top of page
IMG_4377.jpg

Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

 

 

Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.

1.6 EKIMENA: Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

TapoienBilketa

 

2022-2023 ikasturteko tapoien azken bilketa egin dugu ekianean. Bildutako tapoiak SEUR Solidarios elkarteak biltzen ditu beharrizan bereziak dituzten elkarteei emateko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

ICLI Azoka 2022-2023

 

2023ko ekainaren 9an, ikasturte honetako ICLI azoka solidarioa ospatu dugu LHn. Ikasleek etxetik ekarritako jokoak eta liburuak euro baten truke erosteko aukera izan dute. Azokan bildutako dirua ICLI erakundeari dohaintzan emango diogu, Indiako Roha hiriko umezurtz-etxera bidaltzeko. Aurten bildu ditugun 820 euroak, umezurtz-etxekoentzat botikak erosteko erabiliko dira.

 

Eskerrik asko LHko ikasle eta familei ekimenean parte hartzeagatik! Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

ICLI erakundekoen hitzetan, keinu txikiek garrantzi handia dute. Ez daude ekimen txikiak, asmo onak baizik, eta elkartasuna asmo horien inguruan eraikitzen da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian azoka solidarioaren argazkiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.2 EKIMENA: Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin.

1.3 EKIMENA: Cáritas-Koopera erakundearekin arropa bilketa egiterakoan, 2030 Agendako    ikasle ordezkariek publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.

Arropen Bilketa 2023

 

2022ko ekainaren 1ean eta 2an, arropen bilketa egingo dugu kastolako etapa guztietan Cáritas-Koopera erakundearekin.

 

Arropen bilketa arraskatatsua lortzeko, 2030 Agendako ikasle ordezkariek publizitate kanpaina egingo dute kartelak itsatsiz, euren kideei ekimenari buruzko informazioa helerazten eta parte hartzeko eskatzen. Bestetik, ikasle, familia eta irakasleei ekimenaren deialdia helaraziko zaie.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, ekimena iragartzen dituen kartela eta bideoa ditugu:

 

2022ko ekainaren 6an, Cáritas-Koopera erakundekoak Ikastolara etorri dira bildutako arropak batzera. Behean, argazkiak:

1.7 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko ekitaldien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

ASPANOVAS LH

 

2022ko martxoaren 31an ospatutako LHko Udaberriko ekitaldian bildutako dirua ASPANOVAS elkarteari, dohaintzan ematea erabaki dute 6. mailako ikasleek.

Ekitaldian, ziklo bakoitzeko ikasleek euren dantzaldiak erakusti zizikiguten Beheko Soloan bildu ginen irakasle, arduradun eta familiei. Ekitaldian, ikasturte honetan jubilatu eta jubilatuko diren LHko irakasle eta langileak omendu ziren. Bukaeran, LHko ikasle ordezakariek ekitaldia ikusteko jasotako dirua, 1116 euro, ASPANOVAS elkarteko ordezkariari eman zioten.

Eskerrik asko ikasleei eta familiei ekimen honetan parte hartzeagatik! Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Argazki-galerian ekitaldiaren argazkiak eta ASPANOVAS elkarteari egindako dohaintzaren irudiak.

1.1 EKIMENA: HHn, LHn eta DBHn UNICEFen Nigerrerako tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Nigerrrako Tantak

 

2023ko martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ikastolan, aspaldiko partez, Nigerrerako Tantak ekimena burutu dugu.

Ekimenean parte hartzeko ikasleek ekarritako euroa UNICEF erakundeari emango diogu Nigerren edateko ura eta saneamendua lortzeko azpiegiturak eraikitzeko.

Eskerrik asko gure ikasle, irakasle eta familiei, ekimen solidario honetan parte hartzeagatik eta egindako dohaintzagatik, eta eskerrik asko ere, 2030 Agendako ikasle ordezkariei ekitaldia antolatzeko eta ekialdian bertan emandako laguntzagatik.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Haur Hezkuntzan, martxoaren 22a baino lehen, ikasle eta irakasleek gaiari buruzko lanketa bat egin dute geletan, ikasle bakoitzari ur tanta bat emanez eurek koloreztatzeko. Bakoitzak erabaki du bere ur tanta ur zikinekoa edo garbikoa den. Martxoaren 22ko prestaketa mailaka banatu dute:​

  • 3 urteko umeek ur zikinaren eta ur garbiaren argazkiak ekarri dituzte etxetik, martxoaren 22an bertan, prest izan duten horma-irudian itsatsiz. 

  • 4 urteko umeek horma-irudi bat prestatu dute depuradora batekin. Alde batean ur zikineko tantak jarri dituzte, eta beste aldean, ur garbikoak.

  • 5 urtekoek mezu bat idatzi dute horma-irudian.

Ikasleei azaldu zaie ekarri duten euroarekin horma-irudian ikusten den depuradoraren antzekoa egin nahi dugula ur zikina daukaten herrialde batean. Beheko argazki galerian, burututako ekimenaren irudiak:

Lehen Hezkuntzan, Nigerrerako Tantak ekimena behean dugun aurkezpenaren bitartez landu dute maila desberdinetan. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

Martxoaren 22an, zikloka, Herri Kiroletako txapelketa antolatu da taldeen artean. Beheko argazki galerian, burututako ekimenaren irudiak:

DBHn, 2030 Agendako ikasle ordezkariek talde guztietan, Nigerrerako Tantak ekimena azaldu dute beheko aurkezpenaren bitartez. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

Martxoaren 24an, mailaka antolatuta, Herri Kiroletako txapelketa egin da taldeen artean. Beheko argazki galerian, burututako ekimenaren irudiak:

Ekimen honetan, 1696 euro bildu ditugu UNiCEF erakundeak Nigerren EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA lortzeko azpiegiturak ezartzeko. UNICEF erakundeak eskertze-gutuna bidali digu ekimen honetan parte hartzeagatik. Irakurtzeko, hemen klikatu. Diploma ere eman digute:

IMG_4384.jpg
IMG_4395.jpg

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 6. Helburua, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, ere lantzen dugu, ikasleek ekarritako euroak UNICEF erakundeari emango baitizkiogu Nigerren edateko ura eta saneamendua lortzeko azpiegiturak eraikitzeko.

Honekin batera, 17. GJHa, ALIANTZAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.6 EKIMENA: 7.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

LH ICLI GUTUNA

 

LHn burutzen dugun azoka solidarioan lortzen dugun dirua jasotzen duen ICLI erakundeak, ondorengo mezua bidali digu Ikastolara 2021-2022 ikasturteko ekimenari buruz: 

Estimada Jone, ¿cómo estáis? Espero que muy bien y que en el 2023 mantengáis intacta vuestra ilusión por seguir colaborando para crear un mundo mejor. 

Hemos recibido en estos días la justificación de Premdham de los fondos obtenidos en el Mercado Solidario infantil del 2022 al que le dimos, como siempre, un gran destino. El Mercadillo de Lauro Ikastola obtuvo una recaudación de 807,26 € que nos ingresasteis en la cuenta habitual de ICLI. La intención de la asociación Premdham es adquirir una especie de cobertores de colchón, al que denominaban 'Rexine', especialmente indicados para aquellos internos postrados en cama.

Hauxe da Premdham elkarteak Lauro Ikastolaren laguntza eskertuz idatzi duen gutuna:

PREMDHAM

(A Rehabilitation Centre for the Differently-abled, Destitute and Terminally ill.)
Sahanpur P.O,, Najibabad Tehsil, Bijnor (Distt.), Uttar Pradesh - 246 749

 

Brief report on the utilization of the funds:

We are happy to report to the successful completion of the project. The funds were utilized for purchasing Rexine cover for the bedding. We had invited quotations from a handful of local vendors in the area to ensure cost-effective implementation without budget overruns. Due to other engagements, the project which was expected to be complete by mid-October was further delayed and was complete only towards the end of December.


We have managed to purchase rexine cover for all the beds with a small addition to the funds we received from Lauro Ikastola's charity collection. We take this opportunity to thank you wholeheartedly for your support for our children and your faith in what we do. You have been very consistent in extending your support to us and being a partner in our mission of making the world a better place. We wish the children the very best. May the Almighty God be with them and help them fulfill all their dreams.

Yours sincerely,

Fr, Benny
Premdham Ashram, Najibabad

Como ves, tienen muy presente a Lauro Ikastola y os agradecen infinitamente, al igual que nosotros, por vuestro apoyo y compromiso continuado hacia estos niños desfavorecidos a los que, poco a poco, vamos mejorando la vida.

Ya sabes, Jone, que siempre es un placer colaborar con vosotros y esperamos poder desarrollar esta vía abierta de cooperación con estos u otros nuevos proyectos que puedan surgir. Estamos abiertos también a vuestras sugerencias.

Agradezco puedas compartir este informe con quien estimes. Para cualquier aclaración, ya sabes cómo localizarme.

Un fuerte abrazo,

Aurora Paredes
Comunicación y Sensibilización

ICLI Bizkaia

Eskerrik asko gure ikasle, irakasle eta familiei, urte guzti hauetan zehar LHko azoka solidarioan parte hartzeagatik eta emandako laguntzagatik.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Argazkietan, laguntzaren bitartez lortutako koltxoiak eta laguntza jasotzen duten umeen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.7 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko ekitaldien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

ALCER LH

 

2022ko abenduaren 23an ospatutako LHko Gabonetako ekitaldian bildutako dirua ALCER Bizkaiari, Giltzurrunetako gaitzen aurkako elkarteari, dohaintzan ematea erabaki dute 6. mailako ikasleek. Abenduaren 22an, ALCER elkarteko kide batzuk Ikastolara etorri dira 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin ipuin kontalaritza saioak egitera eta giltzurrunetako gaitza zer den azaltzera.

Maialen eta Peru Oregi ikasle ohiak Nadia eta isilpeko kluba ipuina kontatu digute, eta Karmelek eta Belének euren kasuak azaldu dizkigute.

Eskerrik asko ALCER elkarteari ipuina eta zuen egoerak gurekin partekatzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Argazki-galerian ipuin kontalaritza saioaren argazkiak, eta beheko argazkietan, Gabonetako ekitaldian, ALCER Bizkaia elkarteari egindako dohaintzaren irudiak.

1.4 EKIMENA: LHn ICLI marrazki lehiaketan gure ikasleen lanak sarituta.

ICLI marrazki lehiaketako sariak

 

LHko 3. eta 4. mailako ikasleek ICLI erakundeak antolatutako marrazki lehiaketan parte hartu zuten, aurtengo gaia aldaketa klimatikoa izanda. Marrazki lehiaketan gure ikasleek sari desberdinak jaso dituzte; 3.B taldeko Nikole García Canoren marrazkia, ICLIren Gabonetako postala izango da eta Lorea Serrano Astralagarena, 3.Bkoa ere, COIIB Ingeniarien Eskolarena.

 

Sari horiez gain, parte hartu duten ikasleen artean, aurten zortzi aipamen berezia egin dituzte, horietako hiru Lauroko ikaslentzat izanik: Malen Etxebarrieta Cortazar (4.A), Izaro Herrador Corcuera (4.B) eta Candela González Marquínez (4.D).

Zorionak neskak egindako lanagatik eta eskerrik asko LHko 3. eta 4. mailako ikasle guztiei ekimen honetan hain era bikainean parte hartzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

 

LHko 3. eta 4. mailako ikasleak marrazkiak egiten ikusteko hemen klikatu. Behean, saritutako ikasleak euren diplomekin, ikasleen irudiekin sortutako Gabonetako postalak eta lehiaketako sarien ICLIren bideoa ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

 

Lehiaketako sarien ICLIren bideoa ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:

Gurena LH

1.5 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara.

 

2022ko abenduaren 5ean, Xabierreko Frantzisko Deuna egunaren ospakizunetan, LHko 5. mailako ikasleek Gurena nagusien egoitzako egoiliarrentzat Gabon-postalak idatzi ondoren, abenduaren 20an, Gurena nagusien egoitzara joan dira bisitaldia egitera. Bertan, adinekoei Gabonak zoriondu, Gabon-kantak abestu eta Gabon-postalak banatu dizkiete.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazkietan bisitaldiko irudiak:

Beheko argazki-galerian, Gabonetako postalak sortzeko prozesua:

1.8 EKIMENA: DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea ematea.

DBH1 Mechones Solidarios

 

2022ko abenduaren azken astean, DBHko 1. mailako ikasleek, Etika arloaren barnean, Mechones Solidarios erakundeari ilea emateko kanpaina azaldu dute DBHn eta Batxilergoan.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, kanpainarako ikasleek egindako kartel batzuk, eta argazki-galerian, DBHko 1. mailako ikasleak DBHko 2., 3. eta 4. mailan kanpaina azaltzen:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

Mechones Solidarios erakundeari emateko ile-mototsak jasotzen hasi gara:

1.6 EKIMENA: Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

 

Etapa desberdinetan tapoien bilketa egiten jarraitzen dugu. Bildutako tapoiak SEUR Solidarios elkarteak biltzen ditu beharrizan bereziak dituzten elkarteei emateko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

1.4 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin eta ICLI marrazki lehiaketa.

ICLI marrazki lehiaketa

 

2022ko abenduaren 5ean, Xabierreko Frantzisko Deuna egunaren ospakizunetan, LHko 3. eta 4. mailako ikasleek ICLI erakundeak antolatutako marrazki lehiaketan parte hartu zuten. Marrazki lehiaketa honen gaia aldaketa klimatikoa izan da. Marrazki lehiaketako sariak ikusteko hemen klikatu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian, LHko 3. eta 4. mailako ikasleak marrazkiak egiten:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen dugu:

IMG_4391.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

1.9 EKIMENA: Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.

Bilboko etxegabeentzako bilketa

 

Peñascal Kooperatibatik, ekimen batean parte hartzeko proposamena ailegatu zitzaigun Ikastolara. Peñascal Kooperatibaren ekimena honetan datza: Bilboko etxegabeei laguntzeko, manta, lo-zaku eta eskuoihalen bilketa egitea.

DBHko 2030 Agendako ordezkariek proposamena aztertu zuten, eta euren kideei proposatzea erabaki zuten. Maila guztietako taldeetan proposamena onartu denez, 2022ko azaroaren 9an, 10ean eta 11n, DBHn bilketa egingo dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.4. Gure inguruko pertsona guztiek, bereziki pobreenek eta ahulenek, baliabide ekonomikoak izateko, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, bilketaren promozio kartela eta bideoa ditugu.

Beheko argazkietan, bilketa egunetan jasotakoa dugu. Peñascal Kooperatibatik Ikastolara etorri dira eta DBHn bildutakoa eraman dute Bilboko etxegabeei banatzeko.

Eskerrik asko bilketan parte hartu duzuen guztioi!

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ALIANTZAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

 

17.25 EKIMENA: Peñascal Kooperatibarekin lankidetzan parte hartzea.

bottom of page