top of page
IMG_5502.jpg

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

16.6 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak EJko Justizian Hezten programan parte hartzea, magistratu baten hitzaldia jatos justiziaren funtzionamendua ezagutzeko eta epaitegira irtenaldia eginez.

Batx1JustizianHezten

2026ko otsailaren 20an, Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleek magistratu baten hitzaldia izan dute. Beste urte batez, Zuzenbide arloko ikasleak Eusko Jaurlaritzaren Justizian Hezten pograman parte hartzen ari dira. Programaren helburua ikasleek Zuzenbide arloari buruzko oinarrizko ezagutzak hurbiletik ezagutzea da. Honetarako, programak bi fase ditu:

 

Alde batetik, magistratu baten hitzaldia jasoko dute. Gaur, Daniel Calderón magistratua etorri da. Hitzaldian, Zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak azaldu dira, epaitegien egitura, Zuzenbidearen adar nagusiak, Lege konkreturen bat eta antzekoak landu dira. Honez gain, ikasleek magistratuari galderak egiteko aukera ere izan dute eta solasaldi tartea izan dute.

 

Bestetik, bigarren fasean, datorren asteko astearte eta asteazkenean, ikasleak epaitegietara hurbilduko dira, kasuak lehen pertsonan bizitzeko aukera izanik.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

Otsailaren 24an eta 25ean, ikasleak Bilboko Justizia Jauregian izan dira Justizia Hezten programaren bigarren fasea burutuz. Benetako epaiketak zuzenean ikusteko aukera izan dute. Bertan, ikasleak, areto desberdinetan banatu dira eta Zuzenbide Prozesala eta abokatu, fiskal eta epaileen lana, besteak beste, hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute. Honez gain, Zigor Zuzenbideko hainbat epaiketa aztertu dituzte: lapurketa txikiak, mehatxu delituak, iruzurrak eta  genero-indarkeriako delituren bat.

 

Azken finean, egun  ederra pasatu dute Zuzenbidearen barru barrukoak ezagutzen.

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

16.5 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

Batx1_Adi-adian

 

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Adi-adian programan parte hartzen jarraitzen dute, eta 2026ko otsailaren 12an, ikasleek ikasturte honetako 1. saioa izan dute, sentsibilizazio-saioa delakoa. Hurrengo asteetan biktimen testigantzak izango dituzte.

Adi-adian programan bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa lantzen da. Adi-adian proiektua Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren parte da. Informazio gehiago hemen klikatuz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

  • 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Beheko argazkian 1. saioaren irudi bat:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

16.7 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament      ekimenean parte hartzea.

Batxiler1_EYP

 

2026ko urtarrilaren 30etik otsailaren 1era, Batxilergoko 1. mailako Aner Aurrekoetxea, Maialen Begolain, Jon Eizaguirre, Aretx Etxabe, Adriana González, Aimar Intxausti, Maider Lasa, Oier Mayorga eta Amalia Velasco ikasleek, Laura Nozal irakasleak gidatuta eta Leire Martínez eta Nerea Loidi Batxilergoko Ingeles arloko irakasleek lagunduta, Bilbon ospatu zen European Youth Parliament jardunaldietan parte hartu zuten.

 

Beste ikastetxe batzuetako kideekin batera hainbat gai landu eta eztabaidatu dituzte ingelesez, euren artean, honako hauek: Osasun publikoa, Askatasun Zibilak, Justizia eta barne arazoak, ​atzerriko arazoak eta etxebzitzaren krisia Europear Batsunean.
 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:​​

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

  • 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Zorionak denoi egindako lanagatik!

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

16.1 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.

ElkarbizitzarenBehatokiaBatx

 

2026ko urtarrilaren 13an Batxilergoko elkarbizitzaren behatokiaren bilera ospatu zen. Bileran ohiko gaiak azaldu ziren. Elkarbizitzaren Behatokiaren funtzioak ezagututa, bertan lantzen diren gaiak eta edukiak nolakoak diren ulertuko dugu. Hauek dira bere funtzioak:

  • Elkarbizitza plana abian jarri, bere jarraipena eta ebaluazioa bultzatuz.

  • Estamentu guztien parte hartze aktiboa bermatu, batez ere ikaslegoarena.

  • Hezkuntza komunitate osorako erlazio positiboak bultzatzen dituzten ekintzak proposatu: topaketak, ospakizunak, emozioak, sentimenduak, antzerki taldeak, tailerrak…

  • Elkar-zaintzeko kultura garatzen lagundu, denontzako norbere eta inoren burua jagotea aberasgarria eta pozgarria izan dadin.

  • Elkarbizitza araudia aztertu (idatzita dagoena zein idatzi gabea) eta diagnostikoa egin hobekuntza prozesuak inplementatuz.

  • Estamentu guztien proposamenak, kezkak eta iradokizunak jaso erlazioak hobetzeko, gatazken eraldatzea eta elkarbizitza onuragarria lortzeko. Hauek bideratu.

  • Jokabide protokoloak proposatu (bideratu eta kudeatu) eguneroko  gatazken eta beharrizanen aurrean.

  • Berdinen arteko tratu txar eta biolentzia kasu posibleak antzeman eta adostutako neurriak martxan ipintzen direla bermatu.

  • Beste eremu batzuetako informazioa bildu elkarbizitzak duen garapenari, ekimenari eta inguruan ditugun bitartekoei buruz.

​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.​

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

16.4 EKIMENA: DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua garatzea.

DBH4Etika_GEAU

 

DBHko 4. mailako ikasleek, Balio Etikoak ikasarloan burutzen den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren proiektua bukatu dute. Eskubideen 30 atalak irakurri eta aztertu ondoren, ikasturte honetan, ikasleek Gazako egoera eta UNRWA erakundeak burutzen duten lana aztertu dute, betetzen ez diren eskubideei buruzko informazioa eta adierazpena landu dute taldeka infografiak sortuz.

 

Ekimen hau 16.12 ekimenarekin batera landu dugu: UEEStik proposatzen diren Bake-Figurak DBHko 4. mailako Etika arloan lantzea. Ikasturte honetan, Unesco Eskola Elkartuen Saretik UNRWA erakundea proposatu da Bake-Figura bezala.

 

Ikasleek Giza Eskubideekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremandu dituzte aztertutako egoerak.

Proiektuan lortutako emaitzekin, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatu dugu.  Horrez gain, emaitzak Unesco Eskola Elkartuen Sarean partekatuko ditugu.

​​​

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.​

Beheko argazkietan erakusketaren irudiak eta ikasleek sortutako infografia batzuk. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

16.9 EKIMENA: DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko, Unicefekin elkar lanean Zuen balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartuz.

DBH2ko ikasleak Gernikako Juntetxean

 

2025eko azaroaren 20an, Haurren Munduko Eguna ospatzeko, DBHko 2. mailako zenbait ikasle Gernikako Juntetxean izan da, Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara”, UNICEF elkartearekin batera martxan jarri dugun ekimenaren azken saioan. Proiektua burutzeko Hazian Kultur Elkarteko laguntza teknikoa izan dugu hasieratik. Gizarte arloko irakasleak diren Alejandra Gómez, Nerea Zarraonandia eta Alain Undabarrena izan dira proiektua aurrera eraman dutenak.

Ikasturte honetako gaia Adiskidetasuna, harreman afektibo osasuntsuak eta emozioen kudeaketaren garrantzia izan da, haurren eskubideen 29. artikuluan azaltzen dena hain zuzen ere. Ikastolako ordezkariak izan diren Euri Carracedok eta Jon Elgoibarrek irakurri zuten hitzaldia.​

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

image.png

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.6 EKIMENA: Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

16.8 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko Udal      karguen hitzaldiak.

DBH3GizarteAlkateak

 

2025eko urriaren 27tik azaroaren 4ra, Txorierriko Mankomunitateko alkate eta alkate ohien hitzaldiak izan ditugu DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloko klaseetan Nerea Zarraonandia irakasleak antolatuta. Gure artean, Esther Apraiz, Derioko alkate andrea eta EUDELeko elkarte Burua, Amaia Lekue, Larrabetzuko alkate andrea, Ainara Zelaia, Fruizeko alkate ohia eta gaur egun legebiltzarkidea, Lander Aretxabaleta, Zamudioko alkate jaunaa eta Naia Landa Sondikako alkate andrea izan ditugu. Hitzaldietan, besteak beste, ikasleek hainbat gauza ikasi dute: Udalaren egitura eta antolaketa, aurrekontuen kudeaketa, alkate eta zinegotzien ardurak eta zereginak.

Eskerrik asko denori gure artean izateagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Argazki-galerian hitzaldien irudiak ikus ditzakegu:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

2025-2026 ikasturterako, Unesco Eskola Elkartuen Saretik, UNRWA erakundea (Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Laguntza eta Lan Agentzia) Bake-Figura bezala lantzea proposatu zaigu. Gai hau DBHko 4. mailako Etika arloan lantzen ari gara Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren proiektuaren barnean.

Ikasleak, taldeka antolatuta burtuzen ari dira proiektua. Talde batzuk UNRWAk egiten duen lana aztertzen ari dira eta infografia batean azalduko dute. Beste talde batzuk Gazako genozidioak eragiten duen giza eskubideen bortxaketa lantzen ari dira, hala nola, hezkuntza, osasuna, elikadura, askatasuna eta abar.

Ekimen honek eta Gazako egoera larria kontuan izanik, Ikastolan beste ekimen batzuk burutu ditugu baita:

  • 2025eko urriaren 15ean, Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta Gazako genozidioa salatzeko greba orokorra konbokatu zen egunean, Ikastolan ere ekimenak antolatu eta burutu ditugu etapa desberdinetan.

  • Ideia horrekin lotuta sortu zen ere duela aste batzuk sortu genuen 1.9 ekimena: Diru bilketa egitea UNRWA erakundearen kanpainan parte hartuz Gazako genozidioa pairatzen ari diren palestinar errefuxiatuei laguntzeko.​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

  • 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Beheko argazki-galerian DBHko 4. mailako ikasleak Etika arloan egiten ari direna. Ikasleek lana bukatzerakoan, erakusketa bat antolatuko dugu egindako infografiekin.

16.12 EKIMENA: UEEStik proposatzen diren Bake-Figurak DBHko 4. mailako Etika arloan lantzea.

DBH4Etika_UNRWA_Gaza

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

16.9 EKIMENA: DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko, Unicefekin elkar lanean Zuen balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartuz.

ZuenBalioakLauHaizeetara_2

 

2025eko urriaren 23an, Hazian erakundeko monitoreak Ikastolara etorri dira DBHko 2. mailako ikasleekin Zuen balioak lau haizeetara programaren bigarren jarduerak burutzera. 2. saio hauetan emozioen kudeaketa eta hausnarketa lana burutu dute ikasleek, taldeka antolatuta, galdera zehatz batzuei erantzunak emanez.

 

Ikasturte honetako gaia Adiskidetasuna, harreman afektibo osasuntsuak eta emozioen kudeaketaren garrantzia izango da, haurren  eskubideen 29.artikulua hain zuzen ere. Landuko diren edukiak ezagutzeko hemen klikatu.

Lehenengo saioaren informazioari buruz irakurtzeko hemen klikatu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

2025eko urriaren 15ean, Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta Gazako genozidioa salatzeko greba orokorra konbokatu den egunean, Ikastolan ere ekimenak antolatu eta burutu ditugu etapa desberdinetan.

 

Ekimen hauek 16.12 ekimenaren barnean lotu ditugu, 2025-2026 ikasturterako, Unesco Eskola Elkartuen Saretik, UNRWA erakundea (Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Laguntza eta Lan Agentzia) Bake-Figura bezala lantzea proposatu zaigulako. Gaia DBHko 4. mailako Etika arloan landuko dugu.

 

Ideia horrekin lotuta sortu zen ere duela aste batzuk sortu genuen 1.9 ekimena: Diru bilketa egitea UNRWA erakundearen kanpainan parte hartuz Gazako genozidioa pairatzen ari diren palestinar errefuxiatuei laguntzeko.​

Hauek dira urriaren 15ean burutu ditugun ekintzak:

 

  • LHko 2. zikloko ikasleek horma-irudi bat egin zuten Palestinako bandera duten tximeletak bertan itsatsiz.

  • DBHko 2. zikloko ikasleek, Palestinako herriari eta Gazako genozidioan hainbat sufritu duten pertsonei euren elkartasuna adierazteko, kolore gorri, beltz, zuri eta berdeko kartoi-mehez Palestinako bandera osatu dute.

  • Batxilergoan Herri Kirolak praktikatu zituzten eta ikasleek Palestinako bandera sortu zuten kolore gorri, beltz, zuri eta berdeko arropak jantzita.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

  • 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

16.12 EKIMENA: UEEStik proposatzen diren Bake-Figurak DBHko 4. mailako Etika arloan lantzea.

PalestinarenAldekoEkimenak

 

Behean LHko 2. zikloko ikasleak horma-irudia egiten:

 

Beheko argazkietan DBHko 2. zikloko ikasleak Palestinako bandera osatzen. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

 

Behean Batxilergoko ikasleak sokatira joalsten eta Palestinako bandera osatzen:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

2025eko urriaren 2an, KiVa eguna ospatu da Lehen Hezkuntzan. Ikasleak zikloka edo mailaka elkartu dira LHko Zuzendariarekin kideen arteko errespetua eta tratu ona aldarrikazteko eta Lauro KiVa Ikastola dela gogoratzeko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan LHko 1. zikloko bileraren irudiak:

16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KiVa eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

KiVAegunaLHn

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 5.a, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4383.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.4 EKIMENA: LHn eta DBHn KiVa proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.

16.9 EKIMENA: DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko, Unicefekin elkar lanean Zuen balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartuz.

ZuenBalioakLauHaizeetara_1

 

2025eko irailaren 29an, Hazian erakundeko bi monitore Ikastolara etorri dira DBHko 2. mailako ikasleekin Zuen balioak lau haizeetara programari hasiera emateko.

 

Ikasturte honetako gaia Adiskidetasuna, harreman afektibo osasuntsuak eta emozioen kudeaketaren garrantzia izango da, haurren  eskubideen 29.artikulua hain zuzen ere. Landuko diren edukiak ezagutzeko hemen klikatu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORZTEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

17.6 EKIMENA: 17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

 

2025-2026 ikasturtearen hasieran, LHko 5. eta 6. mailako ikasle-laguntzaileak bildu dira ikasturtean landu beharreko edukiak planifikatu eta programatzeko. Talde bakoitzetik bi ordezkari daude, neska bat eta mutil bat. Ikasle-laguntzaileek ikasleen arteko gatazkak, arazoak eta bestelakoak bideratzen dituzte.

Ane Garbisuk, LHko orientatzaileak, gidatzen du ikasle-laguntzaileen programa.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

Beheko argazkietan 1. bileraren irudiak:

16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

LH5-6IkasleLaguntzaileak

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 5.a, GENERO-BERDINTASUAN, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4383.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.2 EKIMENA: Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

bottom of page