top of page
IMG_4389.jpg

Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.

11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak.

 

2023ko otsailean, hezi-bizien landaketa egin da Ikastolako zenbait lorategitan.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

Beheko argazki-galerian, ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen dugu:

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera. 

 

15.1 EKIMENA: Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

LH6 Barelikos

 

2023ko otsailaren 6ko astean, LHko 6. mailako ikasle talde batek, Barelikos arloan, ortuariak ondo zaindu ondoren, azaroa erdialdean landatu eta ereindako uraza eta errefautxoak biltzen ikasi eta etxera eraman ditu. On egin!

 

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

Beheko argazki-galerian, jardueraren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen dugu:

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean. 

 

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

MT3ko Sare Modularrak erakusketa

 

2022ko abenduaren 16an, 2021-2022 ikasturteko DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko Sare Modularrak proiektuaren erakusketaren inaugurazioa egin dugu Beheko Soloan. Proiektuan, ikasleek Sare Modularren edukiak landuz, kuboen bidezko mahai-jokoak sortu zituzten LHko 3. mailako ikasleekin jarduerak burutzeko. Erakusketa hurrengo asteetan zehar izango dugu ikusgai Beheko Soloan.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

Mila esker Gotzon Arrasate irakasleari eta 2021-2022 ikasturteko LHko 3. mailako ikasleei jardueretan parte hartzeagatik! Zorionak 2021-2022 ikasturteko MT3 taldeari egindako lan bikainagatik! Eta eskerrik asko erakusketaren inaugurazioan parte hartu duzuen guztioi!

Beheko argazki-galerian, erakusketaren eta inaugurazioaren irudiak:

 

Mahai-jokoak sortzeko diseinatutako irudiekin, ondorengo bideoa egin dugu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, ere lantzen dugu:

IMG_4387.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

9.c Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, Ikastolako partaide guztiei Interneterako sarbidea emateko ahalegina eginez.

 

9.8 EKIMENA: Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea. 

11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

 

Etapa desberdinetako arlo desberdinetan, eguraldiak lagunduta, klase-jarduera batzuk eraikinetik kanpo burutzeko aukera aprobetxatzen dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko irudietan, HHko 5 urteko ikasleak Udazkena gaia lantzeko hostoak hartzen eta DBHko Gorputz Hezkuntzako klase bat. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

bottom of page