Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
3.15 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
Ikasturteko hirugarren hiruhilekoan, TALDE BERDEAREN 1. SARIA banatu dugu LHko 4., 5. eta 6. mailetako taldeen artean. Hauek izan dira plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituzten taldeak: 4.C, 5.B eta 6.B. Zorionak txapeldunak!
Ekimen hau 3.9 ekimenaren ondorioa da, HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Eskerrik asko sukaldeko langileei ekimenean parte hartzeagatik eta hamaiketako osasuntsuak prestatzeagatik!
Beheko argazkian talde txapeldunen ordezkariak:
3.7 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.
Ikasturtea bukatu duten Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Sorosle ikastaroak hasi dira. Ikasleak azalpen teorikoak jasotzen ari dira euren ikaslegetan Gurutze Gorriko monitorarekin.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan saio baten adibidea dugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
3.2 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.
Gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten ikasleek, jantokian kokapen berezia dute. Kokapen hauek erizaina, jantokiko arduradunak eta lau etapetako koordinatzaileen artean elkar-lanean zehazten ditugu. Kokapen sistema honek beharrizan bereziak dituzten ikasleak modu errazean identifikatzea ahalbidetzen digu, bai euren menu bereziak zerbitzatzeko, bai ezbeharren bat geratuz gero modu arinean eragiteko.
Ikastolako sukaldean, ikasle hauentzat menu bereziak prestatzen dira eta banakako ontzietan banatzen zaizkie, izendatuta. Intolerantziak dituzten ikasleen menu bereziak prestatzeko, sukaldeko tresneria berezia erabiltzen da, sailkatuta eta identifikatuta.
2022-2023 ikasturtean, berrikuntza bezala, ikasleen menuak etiketatzeko makina bat erosi dugu, beharrizan bereziak dituen ikasle bakoitzaren ontzia ongi izendatzeko eta erraz identifikatzeko. Sistema honen bitartez, zerbitzariek momentuoro informazio zehatza izatea lortzen dugu, eta aldi berean, ezbeharrak ekiditeko ahalmena handitzen dugu.
Gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten langileen kasuan modu berean jokatzen dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian azaldutakoaren irudiak:
3.5 EKIMENA: Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
2023ko maiatzaren 17an, LHko 6. mailako neskek Papiloma birusaren kontrako txertoaren bigarren dosia jaso zuten.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.6 EKIMENA: Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.
2023ko maiatzaren hirugarren astean, Aizeak, Ikastolako erizainak, Osasun gertakarien kudeaketari buruzko formazioa eman die LHko 6. mailako ikasleei Barelikos arloan. Ikasleek gertakari bakoitzean nola jokatu behar den ikasi dute. Ikastolako desfibriladoreak eta dechokerrak nola erabiltzen diren ere azaldu die.
Eskerrik asko Aizea zure azalpenengatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.11 EKIMENA: LHn DYAko osasun tailerretan parte hartzea.
2023ko maiatzaren 9an, DYAk eskainitako osasun tailerrak hasi dira LHko 6. mailan. DYAko Leire, Arrate eta Andrea gai hauen inguruan aritu dira ikasleekin: zer egin persona bat ondoezik dagoenean, nola lagundu, oinarrizko sorospen laguntzak, desfibriladorearen erabilera eta antzekoak. Ondoren, ikasleek DYAko anbulantzia ezagutu dute.
Eskerrik asko Leire, Arrate eta Andrea zuen azalpenengatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
3.15 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
Ikasturteko bigarren hiruhilekoan, TALDE BERDEAREN 1. SARIA banatu dugu LHko 4., 5. eta 6. mailetako taldeen artean. Hauek izan dira plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituzten taldeak: 4.B, 5.A eta 6.B. Zorionak txapeldunak!
Ekimen hau 3.9 ekimenaren ondorioa da, HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Eskerrik asko sukaldeko langileei ekimenean parte hartzeagatik eta hamaiketako osasuntsuak prestatzeagatik!
Ekimenaren irudiak beheko argazki-galerian:
3.9 EKIMENA: HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
LHko 6. mailako Barelikos arloan, ortuan jasotako kalabazinekin, ikasleek errezeta osasuntsu bat prestatu eta jan dute: kalabazin frijitua.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian jarduerako irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
15.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
3.22 EKIMENA: LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.
2023ko otsailaren 15ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek, minbizia duten haurren eguna aldarrikatu dute. Ikasleak etxetik zapi bat buruan etorri dira, gaia ikasgelan landu dute eta jarduerak burutu dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.16 EKIMENA: DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.
2023ko otsailaren 6tik 10era, DBHko 3. mailan alkoholaren arriskuari buruzko formazio saioak burutu dira. Hitzaldiak, Arantza López de la Sernak eskaini ditu, EHUko irakaslea, Drogen Teknikaria eta BHko ikasleentzat Arrisku-Alkohola eta Arrisku-Drogak programak sortu zituen taldeko kidea eta sortzailea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.5 Menpekotasuna eragiten duten substantzien prebentzioa ikasleekin lantzea.
Beheko argazkietan jarduerako irudiak:
Ekimen bera DBHko 4. mailan landu dugu, kasu honetan, Arantza López de la Sernak drogen arriskuak azaldu dizkie ikasleei. DBHko 4. mailako saio hauek 2023ko otsailaren 13tik 17ra burutu dira.
Behean DBHko 4. mailako jarduerako irudiak:
3.13 EKIMENA: Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
2023ko urtarrilaren 23tik 27ra bitartean, LHko 6. mailako Barelikos arloan, Aizea erizainak Frutaren onuragarritsauna, jasangarritasuna eta konpostatzea jarduera landu du ikasleekin.
Lan bikaina Aizea!!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian jarduerako irudiak:
3.19 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero, Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.
2023ko urtarrilaren 24an, Batxilergoko 1. mailako ikasleek, AECCek eskaintzen duen hitzaldia izan dute, Minbiziaren bikoiztasuna leloarekin. Bertan, Ikastolako gurasoak diren Arkaitz Carracedo eta Amaia Zabala, CICbioGUNE ikerketa zentroko ikerlariek, minbiziaren inguruko azalpenak eman dituzte, minbiziaren prebentzio eta tratamenduei buruzko datuak eman dituztelarik.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan, hitzaldiko irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko, gainean klikatu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
3.5 EKIMENA: Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
2023ko urtarrilaren lehenengo astean, DBHko 4. mailan, Tetanoaren eta Difteriaren aurkako txertoa jasotzeko baimena banatu zaie ikasleei. Familien erantzunak jaso ondoren, Osakidetzako erizainek Ikastolan bertan txertaketa egingo dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.21 EKIMENA: IDATZI GUTUNA ETA HOBETUKO DIOZU OSASUNA. Basurtuko ospitalean dauden umeei Gabonetako gutunak idaztea eta bidaltzea euren osasun emozionala hobetzeko.
Ikasturte honetan, berriro ere, DBHko ikasleek Basurtuko ospitalean ingresatuta dauden umeei gutunak idatzi dizkiete Gabonak zoriontzeko, baina batez ere, animoak emateko bizitzen ari diren egoera jasangarriagoa izateko asmoz.
Guztira 130 gutun jaso ditugu. DBHko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariek gutunak irakurri eta sailkatu ondoren, Basurtuko San Pelayo pabilioira postaz bidali ditugu Ikastolako administrazioko langileen laguntzari esker.
Espero dugu gure animoak ospitalean dauden umeentzat baliagarriak izatea.
Eskerrik asko ekimenean parte hartu duzuen guztiei!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.15 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
Ikasturteko lehenengo hiruhilekoaren azken astean, TALDE BERDEAREN 1. SARIA banatu dugu LHko 5. eta 6. mailaketako taldeen artean. Hauek izan dira plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu duten taldeak : 5.C eta 6.D. Zorionak txapeldunak!
Ekimen hau 3.9 ekimenaren ondorioa da, beherago azaltzen dugun HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzearena.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Eskerrik asko sukaldeko langileei ekimenean parte hartzeagatik eta hamaiketako osasuntsuak prestatzeagatik!
Ekimenaren irudiak beheko argazki-galerian:
3.9 EKIMENA: HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
2022-2023 ikasturteko Xabierreko Frantzisko Deuna egunean, LHko 3. mailan ekimen berri bat sartu dugu: goizeko hamaiketakoan, ikasleek sandiwch osasuntsua jateko aukera izatea. Sukaldetik ekarritako ogia, uraza, tomatea, arrautz egosia eta olioa erabiliz, ikasleek euren sandwichak egin dituzte. Horretarako, lehenbizi, ikasle batzuk urazak eta tomateak garbitu eta txikitu dituzte, eta beste batzuk ogia zatitu dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Eskerrik asko sukaldeko langileei ekimen honetan parte hartzeagatik!
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak ditugu:
3.3 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.
Ikasturtero bezala, Aizea, Ikastolako erizaina, Ikastolako langileei formazioa ematen ari da gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin ezbeharren bat egonez gero, nola jokatu behar den jakiteko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian LHko formazio saioko irudiak: