Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2025eko urtarrilaren 14an, Kukulumendi hitzaldi saioen programaren barnean, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariak Batxilergoko 1. mailako ikasleekin izan dira. Biak formazioz kazetariak dira. Nerea Ibarzabalek 2021ean eta 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelduna izan zen. Uxue Alberdik 2003an Durangoko Julene Azpeitia Bertso Paper Lehiaketa irabazi zuen, 2006an Xenpelar saria eta 2008an Bertsolari Gazteen Osinalde saria.
Eskerrik asko Nerea eta Uxue gurekin izateagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Behean, hitzaldiko irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.14 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan genero-berdintasuna lantzen duten hitzaldiak antolatzea.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2024ko abenduaren 17an, DBHko ate-irekiak saioan, DBHko 2. mailako 2030 Agendako eta IRAES 21 taldeko ordezkariak diren Garazi Arestik, Irati Bilbaok, Luzia Llorcak, Eneritz Mallonak eta Araitz Marquínezek Lauro Ikastolako 2030 Agendari buruzko azalpenak eman dizkiete bisitan etorri zaizkigun familiei. Gure ordezkariek gai hauek azaldu dituzte: 2030 Agenda-plana, 2030 Agendako ikasle ordezkarien lana, nola txertatzen ditugun GJHak curriculumean, etapa desberdinetan burututako ekimenak, eraikinetan energia berriztagarriak inplementatzeko plangintza eta komunikaziorako erabiltzen ditugun lauro2030agenda webgunea eta plataformak. Martina Nuinek ezin izan du parte hartu gaixorik egon delako.
Eskerrik asko gure ordezkariei Ikastolara hurbildu diren familia berriei emandako azalpenengatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan DBHko ate-irekien irudiak:
Eraikinetan energia berriztagarriak inplementatzeko plangintza azaltzeko, Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko argitalpena erabili zuten ikasleek. Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarriak inplementatzerakoan, Garapen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, lantzen ari gara klima larrialdiari aurre egiteko, Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2024ko abenduaren 4an, EHUko Ingenieritza Eskolatik, 10ean, Deusto eta Mondragon Unibertsitatetik, eta 17an, EHUko Zientziak Fakultatetik, euren zentroetan eskaintzen dituzten graduei buruzko informazioa ematera etorri dira Ikastolara, Batxilergoko ikasle eta familientzat.
Eskerrik asko Ikastolara hurbildu zaretenei gure ikasleei emandako azalpenak eta laguntzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:
4.12 EKIMENA: Batxilergoko ikasleek LHko 1. zikloko ikasleen irakurketa prozesuan laguntzea.
Azken ikasturteetan bezala, oraingoan ere Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasle batzuk, era bolondresean, LHko 2. mailako ikasleekin irakurketa-jarduerak burutzen dituzte. Ikasle gaztetxoek nagusiak eredu bezala ikusten dituzte, euren artean harremana sortzen da eta denek ikasten dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean saio hauetako argazki batzuk:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
Haur Hezkuntzatik Batxilergora, gure arloko programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) txertatuta ditugu GJHen 4.7 helmuga lortze aldera. GJH horiek ikasleekin era egokian lantzeko, proiektuak, ariketak eta abar programazioetan azalduta ditugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Hemen klikatuz DBHko 1. mailako Plastika arloko proiektu bat, non GJHak nola lantzen diren ikus dezakegun. Behean, DBHko 1. mailako Natura Zienztiak eta 3. mailako Plastika arloko programazioen irudiak. Programazioak zabaltzeko irudien gainean klikatu :
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2024ko abenduaren 5ean, Ikastolako zenbait guraso etorri dira Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat lanbideei buruzko informazioa ematera. Gurasoak Enpresen Administrazioa, Ingenieritza, Medikuntza, Erizaintza eta bestelako ogibideei buruz solasean aritu dira ikasleekin.
Eskerrik asko Ikastolara hurbildu zareten guraso guztiei gure ikasleei emandako azalpenak eta laguntzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:
4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2024ko azaroaren 21ean, Juan Ignacio Pérez zientzia dibulgatzailea eta idazlea Ikastolan izan dugu ikasturte honetako Batxiler 2. mailako Kukulumendiko hitzaldi saioei hasiera emanez.
Ezagutzaren mugak edo ezagutzaren behinbehinekotasunez izenburupean, Juan Ignacio Pérez ezagutzari buruz mintzatu da Batxilerreko 2. mailako ikasleekin. Mezua argia izan da: gizakiaren ezagutzak ez dauka mugarik. Ondoren, hizlariak ikasleek egindako galderei erantzun die.
Juan Ignacio Perez, Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHUko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura desberdinak bete ditu Unibertsitate arloan. Gaur egun, Jakiunde Zientzia, Letra eta Arte Akademiako Lehendakaria da. Lauro Ikastolako gurasoa eta Kontseilu Errektoreko kidea ere izan zen.
Eskerrik asko gurekin izateagatik Juan Ignacio!
DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2024ko azaroaren 12an eta 19an, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat graduei buruzko gure ikasle ohien hitzaldiekin jarraitu dugu. 12an, Enpresen Administrazioa eta Enpresen Administrazioa + Ingenieritza Teknikoa graduen txanda izan genuen. 19an, gure ikasle ohiek Medikuntza, Erizaintza, Ingenieritza Biomedikoa eta Psikologia graduak azaldu dituzte. Azaroaren 26an, Industria Ingenieritza eta Ingenieritza Biomedikoa berriro ere.
Eskerrik asko Ikastolara hurbildu zareten ikasle ohi guztiei gure ikasleei emandako azalpenak eta laguntzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:
4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2024ko azaroaren 18an, DBHko 1. mailako ikasleek Interneten dauden arriskuei buruzko formazioa jaso dute Ertzaintzaren eskutik. Formazioan gai desberdinak jorratu dira, hala nola, chatak, ziberjazarpena, sare sozialak eta irudi pertsonala. Horrez gain, Interneten legez kanpoko edo delituak diren jokabideak ere aipatu dira: pantaila-harrapaketak partekatzea, pertsona bat baimenik gabe whatsappeko talde batean gehitzea edo argazkiak edo bideoak baimenik gabe partekatzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan saioaren irudiak:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek Basajaunen eskutitza jaso dute basoa zikin dagoela eta bai bera bai animaliak harrituta daudela esanez. Basajaunek basoa garbitzeko laguntza eskatu die gure ikasleei eta hauek, bi aldiz pentsatu gabe, garbiketa egitera irten dira euren irakasleekin. Jarduera honekin eman diote hasiera Euskal Herriko Basoak proiektuari!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, HHko ikasgelan Basajaunek utzitako eskutitza, eta argazki-galerian, ikasleak basoa garbitzen eta proiektuan egindako lan batzuk:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
Haur Hezkuntzako 4 urtekoen Euskal Herriko Basoak proiektua eta DBHko 3. mailako Plastika arloko 14. eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburuen ikurrak proiektua paraleloan lantzen dira. HHko ikasleak Euskal Herriko basoak, bertoko animaliak, zuhaitzak eta ekosistema lantzen dituzten bitartean, DBHko ikasleek LEHORREKO BIZITZA helbururako ikurra diseinatzen dute, basoko ekosistemak bereziki landuz eta adieraziz. Proiektu biak etapen arteko lanketa batekin bukatzen dira. Proiektu honetan, beraz, 4.14 ekimena ere burutzen dugu: etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.
Behean, DBHko ikasle batzuren zirriborroak eta irudiak ditugu, haien artean Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen pentsamendua aplikatuta. Beraz, proiektuan 4.3 ekimena ere landu dugu: etapa guztietan, kalitatezko ikaskuntza bermatzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea.
Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2024ko azaroaren 5ean hasi dira graduei buruzko gure ikasle ohien hitzaldiak. Saio hauek Batxilergoko 2. mailako Orientabide Akademiko planan txertatuta daude, eta Magisteritza, CAFYD eta Fisioterapia graduekin hasi dira.
Magisteritzako graduei eta irakasle baten eguneroko lanari buruz azalpenak emateko Uxue Guarrotxena, HHko irakaslea eta Lauroko ikasle ohia eta Laiene Pérez, LHko irakaslea izan ditugu. Argide Azkorra ikasle ohiak CAFYD gradua azaldu die ikasleei eta Fisioterapia graduari buruzko informazioa Eider Arana ikasle ohiak eman du utzitako bideo baten bitartez.
Espero dugu informazio saio hauek baliagarriak izatea gure ikasle nagusienek Unibertsitate mailako ikasketak era egokian aukeratzeko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2023ko urriaren 29n, Campo&Ochandiano enpresako kidea eta ikasle ohia den Iñigo Ochandianok, Batxilergoko 2. mailako ikasleei gaur egungo lan merkatuari buruzko azalpenak eman dizkie.
Lan merkatuaren ekintza nagusienetako bat enpresen aldetik pertsonalaren kontratazioa da: langile desberdinen perfilak aztertzen dira eta enpresak, ustez, lanpostu horretarako egokiena hautatzen du, ezaugarri desberdinetan oinarrituz: ikasketak eta ondorengo masterrak, formakuntza gehigarriak, lan esperientzia, hizkuntzen jakintza maila edo komunikatzeko gaitasuna besteak beste.
Hautaketa prozesu hau enpresek zuzenean egin dezakete edo bitartekari lanak egiten dituen enpresa baten bitartez egiten dute. Kasu honetan, bigarren bide hori eskaintzen duten enpresen artean Campo&Ochandiano daukagu. Campo&Ochandiano giza baliabideen arloko aholkularitza elkarte independientea da. Bere funtzio nagusienen artean ondokoak daude:
-
Hautatze prozesu masiboak egitea.
-
Zuzendaritzako kideak bilatzea, erakartzea eta hautatzea.
-
Gazte talentudunak identifikatzea eta hautatzeko proiektuak aurrera eramatea.
-
Erdi mailako agintariak eta profesional gaituak bilatzea, erakartzea eta hautatzea.
Ondorioz, hitzaldian lan merkatuaren eskariaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:
4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2024ko urriaren 28an eta 29an, DBHko 1. mailako ikasleek Jazarpenik gabeko bizikidetza fomazioa jaso dute Ortzadar fundazioaren eskutik. Formazio hau Interneteko bizikidetzari buruzkoa izan da, eta gai hauek jorratu dira: Hezkuntza Digitala, IKTen arriskuak, zibersegurtasuna, ziberjazarpena, sare sozialak eta bestelakoak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan formazio saioaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2025eko urrian, DBHko 2030 Agendako ikasle ordezkarien ikasturteko lehenengo bilera ospatu dugu. Bilera honetan, ordezkarien funtzioak eta konpromisoak birpasatu ondoren, etapako hurrengo ekimen nagusiak gogoratu ditugu:
-
Azaroaren 6an, 7an eta 8an elikagaien bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.
-
Azaroaren 25an Geneo-Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Azken ikasturteetan bezala, ikasleek Showbien 2030 Agendako karpeta dute, ekimenak, aurkezpenak eta bestelakoak lantzeko.
Eskerrik asko ordezkari guztiei Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzen laguntzeagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, DBHko 2030 Agendako ikasle ordezkarientzako bilera deialdiaren bideoa, ordezkarien funtzioak azaltzen dituen argitalpena, bilerako irudiak eta Showbieko karpetaren itxura:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.2 EKIMENA: LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
9.7 EKIMENA: Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.4 EKIMENA: Ikastolan baliabide teknologikoen erabilera handitzea paperaren kontsumoa murrizteko.
4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2024ko urriaren 22an, LHko familientzat Zibersegurtasunari eta IKTen arriskuei buruzko formazioa antolatu dugu Igor Gaminderen eskutik. Igor Gamindek LHko 5. mailako ikasleei ere Zibersegurtasunari buruzko formazioa eman zien. Haur, nerabe, gazte eta helduen trebatzailea da Trebetasun Digitaletan, besteak beste, online bideo-jokoak, sare sozialak, sistema eragileak, zibersegurtasuna eta pribatutasuna, identitatea eta aztarna digitala, Genero ziberindarkeria eta Eskolako ziberjazarpena.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan formazio saioaren irudiak:
4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2024ko urriaren 14tik 18ra, LHko 5. mailako ikasleek Zibersegurtasunari eta IKTen arriskuei buruzko formazioa jaso dute Igor Gaminderen eskutik. Igor Gaminde haur, nerabe, gazte eta helduen trebatzailea da Trebetasun Digitaletan, besteak beste, online bideo-jokoak, sare sozialak, sistema eragileak, zibersegurtasuna eta pribatutasuna, identitatea eta aztarna digitala, Genero ziberindarkeria eta Eskolako ziberjazarpena.
Saioetan ikasleen parte-hartzea handia izan da, alde batetik, Igorrek egindako galderei esker, eta bestetik, ikasleek eurek planteatu dituzten zalantzengatik.
Eskerrik asko Igor emandako formazio saioengatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan 5.A taldeko saioaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2024ko urriaren 11an, duela bi egun Ekialde Hurbiletik ailegatuta, Xabier Madariaga kazetaria Batxilergoko 1. mailako ikasleekin egon da ikasturte honetako Kukulumendi saioei hasiera emanez.
Xabier Madariaga kazetaria Jerusalemen egon zen urte luzez korrespontsal lana eginez. Aste honetan zehar ere bertan egon da HAMASen erasotik urteurrena beteta. Ikasleei kazetari baten ikuspuntutik bizi den gatazka azaldu die. Arazoa aurretik zetorrela baieztatu digu, eta palestinarrek egunerokoan bizi dutena kontatu digu, kazetari batek beti biktimen alde egon behar duela ere aipatuz. Bere ustetan, Ekialde Hurbileko gatazka ezagunenean, epe ertainean konponbiderako esperantza gutxi daudela adierazi du.
Saioaren aurkezpena Naia Puentes eta Peru Laskurain ikasleek bideratu dute. Xabier Lauroko ikasle ohia da, eta gaur egun, Ikastolako gurasoa eta Eskola Kontseiluko kidea ere bada.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:
4.5 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
2024ko urriaren 10ean, Iker Mijangos, Saluganda elkarteko arduraduna Ikastolara etorri da gure Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, Ingeles arloan, Ugandako kideei idatzitako gutunak jasotzera Ugandara eramateko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan Ugandara bidalitako gutunazalak, gutun batzuen irudiak eta Ugandako eskolako haurrak, arduradunak eta Saluganda elkarteko Iker Mijangos Laurotik jasotako gutunekin:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.23 EKIMENA: Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2024ko urriaren 8an, Joseba Madariaga, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia arloko irakasleak, ADE eta Finantzen inguruko hitzaldia eman die Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Besteak beste, ekonomia sistemaren hiru aldagai nagusiak landu ditu: enpresak, inbertsoreak eta inbertsioen azterketa. Honez gain, proiektu desberdinak ondo baloratzearen garrantzia azpimarratu du, ideia berritzaileak dituen jendeak finantzaketa lortzearen ideiarekin batera. Honetarako, estatistika eta matematika bezalako ikasgaiek daukaten funtsezko papera aipatu du. Hitzaldi osoan zehar, gizarteko adibide errealak eman ditu; horien artean, mozkinak lortzeaz gain, bere filosofiaren barne gizarte erantzukizuna daukaten enpresak ere aipatu ditu, horien artean, Eki Fundazioaren adibidea jarri du, zeinek azpiegitura elektrikoa finantzatu du Afrikako herrialde desberdinetan 7. GJHa landuz, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazkietan saioaren irudiak:
4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2024ko urriaren 1ean, LHko 6. mailako ikasleek zibersegurtasunari eta Interneten dauden arriskuei buruzko formazioa jaso dute Ertzaintzaren eskutik.
Eskerrik asko etorri Álvaro eta Joni emandako saioagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan saioaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2024-2025 ikasturtean ere, ikasleak eurak talde bakoitzeko 2030 Agendako ikasle ordezkariak aukeratzen ari dira. DBHko Tutoretza saioetan, joan den ikasturteko 2030 Agendako ikasle ordezkari batzuk prozesu horretan laguntzen ari dira, besteak beste euren esperientzia azalduz.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, Bigarren Hezkuntzan erabili dugun 2030 Agendako ikasle ordezkariak aurkezpenaren argitalpena eta DBHko saioetan egindako aurkezpenen argazkiak:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
2024ko irailaren 20tik 2ra, Lauro Ikastolako DBHko 2. mailako Iraide Ausin eta Izaro Gutierrezek Cambreko Open Science Zientzia-azokan aurkeztu dute joan den ikasturteko Elhuyar Zientzia Azokan saritutako proiektua Amaia Pérez irakaslearen gidaritzapean. Galizan, DBHko 1. zikloko koordinatzailea eta Zientziateko irakaslea den Ainhoa Fernándezen laguntza ere izan dute.
Iraidek eta Izarok egindako ikerketa Ogiaren lizunaren hazkuntza izan da: proiektu honen bitartez ogian hazi daitezkeen lizunak aztertu ditugu. Horretarako, hiru ogi mota baldintza desberdinetan jarri ditugu. Honen ondorioz, lizunen hazkuntza-abiadura eta masa ikusi eta aztertu ditugu. Hazkuntza-abiaduraren patroia adierazpen matematikoaren bidez azaldu dugu.
Elhuyarrek Lauroko ikasleen parte-hartzeari buruz bere webgunean argitaratutako albistea irakurtzeko hemen klikatu.
Zorionak ikasleei eta irakasleari egindako lanagatik eta lortutako emaitzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazki-galerian Cambren ospatutako azokaren irudi batzuk:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
17.19 EKIMENA: Elhuyar elkartearen Zientzia Azokan parte hartzea.