top of page
IMG_4383.jpg

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea. 

Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ez-homofoboa bermatzea.

5.12 EKIMENA: LHn eta DBHn, maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.

Maiatzaren 17a_LH_DBH

 

Azken ikasturteetan bezala, maiatzaren 17an, Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna egin da Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Ikasleek, euren mailaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte, hala nola, gaiari buruzko azalpenak, horma-irudiak, collage tekinkaz egindako irudiak, genero desberdinak identifikatzeko jokoak eta bestelakoak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazki-galerian, LHn eta DBHn burututako ekintzen adibideak:

5.3 EKIMENA: LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.  

Kids Kitcar

 

2023ko martxoaren 19an, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek osatutako bi taldek Kids Kitcar proiektuko Goblin kategoriako lehen lasterketan parte hartu zuten Leioan, Geldiezinak eta Formulauro auto elektrikoekin. Ikaasleek lan bikaina egin zuten, eta horri esker, Greenpower Spirit saria lortu zuten!

 

Era honetako ekimenetan ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan. 

Beheko argazkietan Leioako lasterketako irudiak:

LH5-6 Emakume kirolariak

5.7 EKIMENA: LHn emakumezko kirolarien hitzaldiak ikasleei.

 

Aurreko ikasturteetan hasitako bideari jarraituz, 2023ko martxoan zehar, euskal emakume kirolarien hitzaldiak izaten ari gara LHko 5. eta 6. mailetan. Hauek dira gure artean izan eta izango direna; Ziortza Villa, txirrindularia eta ultrafondista, Iraia Iturregi, Athletic Clubeko jokalari ohia eta entrenatzailea eta ikasle ohia, Maider Briones, Ikastolako LHko irakaslea eta Squash txapelduna, María De la Fuente, Ikastolako LHko irakaslea eta triatloilaria, Maite Mugira, Ikastolako Batxilergoko irakaslea eta saskibaloiko jokalaria eta Iraia García atleta.

Ekimen honen bitartez, kirolean ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.11 EKIMENA: Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astearen ospakizuna, hitzaldiak eta tailerrak.

Martxoaren 8a

 

2023ko martxoaren 8ko astean, Genero-Berdinatsunarekin harremandutako ekimenak burutu ditugu Ikastolako etapa guztietan.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan. 

Haur Hezkuntzan ekimen desberdinak burutu dira:

  • HH3: ume bakoitzak lore bat egin zuen, erdian bere argazkia jarrita eta zotzaren gainean MARTXOAK 8 izenburua idatzita. 

  • HH4:  tenperekin, eskuekin eta zotzekin egindako lore sorta bat. Horrez gain, "Daniela pirata" ipuina landu eta bere marrazki bat koloreztatu dute. 

  • HH4 eta HH5 elkarlanean: euskara taldearen eskutik, pasabidean horma-irudi handi bat osatu dugu emakume ospetsuekin. Ikasleek euren hurbileko emakume garrantzitsuen argazkiak ekarri dituzte. 

 

Behean HHko ekimenen irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

 

Lehen Hezkuntzan, era askotako ekimenak antolatu dira zikloka, besteak beste, M8aren jatorria eta historia, emakume langileen egoera, ipuin eta bideoen bitartez gaiaren ezagutza eta azterketa lantzea, jokoak, publizitate sexista, eskulanak, Historian zehar eragina izan duten emakumeak; Clara Zetkin, Frida Kahlo, Malala Yousafzai, Coco Chanel...

Behean LHko ekimenen irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

 

DBHn, martxoaren 7tik 10era, jarduera desberdinak burutu ditugu, beheko egutegian ikus daitekeen bezala. Ondorengo argazki-galerian jardueren irudiak ikusgai ditugu.

 

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Mitos y prejuicios en la violencia machista hitzaldia jaso dute Patricia Zamoranoren eskutik, abokatua eta Ikastolako ama. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea.

Genero-Berdintasuna DBH4Etika

 

DBHko 4. mailako Etika arloan, Genero-Berdintasuna gaia landu dugu 2. hiruhilekoan. Ikasleek burututako lan batzuk DBHko eraikina apaintzeko erabili ditugu Martxoaren 8ko ospakizunetan.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazkietan eredu batzuk. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.14 EKIMENA: DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexu-heziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.

DBH3 Sexu Heziketa

 

DBHko 3. mailako ikasleek Sexu Heziketa formazioa eta tailerra jaso dute Biko Arloak erakundearen eskutik. Talde bakoitzak sei ordutako formazioa izan du.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazkietan tailerreko irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

 

Azken ikasturteetan bezala, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutu ditugu. DBHko liburutegian otsailaren 10ean ospatu dugu ondoko ekintzekin:

  • Komiki berri baten katalogazioa.

  • Nor da nor jokoa: Martinek, Bibliotekako arduradunak, euskal zientzialarietara moldatutako jokoa sortu du.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazkietan DBHko Bibliotekan antolatutako ekintzak:

 

Beheko irudiaren gainean klikatuz, Emakume Zientzialarien dokumentua zabalduko duzu. Ikusi eta ikasi!

5.15 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako Nerea Ibarzabalen hitzaldia: Bertsolaritza.

Nerea Ibarzabal

 

2023ko urtarrilaren 17an, Nerea Ibarzabalek, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunak, hitzaldia eman die Batxilergoko 1. mailako ikasleei Kukulumendi programaren barnean. Bertsolaritzaz, sormenaz eta emakume bertsolarien egoeraz mintzatu da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazkietan hitzaldiaren argazkiak:

5.1 EKIMENA: LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.

Inspira LH6

 

Azken ikasturteetan bezala, LHko 6. mailan, nesken artean zientziarekiko zaletasuna sustatzeko, Inspira Proiektuarekin hasi gara, eta talde bakoitzean sei saio burutuko dira.

Inspira STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.

Gure proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren sei lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.13 EKIMENA: HH eta LHko komunak unisex izatea.

 

Txikitatik, genero-berdintasuna erakusteko helburuarekin, HHko eta LHko ikasleek, edozein generotakoak izanda, komunak partekatzen dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.9 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu.

Azaroaren 25a

 

Azaroaren 25ean, ekimen desberdinak burutu ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko eta genero-berdintasuna aldarrikatzeko.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.

Beheko argazki-galerian, HHn, LHn eta DBHn burututako ekimen batzuen irudiak:

 

DBHko ikasle eta irakasleek gaiari buruz idatzitako mezuekin ondorengo bideoa egin dugu:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

bottom of page