartzaileen irudiak:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
16.4 EKIMENA: DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua garatzea.
DBHko 4. mailako ikasleek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren proiektua bukatu dute. Eskubideen 30 atalak irakurri eta aztertu ondoren, ikasleek euren ingurune hurbilean eskubideak betetzen ez diren egoera batzuei buruzko informazioa eta adierazpena landu dute taldeka infografiak sortuz. Aztertutako egoerak Giza Eskubideekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremandu dituzte.
Proiektuan lortutako emaitzekin, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatu dugu abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Horrez gain, emaitzak Unesco Eskola Elkartuen Sarean partekatuko ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazkietan erakusketaren irudiak eta ikasleek sortutako infografia batzuk:






Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
16.9 EKIMENA: DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko, Unicefekin elkar lanean Zure balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartuz.
Gernikako Juntetxean Haurren Munduko Eguna ospatzeko, DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri dugu UNICEF elkartearekin, Bizkaiko Batzar Nagusiekin eta Hazian Kultur Elkarteko laguntza teknikoarekin. Gizarte arloko irakasleak diren Maite Leizaola, Alain Undabarrena eta Iñaki Zalduegi izan dira proiektua aurrera eraman dutenak.
“Zuen balioak, lau haizeetara” izenak aitortzen duen bezala, programa honen bitartez Bizkaian daukagun gaiei buruz, haur eta nerabeei ahotsa eman nahi izan zaie beraien parte-hartzea sustatzeko, eta horrela, 2024ko azaroaren 18ko Bizkaiko Batzar Nagusiko Osoko Batzarrean agintariei mezu hori zabaltzea. Egun horretan, aintzat izanik azaroaren 20an Haurren Munduko Eguna eta Haurren Eskubideen Konbentzioaren 35. urteurrena dela, zenbait lekutatik etorritako ume eta gazte batzuei Gernikako Juntetxean hitz egiteko aukera eman zaie, batzar horretan izan diren agintarien aurrean ardura zaizkien arazoak azal ditzaten.
2024ko urrian eta azaroan zehar burututako saioetan, Hazian Kultur Elkarteko kideak gurean izan dira DBHko 2. mailako ikasle eta irakasleekin Haurren Eskubideen Buruzko Hitzarmena (HEH) eta aurten honen 23. artikulua, aniztasun funtzionala daukaten umeen eskubideei erreferentzia egiten diona landuz, inguruan duen garrantziaz gauzatzeko eta Bizkaiko Lurralde Historikoan duten gizarte egoerari buruzko gogoeta egiteko.
Ikastolako ordezkariak izan diren Iraide Ausín eta Julen Pérezek irakurri zuten hitzaldia irakurtzeko hemen klikatu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Hazian Kultur Elkarteko kideekin Ikastolan izandako saioen argazkiak ikusteko hemen klikatu. 2024ko azaroaren 18an Gernikako Juntetxean izandako Osoko Batzarreko irudiak beheko argazki-galerian:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.6 EKIMENA: Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
16.10 EKIMENA: Bi urtero Eskola Kontseiluaren zatikako berriztapenerako hauteskundeak antolatzea.
2024ko azaroaren 15ean Eskola Kontseiluaren zatikako berriztapenerako hauteskundeak egin dira Ikastolan. Familiek, irakasleek eta ikasleek (DBH eta Batxilergo etapetan) euren ordezkariak aukeratu dituzte.
Ekimen hau oso egokia da ikasleek eurek hauteskunde prozesua zuzenean bizitzeko, hautagai izateko eta botoa emateko aukera lantzen baita.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazki-galerian DBHko hauteskundeen irudiak:




16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
2024ko urriaren 14an, LHko ikasle eta irakasleek 2024-2025 ikasturteko KIVA eguna ospatu eta ikasturteko aldarrikapena irakurri dute. Ikasturte honetako gaia emozioak ulertu eta balioestea da. Ikasle eta irakasleak zikloka elkartu dira jantokian errespetuari buruz hitz egiteko eta KIVA aldarrikapena egiteko. Ondoren, talde bakoitzak bere gelan, gaiari buruzko irudiak eta bestelakoak landu ditu.
Hauxe da Jone Landak, LHko Zuzendariak, ikasleei irakurri dien aldarrikapenaren testua:
Guk, ikasle, irakasle eta hezkuntza-komunitate honetako kideek, gure eskolako kide guztien arteko errespetuan, enpatian eta laguntzan oinarritutako bizikidetzarekiko konpromisoa adierazten dugu gaur, KIVA egunean. Ikastolan gauden pertsona guztiok merezi dugu ingurune seguru bat, gure emozioak ulertu eta balioetsiko dituena.
Gure bizikidetzan badaude oinarrizko printzipioak, egunero errespetatu behar ditugunak:
-
Emozioekiko errespetua: Besteen sentimenduak entzuteko eta baloratzeko konpromisoa hartzen dugu. Pertsona bakoitzak gertatzen zaiona sentitzeko eta adierazteko eskubidea du, epaitua edo ezikusia izateko beldurrik gabe. Bestearen lekuan jarriko gara, sentitzen duena ulertzen eta behar denean laguntza eskaintzen saiatuz.
-
Komunikazio atsegina eta errespetuzkoa: Hitz atseginekin hitz egingo dugu, jakinda esaten dugunak eragina duela besteengan. Gure kideei min eman diezaieketen irainak, isekak eta iruzkin negatiboak saihestuko ditugu.
-
Eskola jazarpenari edo Bullyingari ez: Edozein jazarpen fisiko edo emozionala baztertzen dugu. Beste batzuk ez kaltetzeko konpromisoa hartzen dugu, ez gure ekintzekin, ez gure hitzekin. Bullyingaren lekuko bagara, ez dugu beste aldera begiratuko. Horren ordez, behar duenari gure laguntza eskainiko diogu eta ardura duten helduei jakinaraziko diegu.
-
Aniztasuna: Aniztasuna ospatzen dugu eta desberdintasunak onartzen ditugu. Gure ikastolan, denak dira ongi etorriak, itxura, izaera edo beste edozein ezaugarri kontuan hartu gabe. Ahalegina egingo dugu ikaskide guztiak jardueretan gustura sentitzeko, inor baztertuta senti ez dadin.
Gure konpromisoa:
Gutako bakoitzak egunero printzipio horiek praktikan jartzeko konpromisoa hartuko du gaur, jakinda elkarrekin bullying gabeko ikastola sor dezakegula, hau da KIVA ikastola, errespetua, adeitasuna eta enpatia gure bizikidetzaren zutabe izango dituena.
Eraiki dezagun denok zoriontsu, seguru eta baloratuak sentitzen garen KIVA ikastola!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazkietan LHko 2. zikloko ikasleak jantokian KIVA eguna ospatzen:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 5.a, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.4 EKIMENA: LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.
16.4 EKIMENA: DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua garatzea.
DBHko 4. mailako ikasleak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren proiektuarekin hasi dira. Eskubideen 30 atalak irakurri eta aztertu ondoren, ikasleak euren ingurune hurbilean eskubideak betetzen ez diren egoera batzuk aztertzen hasi dira. Egoerak aztertu eta Giza Eskubideekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremandu ondoren, ikasleek arazoari buruz euren iritzia emango dute, dena infografia batean azalduz.
Proiektuan lortutako emaitzekin, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatuko dugu abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Horrez gain, emaitzak Unesco Eskola Elkartuen Sarean partekatuko ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazki-galerian orain arte izandako saioen irudiak:


16.9 EKIMENA: DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko, Unicefekin elkar lanean Zure balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartuz.
Hasi dira DBHko 2. mailan Zure balioak lau haizeetara programaren saioak. Gizarte arloan lantzen ari diren programa hau Gernikako Juntetxean ospatuko den Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bukatuko da. Ikasturte honetan desgaitasun fisikoa duten haurren eskubideak lantzen ari dira.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
Beheko argazki-galerian orain arte izandako saioen irudiak:




16.7 EKIMENA: Batxilergoko ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.
2024ko irailaren 13tik 17ra, European Youth Parliamenteko estatu mailako jardunaldiak ospatu dira Valentzian. Otsailean Bilbon ospatu ziren jardunaldietan, Lauro Ikastola estatu mailan hiru ikaslerekin parte hartzeko aukeratu izan zen. Batxiler 2. mailako Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrell izan dira gure ordezkariak, Gorka Lozano irakaslearen laguntzarekin. Lauro Ikastolarekin batera, Bilboko Botika Zaharra institutua eta Donostiako Aldapeta Maria ikastetxea ere Valentzian izan dira.
Estatu mailako saioetan gai hauek landu dituzte ikasleek: Trenbide sareen hobekuntza eta nazioarteko araudia, AEB eta Europar Batasunaren arteko harremana teknologia eta merkataritza arloetan, Adimen Artifizialaren erabilera Hezkuntzan, Greenwashing edo enpresek politika berdeak betetzen ditutztela ziurtatzeko moduak, enpresa digital handiek sormena lantzen duten profesionalen lanaren kontrola, sexu langileen erregulazioa, lurraldeko identitateak, norberaren pribatasuna sare digitalean orekatzea eta beste batzuk.
Gorkaren esanetan, ikasleen lana bikaina eta harro egoteko modukoa izan da. Zorionak!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
-
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
Beheko argazkietan Valentziako irudiak:


