
Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatzea, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatu eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiltzea.
7.1 EKIMENA: HHko, LHko, DBHko, Batxilergoko eta Beheko Soloa eraikinen isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, aerotermia eta panel fotoboltaikoak instalatuz.
7.4 EKIMENA: Energia berriztagarriek jasangarritasunean duten garrantzian oinarritutako kanpainak egitea 2030 Agendako ikasle ordezkariekin.
2025eko azaroaren 1ean, Deia eta noticias de Gipuzkoa egunkarietan, Lauro Ikastolan energia-eraginkortasunaren hobekuntzaren tasa hobetzeko egiten dugun lanari buruzko erreportaia argitaratu dute Lauro Ikastola ha sustituido el gasóleo por aerotermia y placas solares izenburupean. Albistea noticias de Gipuzkoa egunkari digitalean irakurtzeko hemen klikatu, estekan agertzen den bigarren albistea da.
Bestetik, 2025eko azaroaren 10ean, El Correo Digital webgunean albiste hau argitaratu dute: Jon Andoni Gómez, Lauro Ikastola: «Utilizar energías renovables es un referente para la comunidad educativa», Energiaren Euskal Erakundeak Lauron grabatutako bideo-erreportaiaren atal batekin. Albistea ikusteko hemen klikatu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak
Behean, Deia egunkariak argitaratu duen paperezko bertsioaren irudia:


Ekimen hauen bitartez Garapen Jasangarrirako beste hainbat Helburu lantzen ari gara:







2024-2025 ikasturtea
7.1 EKIMENA: HHko, LHko, DBHko, Batxilergoko eta Beheko Soloa eraikinen isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, aerotermia eta panel fotoboltaikoak instalatuz.
2024ko azaroan, Ikastolako bost eraikinetan, eraginkortasun energetikoari buruzko agiriak jaso ditugu. Lortutako emaitzak bikainak izan dira, azken ikasturteetan egindako berrikuntzei esker batez ere.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak
Beheko argazkietan, eraikin bakoitzeko agirian agertzen den kalifikazio energetikoaren taula:

Haur Hezkuntzako eraikina

DBko eraikina

Lehen Hezkuntzako eraikina

Batxilerreko eraikina

Beheko Soloa eraikina
Lortutako kalifikazio energetikoak ulertzeko, Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko argitalpena dugu. Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarriak inplementatzerakoan, Garapen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, lantzen ari gara klima larrialdiari aurre egiteko.
Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 8., 9., 11., 12. eta 13. Helburuak ere lantzen ditugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
8.2 Produktibitatearen maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bitartez, balio erantsi handia duten atalei arreta eskainiz.
8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
8.3 EKIMENA: 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
2023-2024 ikasturtea
7.1 EKIMENA: HHko eraikinaren isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, 2023-2024 ikasturtean, HHn panel fotoboltaikoak instalatuz.
2023-2024 ikasturtea hasi orduko, HHko eraikinean plaka fotoboltaikoak instalatuta egon dira. plaka hauen bitartez, eraikinerako beharrezko energia lortze aldera.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak
Beheko argazki-galerian HHko eraikinean instalatutako plaken argazkiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, eta 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
7.2 EKIMENA: 2023-2024 ikasturtean, LHko eraikinean isolamendu lanekin bukatzea eta aerotermia instalatzea.
2023ko irailean, LHko eraikinean aerotermia instalatzeko lanak bukatu ditugu, instalatutako 11 generadoreen bitartez eraikinerako beharrezko energia lortzeko. HHko eraikinean egin genuen bezala, generadoreak zurezko xaflekin estali dira, babesteko, eta eraikineko arkitekturan integratzeko. HHko eta LHko eraikinetan dugun aerotermiaren bidezko energia, lehen genuen gasolioa baino seguruagoa da, arriskuak ekidituz eta Ikastolako ingurunea jasangarriagoa bilakatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak
Beheko argazki-galerian azken lanen argazkiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK eta 13.A, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
2022-2023 ikasturtea
EKIMENAK:
7.1 HHko eraikinean isolamendua hobetzea, domotizazioa ezartzea eta energia berriztagarriak erabiltzea, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz.
7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.
7.3 Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.
7.4 Ikasle eko-ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.
7.5 2022-2023ko ikasturtean, LHko eraikinean isolamendu lanak egiten hasi, 2023ko udan, gasolioaren ordez aerotermia instalatzeko, 11 generadore instalatuz.
7.6 2022-2023 ikasturtean, Ikastola osoan panel fotoboltaikoak instalatzeko diru-laguntza eskatu da.
2023ko apirilaren 25ean, KONFEKOOPeko kideen bisita jaso genuenean, IRAES21 taldeko ikasleek Ikastolako eraikinetan burutzen ari garen energia berriztagarrien inplementazioari buruzko azalpenak eman zizkiguten. Azalpen hauetan, Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planako Garapen Jasangarrirako 7. Helburuan zehaztuta ditugun sei ekimenak agertzen dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak
IRAES21 taldeko ikasleek energia berriztagarrien inplementazioari buruzko azalpenak emateko erabili zuten Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa aurkezpena ikusgai dugu hemen. Dokumentua irakurtzeko beheko irudiaren gainean klikatu:
Ekimen hauen bitartez Garapen Jasangarrirako beste hainbat Helburu lantzen ari gara:







2021-2022 ikasturtea
7.4 EKIMENA: Ikasle eko-ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak… egiten jarraitzea.
2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldeak bere proposamenak egin ditu klima larrialdiari aurre egiteko. Proposamenak biltzen dituen aurkezpenean, hiru gai landu dira:
-
Lauro Ikastolak egiten duen lana Garapen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA lortzeko. Atal honetan, Ikastolak Energia Berriztagarriak nola inplementatzen dituen azaltzen da.
-
IRAES 21 taldearen proposamenak Ikastolak klima larrialdiari aurre egiteko.
-
IRAES 21 taldearen proposamenak komunikatzeko eta bideratzeko erabiliko den prozedura.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldearen proposamenak klima larrialdiari aurre egiteko dokumentua irakurtzeko beheko irudiaren gainean klikatu.
7.3 EKIMENA: Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.
2007-2008 ikasturtetik aurrera, Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzen da. 2015-2016 ikasturtean, egindako inbertsioa amortizatu egin zen.
Beheko argazkietan eguzki-panelak eta hauen bitartez lortutako energia bideratzeko instalazioak ikus ditzakegu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.




2021eko udan, HHko eraikinean lanak egin dira eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz. Ekimen hau 2021-2022 ikasturteko 2030 Agendaren plangintzan txertatu dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.
7.1 EKIMENA: HHko eraikinean lanak egin dira eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz.
Zoru erradiatzailearen instalatze lanen irudiak ALET TALDEAren eskutik, efizientzia energetikoa eta jasangarritasunaren bila:




