top of page
IMG_4391.jpg
IMG_4395.jpg

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

2023ko irailean, Unescoko Nazioarteko Komiteak, Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izatea onartu du. Laurok 2021-2022 ikasturtean aurkeztu zuen proposamena, eta ordutik, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan eta estatuko Asanbladan parte hartu du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez.

 

Ikastolako azken estrategia-planan txertatu genuen 2030 Agenda-planaren Garapen Jasangarrirako 17. Helburuan, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzearen ekimena zehaztuta dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

 

Joan den ikasturtetik, Unesco Eskola Elkartuen Sarean finkatutako erronkak Ikastolako 2030 Agenda-planan eta gure kurrikulumean eta ikasketa-planetan txertatu ditugu.

 

Aintzatespen honek, Unesco erakundearekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa indartzen du.

bottom of page