top of page
IMG_4391.jpg
IMG_4395.jpg

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

Plas1OzeanoenEguna

 

2024-2025 ikasturteko DBHko 1. mailako Plastika arloko bigarren proiektuan, Gure Planeta Gure Etxea, aztertu eta landutako arazo ekosozialen artean, batzuk uretako bizitzaren ingurukoak izan dira. Ikasle talde hauek egindako kartelekin erakusketa bat antolatu dugu DBHko eraikinean, Unesco Eskola Elkartuen Sarean proposatzen den ekainaren 8ko Ozeanoen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan, 14. GJHa lantzen duten kartelen irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 14.a, URETAKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

IRAES21_MANIFESTUA

 

2025eko ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, IRAES 21 taldeko kideek, beste kide batzuekin batera, 15. Euskal Confintean, ikasleek idatzitako manifestua irakurri zuten. Manifestuaren irakurketa bideoz grabatu genuen Hezkuntza Komunitatearei zabaltzeko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

Behean, manifestuaren irakurketa-bideoa:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.

2025eko ekainaren hasieran, BBK Kunaren egoitzan, hurrengo azaroko Fair Saturdayri buruzko bilera informatiboa egin zen. Bileran, DBHko Musika arloko irakaslea eta Ikastolako abesbatzako arduraduna den Arhats Rekondok parte hartu zuen.

 

Azken urteetan, Lauro Ikastola era arrakastasuan parte hartzen ari da Fair Saturday ekimenean. Azaroko azken larunbatean, black friday egunaren biharamunean, Fair Saturday ospatzen da: artea, kultura eta enpatia soziala gizartearen erdigunean kokatzeko eguna.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean ekimenaren argazki batzuk:

17.16 EKIMENA: Ikastolan ezarri ditugun teknologien garapena eta dibulgazioan Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

2025eko maiatzaren 20an, Energiaren Euskal Erakundekoak Ikastolara etorri zen Lauron egiten dugun energiaren kudeaketa eta erabilerari buruzko bideo bat grabatzera. Ikastolan irudi desberdinak grabatu ondoren, elkarrizketen txanda ailegatu zen. Izaskun Mujikak, Ikastolako Zerbitzuetako Zuzendariak eta Jonan Gomezek, 2030 Agendako arduradunak, EEE egiten ari den bideo-dokumentalerako galderak erantzun zituzten. Ikastolako aerotermia aparatuak instalatu dituen Samsungeko arduraduna eta ikasle-ohia den Jon Elorriagak ere parte hartu zuen.

Bideoa prest dagoenean hemen partekatuko dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean ekimenaren argazki batzuk:

17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.

2025eko maiatzaren 16an, RCE Basque Country-Navarre elkarteak Eragile anitzeko elkarrizketa-jardunaldia 4.7 xedearen inguruan antolatu zuen Getxoko Colegio Santísima Trinidad Ikastetxean.

Jardunaldian, zenbait hizlarik parte hartu ondoren, World-kafeak burutu ziren gai desberdin hauen inguruan:

 

  • Garapen Jasangarrirako eta Bizi-estilo Jasangarriak.

  • Giza Eskubideak.

  • Genero-berdintasuna.

  • Bakea eta Biolentziarik Gabeko Kulturaren Promozioa. Mahai honetan Lauro Ikastolako 2030 Agendako arduradunak parte hartu zuen moderatzaile bezala.

  • Kultura-dibertsitatearen balorazioa eta Kuturaren eragina Garapen Jasangarrian.​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazki-galerian, jardunaldiaren argazki batzuk:

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

IRAES21 3.ataza

 

IRAES 21 taldeko kideek ikasturteko 3. ataza burutu dute. DBHko 2. mailako ikasleen artean Norberaren Osasunaren egoerari buruzko inkestaren ondorioetan oinarrituta, arazo ekosozial batzuk identifikatu dituzte eta arazoei aurre egiteko zenbait proposamen zehaztu dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

Behean, DBHko 2. mailako ikasleek bete duten Arazo ekozozialei aurre egiteko proposamen dokumentua:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IRAES21 2. ataza

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

 

IRAES 21 taldeko kideek ikasturteko 2. ataza burutu dute. DBHko 2. mailako ikasleen artean Norberaren Osasunaren egoerari buruzko inkesta bat egin ondoren, erantzunak aztertu eta ondorioak lortu dituzte. Ondorio horiek aurkezpen batean bildu dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

Behean, DBHko 2. mailako ikasleek bete duten Norberaren Osasunaren egoerari buruzko inkestaren ondorioak biltzen dituen aurkezpena:

17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.

2025eko apirilaren 8an, RCE Basque Country-Navarre elkartearen ikurra erabakitzeko on-line bilera izan da. Lauro Ikastolako 2030 Agendako arduraduna bertan egon da bere iritiza emanez eta erabakian parte hartuz. dr. Minsky  diseinu enpresak egin ditu ikurraren proposamen desberdinak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazki-galerian, on-line bileran proposatutako ikurren argazki batzuk:

17.6 EKIMENA: Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

DBHgaldetegiaUNICEF

 

2025eko martxoaren 14an, DBHko ikasleek UNICEFek biderautako Teknologiak Haur eta Nerabeetan duen Inpaktua galdetegia bete dute. LHko 3. zikloko ikasleek ere galdetegian parte hartu dute. Ikerketa hau UNICEF Santiagoko Unibertsitatearen laguntzarekin egiten ari da.

Ikerketa hau 2021eko Teknologiak nerabezaroan duen eragina. Harremanak, arriskuak eta aukerak azterlanean lortutako emaitzetatik abiatzen da. Bertan, Estatu osoko 50.000 nerabek hartu zuten parte, baita Laurok ere. I​kerketa hau 2021. urtean egindakoa baino zabalagoa izango da, adin-tarte handiagoarekin (11-20 urte), aldaketak eta joera berriak baloratu ahal izateko. Eta, era berean, lagun diezagula identifikatzen nola egin dezakegun aurrera hezkuntzan eta beharrezko prebentzio-ekintzetan, hobeto prestatuta egoteko ingurune digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa sustatzerakoan, bai eta haurrak eta nerabeak balizko ondorio negatiboetatik babesteko ere. 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan DBHko 1. mailako ikasleak galdetegia betetzen:

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

 

2025eko otsailaren 17an, Euskadiko Unescoren Eskola Elkartuen Sareko ikasturteko bigarren bilera ospatu dugu Bilboko Otxarkoagako Formakuntza Zentroan.

Bilera baino lehen ikastetxean zehar bisitaldi gidatua izan genuen, bertako instalazioak ikusiz. Ondoren Otxarkoagako Escuela Azul proiektua erakutsi ziguten.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan ikastetxean zehar egindako ibilbidearen eta bileraren irudiak:

17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.

2025eko urtarrilaren 24an, RCE Basque Country-Navarre elkartearen IV. Asanblada ospatu zen Somorrostro Formazio Eskolan. Bertan, Lauro Ikastolako 2030 Agendako arduraduna egon zen. Asanbladan, hurrengo hilabeteetarako ekintzak zehaztu ziren, Somorrostro Formazio Eskolan zehar bisitaldia egin zen eta RCEko kideak lan-talde desberdinetan elkartu ziren ildo nagusien helburuak eta ekimenak zehazteko. Gure ordezkariak Bakerako Hezkuntza lan-taldean parte hartu zuen, gai horren inguruan Lauron lantzen ditugun proiektu desberdinak azalduz, hala nola, DBHko 4. mailako Etika arloko Giza Eskubideen Aldarrikapena eta Arrazakeriari ez proiektuak eta DBHko 2. mailako Gizarte arloko Lau haizeetara proiektua. Bakerako Hezkuntza taldean, Hezkuntza arloan etorkizunerako sor daitezkeen aukerak aztertu eta landuko dira, eta ziur aski gure kurrikulumean lekua izanen dute. 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazki-galerian, asanbladako argazki batzuk:

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

IRAES21_1.ataza

 

Hasi dira lanean 2024-2025 ikasturteko IRAES 21 taldeko kideak. Ikasturte honetan, DBHko 2. mailako 2030 Agendako ikaslea ordezkariak diren Garazi Arestik, Irati Bilbaok, Luzia Llorcak, Eneritz Mallonak, Araitz Marquínezek eta Martina Nuinek osatzen dute taldea. IRAES 21 taldeko kideak, Eskola Jasangarrien ordezkariak dira Euskadi mailan.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

Beheko irudian, IRAES 21 taldekoek 1. atazan egindako lana, OSASUNA ETA ONGIZATEA helburua aztertzen duena:

17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

 

2024ko urriaren 15ean, Berritzeguneak antolatutako Eskola Agenda 2030eko ikasturteko lehenengo bilera ospatu dugu Getxoko Julio Caro Baroja institutuan. Ikasturte honetan 15. GJHa, LEHORREKO BIZITZA landuko dugu. Bileran, ikasturterako plangintza aztertu dugu, ikasturte honetan hain zuzen, ANTOLAKUNTZA, MOTIBAZIOA, DIAGNOSTIKOA eta ESKU-HARTZE PLANA landu behar ditugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan bilerako aurkezpenaren irudiak:

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

 

2024ko urriaren 8an, Euskadiko Unescoren Eskola Elkartuen Sareko ikasturteko lehenengo bilera ospatu dugu Bilboko Indautxu auzoan dagoen Nª Sra. del Carmen ikastetxean. 2024ko uztailean, Aguilar de Campooko Estatuko Topaketan, 2024-2025 ikasturterako adostu ziren ekintzak birpasatu eta martxan jartzeko moduak adostu genituen.

Hauek dira Unescoren Eskola Elkartuen Sareko hiru ardatz nagusiak:

 

  1. Mundu mailako Hiritartasuna, Bakea eta Giza Eskubideak.

  2. Ondarea eta kulturarteko elkarrizketa.

  3. Garapen Jasangarrirako Hezkuntza 4.7 helmuga sendotzeko.

 

Bileraren bukaeran, Nª Sra. del Carmen ikastetxeko arduradunak euren STEAM-Plastikoari STOP! proiektua azaldu zigun.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkietan bileraren irudiak eta Unescoren Eskola Elkartuen Sareko hiru ardatz nagusiak lantzeko Lauro Ikastolaren 2024-2025 ikasturterako plangintza. Dokumentua irakurtzeko irudiaren gainean klikatu:

bottom of page