
Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
Gure ingurunean gose-egoeran bizi diren pertsona-taldeei laguntza ematea, kanpaina desberdinetan parte hartuz eta donazioak eginez.
2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.
2025ko azaroaren 7an eta 8an, Ikastolako irakasle eta familia batzuk Bizkaiko Elikagaien Bankuak (BEB) supermerkatuetan antolatutako Bilketa Nagusian parte hartu zuten. Ikastolako familiei, langileei eta Batxilergoko ikasleei Elikagaien Bilketa Nagusia zirkularra 2025-2026 bidali genien bilketa honetan parte hartzeko animatuz. Biketa honetan lortutako elikagaiekin BEBak Bizkaiko hainbat familiari laguntza emango dio.
Eskerrik asko bilketan partu hartu duzuenei!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Behean, Bilboko Urkijo zumarkaleko Eroski supermerkatuan lortutako elikagaien kutxa bat:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.9 EKIMENA: Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan parte hartzea.
2024-2025 ikasturtea
2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.
2024ko azaroaren 6an, 7an eta 8an, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin (BEB) elkarlanean, Ikastolako etapa guztietan elikagaien bilketa egin dugu. Lauron bildutako elikagaiekin, BEBkoek Bizkaiko hainbat familiari laguntza emango dio.
Eskerrik asko bilketan partu hartu duzuen ikasle, langile eta familiei!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Behean, elikagaien biketaren kanpainarako egindako kartela eta bideoa:

Beheko argazki-galerian etapa desberdinetako elikagaien biketako irudiak:




Beheko argazki-galerian Bizkaiko Elikagaien Bankuko bolondresak etapa desberdinetako elikagaiak batzen eta ekarri dituzten hiru kamioietan sartzen:




Hona hemen Bizkaiko Elikagaien Bankutik Ikastolara eskerrak ematen bidalitako mezua:
Jaun andere agurgarriak:
Eskerrak eman nahi dizkizuegu emandako elikagaiengatik.
Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagaien Bankuak 2024rako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 157 zentroetan doako 4.336 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 24.869 pertsona dituztelarik.
Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu. Dokumentua paperean sinatuta behar izatekotan, jakinarazi egiguzue arren.
Horrenbestez,
Agur bat,
Montse Garcia
Eskolen Arloa
Bizkaiko Elikagaien Bankua
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.9 EKIMENA: Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan parte hartzea.
2023-2024 ikasturtea
2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.
2024ko otsaiaren 21, 22 eta 23an, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin (BEB) elkarlanean, Ikastolan elikagaien bilketa egin dugu. Lauron bildutako elikagaiekin, BEBkoek hiru furgoneta bete zituzten.
Eskerrik asko bilketan partu hartu duzuen ikasle, langile eta familiei!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Behean, elikagaien biketaren kanpainarako egindako kartela eta bideoa:


Behean, Bizkaiko Elikagaien Bankutik bidalitako mezua:
Jaun andere agurgarriak:
Eskerrak eman nahi dizkizuegu emandako elikagaiengatik.
Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagaien Bankuak 2023rako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 157 zentroetan doako 4.336 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 24.869 pertsona dituztelarik.
Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu.
Dokumentua paperean sinatuta behar izatekotan, jakinarazi egiguzue arren.
Horrenbestez,
Ana Velasco
Área Colegios
Tel. 944 499 258 - Ext . 206
Email: colegios@bancali-biz.org
Banco de Alimentos de Bizkaia / Bizkaiko Elikagaien Bankua
Avda. de Cervantes, 49 - módulo, 7 planta baja
48970 Basauri
Beheko argazki-galerian Ikastolako etapa desberdinetan egindako bilkateran irudiak:




2022-2023 ikasturtea
2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.
2023ko maiatzaren 12an eta 13an izandako Bilketa Nagusian, DBHko 4. mailako sei ikaslek parte hartu zuten bolondres bezala.
Eskerrik asko Garazi, Nerea, Ane, Maider, Sare, Ekhiñe eta Iraia zuen konpromisoa eta laguntzagatik !
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Behean, Bilketa Nagusiko argazkiak eta bideo bat:



2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat.
Ikasturte honetan ere, elikagaien bilketaren ekimena burutuko dugu. Ekimen hau Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin batera antolatzen dugu eta 2023ko otsailaren 15ean, 16an eta 17an egingo dugu etapa guztietan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Behean, ikasturte honetako kanpainarako bideoa eta kartela ditugu:

Beheko argazki-galerian, elikagaien bilketaren irudiak:




Ikasturte honetan egindako bilketagatik, mezu hau jaso dugu Bizkaiko Elikagaien Bankutik eskerrak emanez:
Lauro Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu, 2023ko martxoa hilabetean egindako entregagatik, eta horri esker ezinbesteko janariko 1998 Kg jaso ditugulako.
Haien eta antzeko beste zentro eta entitate batzuen elkarlanari esker, elikagai hauek Elikagaien Bankuak ezarritako helburuak betetzen lagunduko dute, eta 5.075 tona elikagai dohainik banatzen Bizkaiko 234 zentrotan, zeinak aldi berean 28.328 zerbitzu edo babesteko pertsonak, horietatik 4.692 haurrak dira.
Behartsuenekiko elkartasun ekintza honetan zurekin kontatzen jarraitzea espero dugu eta gure laguntza osoa duzuela jakitea. Jasangarritasun arrazoiengatik mezu elektroniko bidez bidaltzen ditugu komunikazioak.
Agur bero bat,
Mariam
Bizkaiko Elikagaien Bankua
Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua ere lantzen dugu: ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.10 EKIMENA: Bizkaiko Elikagaien Bankua erakundearekin lankidetzan parte hartzea 2.GJHan.
2021-2022 ikasturtea
2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak, 2022ko maiatzaren 6an eta 7an, Bizkaiko supermerkatuetan antolatu zuen Maiatzeko Elikagaien Bilketa Nagusian Ikastolako lau gurasok, hauetako batek bere semearekin, eta Batxilergoko hiru ikaslek parte hartu zuten bolondres bezala. Eskerrik asko denei zuen laguntzagatik!
Beheko argazkietan, Batxilergoko Maider Agirrebeitia, Maialen Egia eta Naroa Loroño ikasleak BM supermerkatuan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.



2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat.
Ikasturte honetan ere, elikagaien bilketaren ekimena burutu dugu. Ekimen hau Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin batera antolatzen dugu eta 2021eko azaroaren 8tik 12rako astean egin dugu etapa guztietan. Beheko bideoan ekimenaren irudiak ditugu:
Hauxe da Bizkaiko Elikagaien Bankutik eskerrak emateko Ikastolara bidali diguten mezua:
Lauro Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu 2.021eko azaroan emandako oinarrizko 2.427 kg elikagaiengatik. Zuek bezalako beste Hezkuntza-zentro eta antzeko entitate batzuen elkarlanari esker, elikagai hauek Elikagaien Bankuak 2021erako ezarritako helburuak betetzen lagunduko dute, eta 4.353 tona elikagai banatuko ditugu dohainik Bizkaiko 213 zentrotan. Zentro hauetan, 30.144 pertsonen beharrizanak atenditzen dira, horietatik 6.697 haurrak. Behartsuenekiko elkartasun ekintza honetan zuekin kontatzen jarraitzea espero dugu eta gure laguntza osoa duzuela jakinarazten dizuegu. Iraunkortasun arrazoiengatik komunikazioak posta elektroniko bidez bidaltzen ditugu.
Bizkaiko Elikagaien Bankua
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak, azaroaren 19an eta 20an, Bizkaiko supermerkatuetan antolatu zuen Elikagaien Bilketa Nagusian Ikastolako bi irakaslek, bi gurasok, Batxilergoko ikasle batek eta DBHko 4. mailako bost ikaslek parte hartu zuten bolondres bezala. Eskerrik asko denei!
Beheko argazkian, DBHko 4. mailako Maitane Pozuelo eta Bingen Unzueta BM supermerkatuan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin elkar-lanean burutzen ditugun bi ekimen hauen bitartez, gure ingurune hurbilean eragiten dugu, Bizkaian jasangarritasuna lortzeko asmoz. Ekimen hauen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua ere lantzen dugu: ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.11 EKIMENA: Bizkaiko Elikagaien Bankua erakundearekin lankidetzan parte hartzea 2.GJHan.