IMG_5300.jpg

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.

 

 

Hasi dira Euskara eta Ikas-Komunitatea hitzaldiak Lehen Hezkuntzan. 2022ko azaroaren 10ean Anton Gandarias 5. mailako ikasleekin izan genuen bere senitartekoa zen Anjel Lekuonaren, eta gerren eta genozidioen biktimen historia kontatzen. Anjel Lekuona nazien kontzentratzio-eremuetan egon zen 2. Mundu Gerra garaian.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Euskara eta Ikas-Komunitatea programaren hitzaldi honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen dugu:

IMG_5502.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.