top of page
IMG_4391.jpg
IMG_4395.jpg

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.16 EKIMENA: Iraes21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

IRAES21_3. Lan-poposamena

 

2022-2023 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldeak lanean jarraitzen du.​ Ikasturte honetako 3. lan-proposamena amaitu dute eta Iraes21eko blogean argitaratzeko zain gaude. Guk gurean atal honetan argitaratzen dugu. Lan-proposamen hau 2022ko Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen zein Gazteen 27. konferentziari buruzkoa da. Lana ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

 

2023ko otsailaren 6an, Lauro Ikastolan ospatu zen 2022-2023 ikasturteko Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko 2. bilera. UN Etxeako Hezkuntzako bi arduradunez gain, eskola hauek parte hartu genuen bileran: Zumaiena Ikastetxea, Ortuellako San Felix Ikastola, Irungo Toki Alai Ikastetxea, Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazón, Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea eta Artxandape Ikastola eta Lauro Ikastola.

 

Bilera baino lehen, Garapen Jasangarrirako 14. eta 15. Helburuak lantzeko burutzen ari garen DBHko 3. mailako Plastika arloko eta HHko 4 eta 5 urteko ikasleen arteko proiektua erakutsi genien Unesco Eskola Elkartuen kideei.

 

Ondoren, 2022-2023 ikasturterako zehaztutako erronkak birpasatu genituen eta ikastetxeetan burututako ekimenak ezagutu genituen.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan Lauro Ikastolan ospatutako bilerako irudiak:

17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.

plastika4 taldearen erakusketa BBK Kunan

 

2023ko urtarrilaren 26tik otsailaren 19ra, plastika4 taldearen Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko iritzia adierazten erakusketa ikusgai egongo da BBK Kunako erakusketa aretoan. Erakusketa,  2022ko udan, Itsasmuseumean egon ondoren, orain BBK Kunara ailegatu da. Erakusketak Lauro Ikastolako 2021-2022 ikasturteko DBHko 4. mailako Plastika arloko bigarren proiektuan egindako lana biltzen du.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK: 

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

Zorionak neskak egindako lanagatik eta Bizkaiko gizarteari egindako ekarpenagatik!

Eskerrik asko BBK Kunari gure apurra Bizkaiko gizartean jartzen laguntzeagatik!

Beheko argazki galerian erakusketaren irudiak:

 

Proiektuan egindako lanaren argitalpena ikusteko, beheko irudiaren gainean klikatu:

Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 4. Helburuan eragin zuzena du:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.3 EKIMENA: DBHko Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea. Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzea.

LH Hezeguneen Naziaorteko Eguna

2023ko otsailaren 2an, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko, LHko Barelikos arloko saioetan, gure urmaelaren inguruan ibili gara.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan, ikasleak eta irakaslea urmaelaren inguruan Barelikos arloko saioetan:

 

Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 15. Helburuan eragin zuzena du:

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

15.4 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan Urmaela eraiki dute Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

IRAES21

17.16 EKIMENA: Iraes21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

 

2022-2023 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldeak lanean jarraitzen du.​ Ikasturte honetako IRAES 21 taldea DBHko 4. mailako Malen Bustamante, Irati Menjón, Beñat Oskila, Uxue Ruiz, Irune Salcedo eta Markel Torrell ikasleek osatzen dute. Taldearen aurkezpena ikusteko argazkiaren gainean klikatu.

 

GARATZEN DUGUN HELMUGA:  

 

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 4. Helburuan ere eragina du, 2030 Agendako ikasle ordezkariek eta IRAES 21 taldeak egiten duten lanak 4.7 helmuga lortzen laguntzen baitu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.14 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

17.4 EKIMENA: RCE Euskal Herria erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

2022ko abenduaren 15ean, Deustuko Unibertsitateko Ellacuria aretoan, UN Etxeak (Unesco Etxeak) aurkezpen bikoitza ospatu du; alde batetik, publikoki aurkeztea Faktoria 4.7 plataforma, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren (GJH) arloko ezagutza kudeatzeko plataforma digitala, eta bestetik, RCE Basque Country-Navarre elkartea gizartean aurkeztea, GJHen arloan Regional Centre of Expertise (RCE), Nazio Batuen Unibertsitateko Jasangarritasunerako Ikasketa Aurreratuen Institutuak (UNU-IAS, ingelesez) ofizialki aitortu ondoren. Lauro Ikastola RCE Basque Country-Navarre osatzen duten berrogei erakundeen artean dago.

Beste batzuen artean, ekitaldian pertsona hauek parte hartu dute: Nieves Fernández Vicente, UN Etxea-UNESCOren Euskal Herriko elkarteko Presidentea, Arantza Acha de la Presa, UN Etxea-UNESCOren Euskal Herriko elkartearen Zuzendaria, Cecilia Barbieri, UNESCOko Mundu mailako Hiritartasunerako eta Bakerako Hezkuntza Ataleko burua, Daniel Alejandro Crespo Álvarez, Ekuadorreko Hezkuntzako Ministrorde Titularra, José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako Sailburuordea, Juan José Etxebarria, Deustuko Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako Errektoreordea, Sergio Caballero, Deustuko Unibertsitateko UNESCO Katedraren Zuzendaria eta Samuel Fernández Diekert, Faktoria 4.7 hezkuntza-programako Arduraduna eta UN Etxea-UNESCOren Euskal Herriko elkarteko kidea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan, ekitaldiko argazki batzuk:

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea Munduko Hezkuntzaren Egoeraren Txostenaren (GEM) erredakziorako.

 

2022ko azaroaren 8an, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian ospatu den Unescoren Munduko Hezkuntzaren Egoeraren Txostenaren (GEM) erredakzio taldearekin antolatutako ekitaldian parte hartu du. 2023ko GEM Txostena Hezkuntza eta Teknologiaren ingurukoa izango da, eta ekitaldian, Laura Stipanovicek, GEM Txostenaren Proiektuen arduradunak, Euskadiko eragile desberdinen ideiak eta iritziak jaso zituen. Landutako gaiak hauek izan dira:

  1. Teknologiaren garrantzia Hezkuntza erronken aurrean: teknologiaren kalitatea, berdintasuna eta promozioa.

  2. Teknologiaren eragin negatiboak Hezkuntza erronken aurrean.

  3. Herrialdeek ikasleentzat eta eskolentzat teknologia erabiltzeko sortzen dituzten aukerak.

  4. Nola egokitzen dute Hezkuntza Sisitemek teknologiaren erabilera kurikulumetan aldaketak ezartzeko, material didaktikoak egokitzeko eta irakasleei laguntza eskainitzeko.

  5. Nola landu daitezke teknologiaren eragin negatiboak Hezkuntzan.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

2023ko Hezkuntza eta Teknologiaren inguruko GEM Txostena kontsultatzeko hemen klikatu. Ekitaldiko irudiak beheko argazkietan:

 

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea. Filosofiaren Munduko Eguna ospatzea.

Filosofiaren Munduko Eguna

2022ko azaroaren 17an, Filosofiaren Munduko Eguna ospatzeko, eta gogoratzeko, DBHko eta Batxilergoko Filosofia arloko ikasle eta irakasleek filosofo batzuen aipuekin kartelak egin zituzten. Filosofiaren Munduko Eguna ospatzea, Nazioarteko beste egun batzuk ospatzearekin batera, Unesco Eskola Elkartuen Sareko 2022-2023 ikasturterako erronken artean dago.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Ikasle eta irakasleek egindako kartelak beheko argazkietan:

 

17.23 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Ikerketa Lana ikas-arloan lortutako ikerketa esanguratsuak aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta itunpeko erakundeentzat eskuragarri jartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera.

CFM

2022ko azaroaren 2an, Batxiler 2. mailako Ane Angulo eta Imke Lázaro ikasleek Donostiako MFZ (Materialen Fisika Zentroa) ikerketa zentroa bisitatu dute, joan den ekainean Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan irabazitako sari bezala.

 

MFZko Komunikazio eta Dibulgazio Arduraduna den Idoia Mugicak ikerketa zentroari buruzko azalpenak eman ondoren, ikasleekin bisitaldi gidatua egin zuen MFZ ikerketa zentroko ikerlariek martxan dituzten ikerketak, euren lana eta laborategiak erakutsiz: material konplexuen ikerketa, ezaugarri elektronikoak nanoeskalan, polimeroak eta material bigunak eta beste batzuk. Hauen artean, Lucia Vitalik, EHUko Ikerbasqueko irakasle eta ikerlari italiarrak, espektroskopia eskala atomikoan azaldu zigun, bere ikerketa-lana egiteko, 4º Kelvinetan lan egiten duen tresna erakutsiz.

Batxilergoko 1. mailan, Anek eta Imkek, Larraitz Artazarekin batera, eta Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean, Landare eta lurretik elektrizitatea modu eraginkorrean lortzen ikerketa-lana burutu zuten. Euren lana 7. GJHarekin, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, harremenadu zuten. Ikerketa lana Elhuyarren webgunean argitaratua izan zen. Lana ikusteko hemen klikatu.

Zorionak Ane, Larraitz eta Imke egindako lanagatik eta irabazitako sariagatik!

Eskerrik asko Idoia zuen harreragatik eta eskainitako bisitaldiagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

Bisitaren irudiak beheko argazki-galerian:

 

17.15 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko Bilboko Ingurugelarekin elkarlanean aritzea.

 

2022ko irailaren 28an eta 29an, eta urriaren 4an, 5ean eta 6an, Ikastolako 2030 Agendako arduraduna Bilboko Ingurugelan burutu diren 2030 Agendako koordinatzailentzako formazio ikastaroan egon da.

 

Saio hauen xedea 2030 Agendako koordinatzaileak beraien eginkizunetan trebatzea izan da. Hauek izan dira helburu nagusiak:

 

  • Krisi ekologiko eta sozialak planetan dituen kausak eta ondorioak ezagutzea.

  • Trantsizio ekosozialerako eta erresilientziarako eredu egokienak ezagutzea.

  • Eskolako Agenda 2030 programak eskolatik eta ingurunetik eman daitezkeen erantzun demokratiko eta partehartzaile posibleak ezagutzea, koordinatzaile bezala ikastetxetik garatu eta bideratu ahal izateko.

 

Helburuak garatzeko, dinamika kooperatiboen bitartez gai desberdinak landu ditugu, besteak beste, krisialdi ekosoziala, 2030 Agenda eta GJHak, Hezkuntza Ekosoziala, EA2030 programa eta bere faseak, Hezikomunikazioa eta ikasleen eta irakasleen konpetentziak.

 

Formazio saio hauetan, Ingurugelarekin eta beste ikastetxeekin elkarlanean aritzeko sareak sortzearen beharra aztertu dugu; gure esperientziak eta proiektuak partekatzeak, ereduak erakusteak eta elkarri aholkuak emateak duen garrantzia aipatuz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan, formazio-saioetako argazki batzuk:

IMG_8123.jpg
IMG_8134.jpg
IMG_8188.JPG
IMG_8135.jpg
IMG_8222.JPG

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

 

2022ko irailaren 26an, 2022-2023 ikasturteko Unesco Eskola Elkartuen Sareko 1. bilera ospatu zen Ermuako San Pelayo ikastetxean.

 

Bilera honetan, 2022ko uztailean Zumaian ospatu ziren Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketetan hartutako erabakiak gogoratu eta 2022-2023 ikasturterako zehaztutako erronkak aztertu genituen.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan San Pelayo ikastetxea eta bilerako argazki bat:

469765_180758072037173_586702286_o.jpg
IMG_8088.JPG

 

Unesco Eskola Elkartuen Sareko erronkak 2022-2023 ikasturterako Ikastolan nola landuko ditugun aztertzeko eta erabakitzeko dokumentu bat prestatu dugu Ikastolako 2030 Agendan. Aurkezpenean, Unescotik proposatzen diren Nazioarteko Egunak eta Ikastolan ospatzen ditugunak azaltzen dira, batzuk eta besteak uztartzen saiatuko gara. Dokumentua ezagutzeko beheko irudiaren gainean klikatu.

UnescoEskolaElkartuenSarekoErronkak_AZALA.png

17.4 EKIMENA: RCE Euskal Herria erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

RCE erakundeak

2022ko irailaren 23an, RCE Euskal Herria erakundearen bilera ospatu zen BBK Kunan. Bilera honetan, RCE Euskal Herria erakundea sortzeko azken urratsak eman dira, RCE talde bezala onartua izateko gure kandidatura Japoniako Unescon aurkeztu baino lehen.

Hauek gara RCE Euskal Herrian harte hartzen dugun erankudeak: UNESCO Etxea – UNESCO Centre of the Basque Country, Directorate for Natural Heritage and Climate Change-Basque Government, Vice-Ministry of Environmental Sustainability, Manconeduca (Environmental Education Programme of the Pamplona county), Basque Youth Council (EGK), BizkaiKOA, UNESCO Chair on Human Resources / University of Deusto (UD), Mondragon University Enpresagintza (MUE), University of Navarre (UNAV), ESTIA Institute of Technology, BBK Banking Foundation, Ortzadar S.L. – Ekoetxea Urdabai UNESCO Biosphere Reserve, Zabalketa Association, Alboan Foundation, Foundation Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa (Egibide School), Somorrostro Training Centre (CFS), Arizmendiarrieta Foundation, Red Navarra de Aprendizaje y Servicio Solidario (RedAySS), Planetario de Pamplona/Iruña, UNESCO Chair on Sustainable Development and Environmental Education UPV/EHU, UNESCO Chair on Cultural Landscapes and Heritage UPV/EHU, El Transbordador de Bizkaia S.L. – Bizkaia Bridge, UNESCO World Heritage, Albaola Itsas Kultur Faktoria, Euskal Kultur Erakundea (EKE), Aclima – Basque Environment Cluster, Economistas Sin Fronteras (EsF) Euskadi, EDE Fundazioa, Ayuda en Acción Euskadi, Mundukide Fundazioa, Coordinadora de ONGD de Navarra, Solidaridad, Educación y Desarrollo (SED), Organización Navarra para la Ayuda entre los pueblos (ONAY), Lauro Ikastola, Zumaiena Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola, Carmelitas Sagrado Corazón School eta Misiones Salesianas (Basque Country and Navarre).

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan, formazio-saioetako argazki batzuk:

IMG_8047.JPG
IMG_8048.JPG
bottom of page