top of page
IMG_4377.jpg

Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

 

 

Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.

1.6 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

LHkoGabonetakoEkitaldia

2025eko abenduaren 23an, urteko azken klase egunean, LHko Gabonetako jaialdia ospatu dugu maila guztietako ikasleen parte-hartzearekin. Ekitaldia marrubi taldeko ikasleek aurkeztu dute, eta maila guztietako abesti eta dantzez gain, honako ikuskizunak ere izan ziren: Drama taldearen antzezlan musikatua, abesbatzaren kantak, trikitilarien emanaldia, Dantza Taldearen euskal dantzak eta Gabonetako eta ICLI Marrazki Lehiaketako sarien banaketa. 

Ekitaldiko sarrerekin lortutako 1.150 euroak Gaude erakundeari dohaintzan eman dizkiogu, adimen-desgaitasuna duten pertsonei zein haien senideei babesa ematen dien irabazi-asmorik gabeko elkartea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian ekimenaren zenbait argazki:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, 10.a, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA eta 18.a, HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA, ere landu ditugu:

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.2 EKIMENA: Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

IMG_4388.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

18.8 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdietan euskal kantak eta dantzak antzeztea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

ICLIMarrazkiLehiaketarenIrabazlea

LH 3.B taldeko Aitana González Melero ikasleak "Mundu Hobe eta Bidezkoago" Marrazki Lehiaketaren VIII. edizioa irabazi du! Lehiaketa hau industri ingeniariak Bizkaia elkarteak ICLI erakundearekin batera antolatzen du. 1. sariaz gain, Lauroko ikasleek beste sari batzuk ere irabazi dituzte.

Lehiaketa honek 6 eta 12 urte bitarteko haurrei gonbidapena egiten die marrazkien bidez guztiontzat ur garbia eta saneamendua nola bermatu adierazteko. Lehiaketa beti "Mundu Hobe eta Bidezkoago" baten bilaketaren barruan kokatzen da, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz, etorkizun bidezkoago eta jasangarriagoa lortzeko elkarri lotutako 17 helburuekin.

Zortzigarren edizio honetan, 6. GJHn jartzen da arreta: EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta horren helburua uraren eskuragarritasuna, kudeaketa jasangarria eta saneamendu zerbitzuetarako sarbidea guztiontzat bermatzea da.

 

Zorionak Aitana lehiaketa irabazteagatik eta beste guztiei parte hartzeagatik!​

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean Aitanaren marrazki irabazlea eta industri ingeniariak Bizkaia elkarteak egindako Gabon-postala:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

1.5 EKIMENA: LHn tapoien bilketa egitea beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

LHTapoienBilketa

Ikasturtero bezala, LHko ikasleek 1. hiruhilekoan tapoien bilketan batutako tapoiak boltsetan bildu eta SEUR Tapones Solidarios elkarteari eramateko prest utzi dituzte, Ikastolako mezulariak jaso eta SEURek Etxebarrin duen lokalera eramateko.

​​

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean ekimenaren argazkia:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.

LH5GurenaNagusienEtxean

 

2025eko abenduaren 15ean, LHko 5. mailako ikasleak eta euren irakasleak Loiuko Gurena Nagusien Etxera joan dira bertan bizi direnei bisitaldia egitera. Bisitaldian, Xabierreko Frantzisko Deuna egunean egindako gabonetako postalak eraman dizkiete nagusiei eta gabon-kantak abetsu dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazkietan eta bideoan bisitaldiaren irudiak:

1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.

LH5_GurenaGabonPostalak

 

2025eko abenduaren 5ean, Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunetanLHko 5. mailako ikasleek Loiuko Gurena Nagusien Etxean bizi direnentzako Gabonetako postalak prestatu dituzte. Ikasleek abenduaren 15ean egingo diete bisita Gurena Etxeko nagusiei.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian ikasleak postalak prestatzen:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

ICLI_MarrazkiLehiaketa

2025eko abenduaren 5ean, Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunetan, LHko 2. zikloko ikasleek ICLI marrazki lehiaketarako marrazkiak egin dituzte. Ikasturte honetan ere ikasleek gogotsu parte hartu dute irudi bikainak eginez.

Zorte on denori!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.9 EKIMENA: Diru bilketa egitea UNRWA erakundearen kanpainan parte hartuz Gazako genozidioa pairatzen ari diren palestinar errefuxiatuei laguntzeko.

2025eko urriaren hasieran, Unesco Eskola Elkartuen Saretik jaso dugun ekimen bati jarraituz, Ikastolak familiei eta langileei UNRWA erakundearen kanpainan parte hartzeko gonbitea egin die. Gure ikasleak, arlo deseberdinetan, Gazako genozidioaren arazo ekosoziala lanzten eta aztertzen ari dira baita. UNRWA Euskadi, Lauro Ikastolarekin batera, RCE Basque Country-Navarre erakundeko kidea da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean dugu familiei eta langileei bidali zaien mezua:

LAGUNTZA UNRWA ERAKUNDEARENTZAT

Gazako genozidioagatik kaltetuak diren pertsonei laguntzeko

 

Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen azalduta dugu Ikastolako Xedean.

Helburuok lortzeko, duela urte batzuk, Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea da. Erakunde hau, ikasturte honetarako, UNRWA erakundea (Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Laguntza eta Lan Agentzia-United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East) Bake-Figura izendatu du.

Gazako krisi-humanitario larria kontuan izanik, Lauro Ikastolan jarduera ezberdinak burutzen hasi gara: DBHko 4. mailako Etika arloko Giza Eskubideen proiektuan UNRWAren lana eta Gazako egoera aztertuko ditugu; “Kukulumendi” hitzaldietan, Xabier Madariaga izango dugu hirugarren urtez Gazan bizi izandako esperientzia Batxilergoko 1. mailako ikasleekin partekatzeko; Lehen Hezkuntzako eta DBHko beste mailetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariek gaiari buruzko informazioa azalduko dute. Hurrengo egunetan jarduera gehiago definitzen joango gara, etapaka, ikasleen adin eta kritika-gaitasuna kontuan izanda.

Ikastolan haratago joan nahi dugu, eta UNRWA Euskadirekin harremanetan jarri gara laguntza bideratzeko. UNRWAk zazpi hamarkada baino gehiago daramatza Palestinako errefuxiatuei laguntzen, eta haien ondoan jarraitzeko konpromiso irmoa dute, haien egoera lazgarriari irtenbide justua eta behin betikoa eman arte. UNRWAren misio iraunkorra Palestinako 6 milioi errefuxiaturi laguntza eta babesa ematea da Jordanian, Libanon, Sirian, Gazako zerrendan eta Zisjordanian, Jerusalem ekialdean barne. 75 urtez eskualdean lanean aritu da eta gaur egun Gazako laguntza humanitarioaren bizkarrezurra da.

Zuen lankidetzari esker UNRAW ondoko jarduerak burutzen segi dezake:

• 90.000 pertsonarentzako larrialdi-babeslekuak kudeatzea.

• 600.000 lagunentzako edateko ura banatzea.

• Egunean 14.000 osasun-kontsultari erantzutea.

Arreta mediko espezializatua eskaintzea haurdun edo erditu ondoren dauden 5.600 emakumeri.

Haurren desnutrizioari buruzko 3.000 proba diagnostiko inguru egitea.

• 12.000 haur ingururi larrialdiko ikaskuntza-zerbitzuak ematea.

• 2.500 pertsonari laguntza psikosoziala eskaintzea.

Desgaitasuna duten 26.000 pertsonari baino gehiagori gizarte-zerbitzuak ematea.

• 2.000 tona hondakin solido biltzea.

Gazan lagundu eta UNRAWren lana babestu nahi baduzue, aukera hauek dituzue:

 

• Banku-transferentzia: ES09 2100 2262 14 0200346635, urriaren 31rako, Lauro Ikastola adieraziz.

• Bizum-a ondoko kodean: 33369.

• Unean uneko dohaintza edo aldizkakoa, ondoko webgunean: https://unrwa.es/emergencia-gaza/

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

 

Adeitasunez,

 

Idoia Iruretagoiena                                                              Jonan Gomez

             Zuzendari Gerentea                                                 2030 Agendako arduraduna

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

IMG_5502.jpg
IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.

bottom of page