top of page
IMG_4387.jpg

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.

9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

 

Azken urteetan hasitako plangintzari jarraituz,​ Ikastolako eraikin desberdinetan domotizazioa inplementatzen jarraitzen dugu. Beheko argazkietan, 2022ko azaroan, DBHko eraikineko pasabideetan eta bulegoetan argiaren kontsumoa gutxitzeko sensoreen instalazioa ikus dezakegu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 7. Helburua, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, eta 8.a, LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA, ere lantzen ditugu:

IMG_4385.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.

7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.

 

7.2 EKIMENA: Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

IMG_4386.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.

 

8.3 EKIMENA: Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.

bottom of page