Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
4.11 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentza LauroLan praktika-programa.
LauroLan praktika-programa Batxilergoko ikasleak lan mundura hurbiltzeko eta ikasarlo desberdinetan ikasitakoak praktikotasuna duela ikusteko burtuzen da. Ikasleek borondatez eman dute izena programan eta Ikastolako gurasoen artean bolondresak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
DBHko 2. mailako Teknologia arloan, bi taldek EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatzen duen INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen III. Olinpiadan parte hartu dute Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean.
"INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen" izeneko olinpiada honen helburua da DBHko, Batxilergoko eta erdi eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleen artean kultura zientifikoa, teknologia eta berrikuntza sustatzea, ikasleen artean bokazioak pizteko.
OLINPIADA honek eraikuntzako ingeniaritza eta jasangarritasuna lotzen dituen proiektu bat garatzea proposatzen du, ingurumenarekiko sentsibilitatea eta errespetua sustatzeko eta zientziak eta teknologiak egiten duten ekarpena ezagutzea ere.
DBH mailan sailkatu diren hiru taldeen artean, bi Laurokoak izan dira; Etxeberde-mundua gurekin berde, Maider Lasa, Amalia Victoria Velasco, Aimar Intxausti, Jon Vazquez eta Jon Eizaguirre ikasleek osatuta, eta Butroetxe jasangarria, Jon Iradier, Gonzalo Romarate, Oier Mayorga eta Ander Barcinak osatuta. Aurkeztutako lan guztiek ekarpen interesgarriak egin dituzte, baina hezkuntza-maila bakoitzeko talde bakarra pasa daiteke fase estatalera, eta DBH mailan, Lauro Ikastolako Butroetxe jasangarria taldeak lortu du!
Zorionak ikasleei eta irakasleari egindako lan onagatik eta lortutako emaitzengatik eta arrakastagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazki-galerian ikasleak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan aurkezpen egunean:
Ikasleek Garapen Jasangarrirako Helburu hauek landu dituzte euren proiektuetan:
4.9 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutun trukaketa egitea.
Ailegatu dira Ugandako eskolara LHko 4., 5. eta 6. mailetako ikasleen gutunak! SALUGANDA elkartearekin elkar lanean, gure ikasleek Ugandako eskola bateko ikasleekin gutunen trukaketa programan parte hartzen dute. Ingeles arloan burututako ekimen honen bitartez, gure ikasleek Ugandako errealitatea eta kultura ezagutzen dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazki-galerian Ugandako ikasleak gure gutunak jasotzen eta irakurtzen:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.27 EKIMENA: Saluganda elkartearekin elkar lanean aritzea.
4.10 EKIMENA: DBHko 2. mailan Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolako ikasleekin trukea egitea, frantsesa eta Frantziako kultura ezagutzeko.
2023ko martxoan, DBHko 2. mailako ikasleak Angoulêmen egon dira Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin adostuta dugun trukean parte hartzen. Lauroko eta Angoulêmeko ikasleak elkar ezagutu ondoren, jarduera desberdinak burutu dituzte: bisitak hirian zehar, sukaldarizta tailerra, txokolatea egitea, komikiak marraztea eta Futuroscope bisitatzea baita ere. Momentuz, Angoulêmeko ikasleen zain gaude.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazki-galerian, gure ikasleek Angoulêmen bizi izandako mometu batzuk:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.12 EKIMENA: Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin trukeak egitea.
4.15 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
LHko 5. mailako ikasleek IKTen arriskuei buruzko formazioa jaso dute. Saio hauen helburuak desberdinak dira: Interneten segurtasuna bermatzea, Interneten egon daitezkeen arriskuak ezagutzea edo erabiltzaileen artean begirunezko tratua erabiltzea...
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan saioetako irudiak:
4.9 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutun trukaketa egitea.
2023ko otsailean, Ugandako eskolatik gutunak ailegatu zaizkigu Ikastolara. Gutun hauek joan den ikasturtean LHko 6. mailan eta orain DBHko 1. mailan dauden ikasleentzat izan dira.
Gure ikasleek Ugandako errealitatea eta kultura ezagutzeko burutzen dugun gutunak idaztearen ekimen hau, SALUGANDA elkartearekin egiten dugu. Ekimen hau LHko 4. mailako ikasleek, Ingeles arloan egiten dute, eta bi ikasturteetan zehar jarraipena dauka, ikasturtero gutunak idatziz eta jasoz, Ugandako ikasleekin harremana hiru ikasturteetan zehar mantenduz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazkietan, jasotako gutun batzuk eta gutunen banaketa ikasleei:
4.15 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
DBHko 1. mailako ikasleek IKTen arriskuei buruzko formazioa jaso dute. Saioak 2023ko otsailaren hasieran burutu dira.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan saioetako irudiak:
4.14 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2023ko urtarrilaren 26an, DBHko 2. zikloko 2030 Agendako ikasle ordezkariak, Bilboko BBK Aretoan ospatu zen The Future Game: Etorkizuna eta Teknologia jardunaldian izan ziren Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta. Bizkaiko gazteriari zuzendutako jardunaldi honetan parte hartzeko gonbitea BBK Kunatik ailegatu zitzaigun.
Jardunaldian bildu zirenek, joan den ikasturteko The Future Game erronkan parte hartu zuten 12 gazteren bizipenak entzun zituzten.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazki-galerian jardunaldiko irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
4.14 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2023ko urtarrilaren 13an, 2030 Agendako ikasle ordezkarien bilerak egin ditugu DBHn zikloka antolatuta. Bileran, 1. hiruhilekoan burututako ekimenen gainbegiraketa eta 2. hiruhilekorako planifikatuta ditugun ekimenen birpasa egin dugu. DBHko 2. mailako ordezkari batzuk Nigerrerako Tantak ekimenean lanean hasi dira jada. Eskerrik asko!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.5 EKIMENA: Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.
2023ko urtarrilaren 9an, DBHko 2. mailako ikasleak gaitasun-testak egiten hasi dira. Oraingoan, ikasleek BADYG testak bete dituzte, gaitasun kognitiboa eta eskolarra neurtzen dutenak. Test hauen bitartez, adin bereko ikasleen gaitasunak estatu mailan alderatzen ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazkietan, 2.A taldeko ikasleak testak betetzen.
4.8 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako hainbat gairi buruz.
2022ko azaroaren 23an, Juan Ignacio Pérez zientzia dibulgatzailea eta idazlea Ikastolan izan dugu Kukulumendiko hitzaldi saioei hasiera emanez.
Juan Ignacio Pérezek Ezagutzaren mugak gaiari buruz hitz egin die Batxilerreko 2. mailako ikasleei. Mezua argia izan da: gizakiaren ezagutzak ez dauka mugarik. Ondoren, hizlariak ikasleek egindako galderei erantzun die; hala nola, letrak eta zientziak banatzeari buruz, ondorengo ikasketetarako gomendioen inguruan, euskarari buruz, hizkuntza era egokian erabiltzearen garrantziaz eta abar.
Juan Ignacio Perez, Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHUko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura desberdinak bete ditu unibertsitate arloan. Gaur egun, Jakiunde Zientzia, Letra eta Arte Akademiako Lehendakaria da. Lauro Ikastolako guraso ohia eta Kontseilu Errektoreko kide ohia ere izan da.
Eskerrik asko gurekin izateagatik Juan Ignacio!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean, hitzaldiko argazki batzuk:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
2022-2023 ikasturtean, etapa guztietako ikasketa-planetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea izan da Ikastolako helburua. GJHak nola landuko ditugun ezagutzeko, arloko Programazio Laburtetan azalpena idatzi dugu, kasu batzuetan Helburuak atalean, eta bestetan, Arazo-Egoera atalean.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, DBHko 3. mailako Plastika eta Marrazketa Teknikoa arloetako Programazio Laburtuak ikusgai ditugu. Dokumentuak zabaltzeko irudien gainean klikatu:
4.3 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
2022-2023 ikasturtean, DBHko 3. mailako Plastika arloan, Garapen Jasangarrirako Helburuetan oinarrituko ditugu gure proiektuak. 1. proiektua 14. eta 15. GJHen IKURRAK SORTZEA da. Proiektuari buruzko informazio guztia plastikagela.com webgunean ezagutzeko hemen klikatu. Hiru taldetan, URETAKO BIZITZArako ikurrak sortzen ari gara, eta beste bitan, LEHORREKO BIZITZArako ikurrak. Irudiak sortzeko, 14. eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburu eta Helmugetan azaldutakoan oinarritu gara.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, ikurrak sortzeko egindako zirriborro batzuk ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
Proiektu honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 14. Helburua, URETAKO BIZITZA, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA, lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
14.2 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHrako IKURRAK sortzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Proiektuan egindako lanarekin, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatu dugu. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek, aurreko hirulekoan, Euskal Herriko Basoak eta Itsasminez proiektuak burutu zituztela aprobetxatuz, HHko ikasleei eta euren irakasleei, egindako lana eta jarraitutako prozesua erakutsi eta azaldu dizkiegu bisitaldi gidatuak eta jarduera praktikoak antolatuz. Beheko bideoan hauen azalpena:
4.6 EKIMENA: Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.
2022-2023 ikasturtean ere, POI jarduerak lantzen jarraitzen dugu gure klaseetan. DBHko 3. mailako Plastika arloko 1. proiektuan, 14. eta 15. GJHen IKURRAK SORTZEA, Ideia Sortzaileak Trebetasunez Asmatzen trebetasuna landu dugu; ikurran hondoa eta figura elkartzeko, irudiaren espazio positibo-negatiboa lantzeko edo elementu bat baino gehiago elkartuz irudi originalak sortzeko. Proiektuari buruzko informazio guztia plastikagela.com webgunean ezagutzeko hemen klikatu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Jardueraren alde positiboak eta hobekuntzak identifikatzeko, Ikastolan POI gidaria den Gorka Lozano irakasleak saioa gainbegiratu eta ebaluatu du.
Beheko argazki galerian, saioaren irudiak: