Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ez-homofoboa bermatzea.
5.9 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
Azken ikasturteetan bezala, oraingoan ere, otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu.
LHn, modu desberdinetara ospatu dugu. 1. zikloan, ikasleek euren irakasleekin landu dute. LHko 3. mailako ikasleek Science Workshop arloan landu dute, Zientzietako irakasleekin. 4., 5. eta 6. mailetan, 6. mailako neskek gaiari buruzko aurkezpenak egin dituzte geletan.
DBHn, Bibliotekan antolatu ohi dugun Emakume Zientzialariak erakusketaz gain, DBHko 4 mailako Biologia arloan, duela ikasturte batzuk ikasleek egin zituzten emakume zientzialarien posterrak eraikinean erakutsi dira. DBHko 4. mailako ikasleentzat, DBHko agoran, hitzaldi bat antolatu da CIC BioGune Bilbaon, minbiziaren aurkako ikerketan lanean ari den Amaia Zabala eta Loreto Alfonso emakume zientzialarien eskutik.
Batxilergoko 1. mailako Zientzietako ikasleek H2SITE enpresako hiru emakume zientzialarien eskutik hitzaldia izan dute otsailaren 11n. María arduradunak hitzaldiaren sarrera egin du, eta Nagore eta on-line konektatu den Lidia Alonso ikerlariek euren lanaren azalpenak ikasleekin partekatu dituzte. Zientzialarien azalpenak ikasleak Kimika arloan burutzen ari diren Deskarbonizazio proiektuarekin harremanduta egon dira. Proiektu hau Kimika arloko energia-iturrien eta erregai jasangarri berrien ikasgaian kokatuta dago.
H2SITE enpresa aitzindaria da mintz eta erreaktore aurreratuen bidez hidrogenoa ekoizteko teknologia berritzaileen garapenean, baita soluzioek hidrogenoa hainbat aplikaziotarako modu eraginkorrean sortzea nola ahalbidetzen duten ere, garraioaren sektorea nabarmenduz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazki-galerietan etapa bakoitzean antolatutako ekimenen irudiak. Lehen Hezkuntzan:
DBHn:
Batxilergoan:
Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GENERO-BERDINTASUNA Lauro 2030 Agenda-planean
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea 2030 Agendaren eta Lauro Ikastolako helburuak dira, eta horretarako, Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista eta ez-homofoboa bermatzea gure lana da.
Hauxe guztia islatzeko, GENERO-BERDINTASUNA Lauro 2030 Agenda-planean bideoa egin dugu, Garapen Jasangarrirako 5. Helburuan finkatuta ditugun helmugak eta ekimen guztiak azalduz.
Behean bideoa:
5.8 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egitea etapa balkoitzari egokitutako jardueren bitartez.
Ikasturtero bezala, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolako etapa guztietan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazkietan eta bideoan, etapa desberdinetan burutu diren ekimenen adibideak etapaka sailkatuta ditugu.
Beheko argazki-galerian ikus dezakegun bezala, Haur Hezkuntzako ikasleak esku-lanen bitartez egin zuten euren aldarrikapena:

Behean, Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek egindako horma-irudia eta jantokiko sarreran genero-indarkeriaren ondorioz hildako biktimen oroimena aulkien bitartez:

Ondoren, DBHko ikasleek burututako lana. 1. zikloko ikasleek Genero-indarkeriaren aurka eta emakumeen aldeko esaldiak idatzi zituzten koloretako kartoi-meheetan. Ondoren, hauek bildu eta horma-irudiak egin zituzten euren zikloko pasabideetan kokatuz.
DBHko 3. eta 4. mailako Arte Adierazpena arloetan ikasleek gaiari buruzko horma-irudiak egin zituzten taldeka gero pasabidean eta ikasgelen sarreran kokatzeko. DBHko 2. zikloko ikasleek ere esaldiak idatzi zituzten. Hauekin bideo bat egin eta gure YouTubeko plataforman argitaratu dugu.

Batxilergoan, 2030 Agendako ikasle-ordezkarien gaiari buruzko kartelak kokatu dituzte pasabideetan. Horrez gain, marrazki lehiaketa bat antolatu dute Ikastolako etapa guztietako ikasleentzat, hurrengo egunetan ikasleen artean zabalduko duguna. Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko hemen klikatu.

5.12 EKIMENA: HHko eta LHko komunak unisex izatea.
2025-2026 ikasturtean, HH eta LHko etapa guztietako komunak unisex izatera pasatu gara.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan LHn moldatutako azken komunen irudiak:

2024-2025 ikasturtea
5.6 EKIMENA: LH eta DBHko familientzat hitzaldia genero-berdintasuna landuz.
2025eko maiatzaren 29an, Heziketa afektibo-sexualaren inguruko formazio saioa egin zen LHko gurasoentzat. Hitzaldia EMAIZE elkarteko kide batek eman zuen eta genero-berdintasun ikuspegia landu zen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:

5.11 EKIMENA: LHn eta DBHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna: ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertuz eta azalduz.
Azken ikasturteetan bezala, maiatzaren 17an, Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna egin da Lehen Hezkuntzan. Ikasleek, euren mailaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte, hala nola, gaiari buruzko azalpenak, tximeleta-formak margotuz eta moztuz ortzadarraren koloretako horma-irudi batean bihotz handi bat eginez eta bestelakoak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazki-galerian, LHn burututako ekintzen adibideak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.13 EKIMENA: DBHko 2. eta 3. mailako ikasleentzat sexu-hezkuntza tailerrak genero-berdintasuna landuz.
Ikasturte honetan, sexu-hezkuntza tailerrak LHko 4. eta 6. mailako ikasleentzat ere egitea erabaki dugu. 2025eko maiatzaren 12tik 23ra, izaten ari dira sexu-hezkuntza tailerrak EMAIZE elkartearen eskutik.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

5.7 EKIMENA: LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.
2025eko martxoaren 26an, LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programako hitzaldien barnean, LHko 5. mailako ikasleek Olatz Beitia, LHko irakaslea, izan dute eurekin. Olatzek baserriko bizitza azaldu die, emakumearen ikuspegitik baserrian egin beharrekoak aipatuz. Martxoaren 27an, aldiz, Ziortza Villa, txirrindulari ultrafondista LHko 6. mailako ikasleekin egon da. Txanda honi amaiera emateko, Maite Mugirak, Ikastolako irakaslea Bigarren Hezkuntzan, eta saski-baloiko jokalari ohiak, bere kirol ibilbidearen gora-beherak azaldu dizkie LHko 5. mailako ikasleei.
Eskerrik asko hirurei gure artean izategatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.10 EKIMENA: Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.
Ikastolako etapa guztietan, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Etapa bakoitzean, ikasleen adinari egokitutako ekimen eta jarduera desberdinak antolatu dira, hala nola, abestiak, irudi-tailerrak, jokoak, hitzaldiak eta abar.
Gora M8!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
Beheko argazkietan, HHn egindako horma-irudia, LHko irudiak eta DBHko etapan antolatutako ekintzen egutegia eta irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

DBHn burututako tailerren bitartez, ekimen hauek ere burutu ditugu:
5.5 ekimena: Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 1 Plastika, DBH 4 Etika, DBH 4 eta Batxilergo 1eko Ekonomia eta Batxiler 2ko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua…
5.13 ekimena: DBHko 2. eta 3. mailako ikasleentzat sexu-hezkuntza tailerrak genero-berdintasuna landuz.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.7 EKIMENA: LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.
2025eko martxoan, LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programako hitzaldiak hasi dira. Lehenengo bietan, emakumezko kirolariek euren esperientzia azaldu diete LHko 5. eta 6. mailako ikasleei.
Maider Briongos Squash kirolari buruz mintzatu da ikasleekin, Iraia Iturregi futbolari buruz eta María de la Fuente triatloiari buruz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazkietan hitzaldietako irudiak:

5.9 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
Azken ikasturteetan bezala, honetan ere, otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu.
LHn, modu desberdinetara ospatu dugu. 1. zikloan, ikasleek euren irakasleekin landu dute. LHko 3. mailako ikasleek Science Workshop arloan landu dute, Zientzietako irakasleekin. 4., 5. eta 6. mailetan, 6. mailako neska ikasle batzuk aurkezpenak egingo dituzte geletan.
DBHn eta Batxilergoan ekimen berriak antolatu ditugu. DBHn, Bibliotekan antolatu ohi dugun Emakume Zientzialariak erakusketaz gain, DBHko 4. mailako ikasleentzat, DBHko agoran, hitzaldi bat antolatu da CIC BioGune Bilbaon, minbiziaren aurkako ikerketan lanean ari den Amaia Zabala emakume zientzialariaren eta AECC erakundean bolondresa den Ziortza Berrioategortuaren eskutik.
Batxilergoan, urtero egiten den bezala, 2030 Agendako iragarki-taulan, emakume zientzialari batzuen biografiak jarri dira. Bestetik, otsailaren 14an, Batxilergoko 1. mailako Zientzietako ikasleentzat CFM (CSIC-UPV/EHU) eta DIPC zentroetara eskola-bisita birtuala izango ditugu, eta emakume zientzilariek beraien lanari buruz hitz egingo diete ikasleei.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazkietan etapa desberdinetan antolatutako ekimenen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.12 EKIMENA: HHko eta LHko komunak unisex izatea.
Azken ikasturteetan hasitako prozesuari jarraituz, Haur Herzkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan komunak unisex dira, generoen arteko desberdintasunik ez eragiteko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan HHko eta LHko komunaren sarrerak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.8 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egitea etapa balkoitzari egokitutako jardueren bitartez.
Azaroaren 25ean, ikasturtero bezala, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Ikastolako etapa guztietan ekimen desberdinak burutu ditugu: esku moreekin eraikina apaintzea, genero-indarkeriaren biktimak gogoratu eta gaiaren inguruan gure esaldiak idatzi eta bideo batean bildu adibidez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazki-galerian, HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan burututako ekintzen adibideak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.15 EKIMENA: Ikastolan Sexu-jazarpeneko, jazarpen sexistako edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta sexu-orientazioko, identitateko eta genero-adierazpeneko jazarpeneko egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokoloa adostu eta sinatu da. Ikastolako intranetean eskuragarri dago langileentzat.
LGTBIQ+ kolektiboko kide diren pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eskubidea bermatu eta sustatze aldera, 2023-2024 ikasturtearen bukaeran, Ikastolan Sexu-jazarpeneko, jazarpen sexistako edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta sexu-orientazioko, identitateko eta genero-adierazpeneko jazarpeneko egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokoloa adostu zen.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Protokoloa Ikastolako webguneko extranetean eskuragarri dago, Lan Harremanak atalean.
2023-2024 ikasturtea
5.12 EKIMENA: LHn eta DBHn, maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.
Azken ikasturteetan bezala, 2024ko maiatzaren 17an ere, Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna egin da Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Ikasleek, euren mailaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte, hala nola, gaiari buruzko azalpenak,irudiak, formak moztutz eta margotuz ortzadarraren irudiak, genero desberdinak identifikatzeko jokoak eta bestelakoak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazki-galerian, LHn eta DBHn burututako ekintzen adibideak:

5.7 EKIMENA: LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.
2024ko martxoaren 12an, Maite Mugira irakasleak, bere saskibaloi ibilbidea azaldu die LHko 6. mailako ikasleei. Maite Mugira gernikarrak, Lointek taldean eta Bizkaiko eta Euskadiko selekzioetan jolastu du, hainbat txapelketa irabaziz eta jende ezagutuz bere ibilibidean zehar. Saskibaloi entrenatzaile bezala ere aritu da.
Eskerrik asko Maite zure esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

2024ko martxoaren 19an, Iraia Iturregi LHko 6. mailako ikasleekin egon da, futbolean izan duen ibilbide profesionala azaltzen. Iraia Iturregi ikasle-ohiak Athleticen hainbat titulu irabazi du, ligak, kopak eta abar, eta taldeko kapitaina izan zen. Gaur egun futbol entrenatzailea da Baskonian.
Eskerrik asko Iraia gurekin izateagatik!
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

5.11 EKIMENA: Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.
Ikastolako etapa guztietan, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Etapa bakoitzean, ikasleen adinari egokitutako ekimen eta jarduera desberdinak antolatu dira, hala nola, abestiak, irudi-tailerrak, jokoak, hitzaldiak eta abar.
Gora M8!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
Beheko argazkietan etapaka antolatutako ekintzen irudiak:
M8 Haur Hezkuntzan:

5.13 EKIMENA: HHko eta LHko komunak unisex izatea.
Duela urte batzuk HHn hasi baginen ikasleentzat komunak unisex izaten, orain LHn ere modu berean erabiltzen dituzte ikasleek.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkian LHko 1. zikloko komuneko ikurra:

5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
Azken ikasturteetan bezala, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutu ditugu LHn eta DBHn. 2024an otsailaren 11a igandea denez, ospakizunak otsailaren 8an eta 9an burutu ditugu gure ikasleekin.
LHko 6. mailako ikasle lagunztaileek, Inspira proiektuan ikasitakoa kontuan izanik, beheko mailetan genero-berdintasunari buruzko jarduerak burutu dituzte, bideoak, azalpenak eta abarren bitartez.
DBHko bibliotekan Emakume Zientzialarien erakusketa antolatu da eta Sandra Uveren Supermujeres Superinventoras liburu berriaren katalogazioa egin da, genero-berdintasunaren gaia lantzen duten bibliotekako beste liburuekin batera erakutsiz.
Batxilergoko eraikinaren sarreran Emakume Zientzialarien erakusketa jarri da.

Beheko argazkietan antolatutako ekintzen irudiak:

M8 Lehen Hezkuntzan:

M8 DBHn:
DBHn burututako ekimenak azaltzen dituen egutegia. Neurri handian ikusteko gainean klikatu:

M8 Batxilergoan:

5.13 EKIMENA: HHko eta LHko komunak unisex izatea.
Duela urte batzuk HHn hasi baginen ikasleentzat komunak unisex izaten, orain LHn ere modu berean erabiltzen dituzte ikasleek.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkian LHko 1. zikloko komuneko ikurra:

5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
Azken ikasturteetan bezala, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutu ditugu LHn eta DBHn. 2024an otsailaren 11a igandea denez, ospakizunak otsailaren 8an eta 9an burutu ditugu gure ikasleekin.
LHko 6. mailako ikasle lagunztaileek, Inspira proiektuan ikasitakoa kontuan izanik, beheko mailetan genero-berdintasunari buruzko jarduerak burutu dituzte, bideoak, azalpenak eta abarren bitartez.
DBHko bibliotekan Emakume Zientzialarien erakusketa antolatu da eta Sandra Uveren Supermujeres Superinventoras liburu berriaren katalogazioa egin da, genero-berdintasunaren gaia lantzen duten bibliotekako beste liburuekin batera erakutsiz.
Batxilergoko eraikinaren sarreran Emakume Zientzialarien erakusketa jarri da.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan antolatutako ekintzen irudiak:

5.5 EKIMENA: 5.5 Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 Ekonomia eta Batxiler 2ko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua…
Azken ikasturteetan bezala, DBHko 4. mailako Balio Etiko eta Zibikoak ikasarloan, GENERO-BERDINTASUNA gaia lantzen ari gara. 4.BC taldeko ikasleak Unesco Eskola Elkartuen Sarean ikasturte honetarako zehaztutako Bake Figurak diren Nasrim Sotoudeh eta Nadia Nadim ekintzaileen historia eta ibilbidea aztertzen ari dira, ondoren, euren biografiak idazteko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
Beheko argazkietan, ikasleak proiektuan lanean. Argazkiak neurri handiak ikusteko gainean klikatu:

5.1 EKIMENA: LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.
Azken ikasturteetan bezala, 2024ko urtarrilean Inspira Proiektuarekin hasi gara, LHko 6. mailan, nesken artean zientziarekiko zaletasuna sustatzeko. Talde bakoitzean sei saio burutuko dira.
Inspira STEAM proiektuak nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi ditu. Horretarako, sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Inspira proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez euren eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren sei lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab. Ikasturte honetan, talde bakoitzean bi mentorek hartuko dute parte, era horretan, taldea bitan banatu ahal izango da. Mentoreen artean, Batxilergoko 2. mailako gure ikaslea den Paule Fano parte hartzen ari da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
Beheko argazki-galerian 6.E taldeko saioko irudiak:

5.9 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.
Azken ikasturteetan bezala, Ikastolan azaroaren 25eko ekintzak burutu ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazki-galerian, HHn, LHn eta DBHn burututako ekintzen adibideak:

Beheko bideoan HHko ikasleen aldarrikapena: MINIK EZ!

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
2022-2023 ikasturtea
5.12 EKIMENA: LHn eta DBHn, maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.
Azken ikasturteetan bezala, 2023ko maiatzaren 17an ere, Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna egin da Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Ikasleek, euren mailaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte, hala nola, gaiari buruzko azalpenak, horma-irudiak, collage tekinkaz egindako irudiak, genero desberdinak identifikatzeko jokoak eta bestelakoak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazki-galerian, LHn eta DBHn burututako ekintzen adibideak:

5.3 EKIMENA: LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.
2023ko martxoaren 19an, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek osatutako bi taldek Kids Kitcar proiektuko Goblin kategoriako lehen lasterketan parte hartu zuten Leioan, Geldiezinak eta Formulauro auto elektrikoekin. Ikaasleek lan bikaina egin zuten, eta horri esker, Greenpower Spirit saria lortu zuten!
Era honetako ekimenetan ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
Beheko argazkietan Leioako lasterketako irudiak:

5.7 EKIMENA: LHn emakumezko kirolarien hitzaldiak ikasleei.
Aurreko ikasturteetan hasitako bideari jarraituz, 2023ko martxoan zehar, euskal emakume kirolarien hitzaldiak izaten ari gara LHko 5. eta 6. mailetan. Hauek dira gure artean izan eta izango direna; Ziortza Villa, txirrindularia eta ultrafondista, Iraia Iturregi, Athletic Clubeko jokalari ohia eta entrenatzailea eta ikasle ohia, Maider Briones, Ikastolako LHko irakaslea eta Squash txapelduna, María De la Fuente, Ikastolako LHko irakaslea eta triatloilaria, Maite Mugira, Ikastolako Batxilergoko irakaslea eta saskibaloiko jokalaria eta Iraia García atleta.
Ekimen honen bitartez, kirolean ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.11 EKIMENA: Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astearen ospakizuna, hitzaldiak eta tailerrak.
2023ko martxoaren 8ko astean, Genero-Berdinatsunarekin harremandutako ekimenak burutu ditugu Ikastolako etapa guztietan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
Haur Hezkuntzan ekimen desberdinak burutu dira:
-
HH3: ume bakoitzak lore bat egin zuen, erdian bere argazkia jarrita eta zotzaren gainean MARTXOAK 8 izenburua idatzita.
-
HH4: tenperekin, eskuekin eta zotzekin egindako lore sorta bat. Horrez gain, "Daniela pirata" ipuina landu eta bere marrazki bat koloreztatu dute.
-
HH4 eta HH5 elkarlanean: euskara taldearen eskutik, pasabidean horma-irudi handi bat osatu dugu emakume ospetsuekin. Ikasleek euren hurbileko emakume garrantzitsuen argazkiak ekarri dituzte.
Behean HHko ekimenen irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Lehen Hezkuntzan, era askotako ekimenak antolatu dira zikloka, besteak beste, M8aren jatorria eta historia, emakume langileen egoera, ipuin eta bideoen bitartez gaiaren ezagutza eta azterketa lantzea, jokoak, publizitate sexista, eskulanak, Historian zehar eragina izan duten emakumeak; Clara Zetkin, Frida Kahlo, Malala Yousafzai, Coco Chanel...
Behean LHko ekimenen irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

DBHn, martxoaren 7tik 10era, jarduera desberdinak burutu ditugu, beheko egutegian ikus daitekeen bezala. Ondorengo argazki-galerian jardueren irudiak ikusgai ditugu.

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Mitos y prejuicios en la violencia machista hitzaldia jaso dute Patricia Zamoranoren eskutik, abokatua eta Ikastolako ama. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea.
DBHko 4. mailako Etika arloan, Genero-Berdintasuna gaia landu dugu 2. hiruhilekoan. Ikasleek burututako lan batzuk DBHko eraikina apaintzeko erabili ditugu Martxoaren 8ko ospakizunetan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan eredu batzuk. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.14 EKIMENA: DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexu-heziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.
DBHko 3. mailako ikasleek Sexu Heziketa formazioa eta tailerra jaso dute Biko Arloak erakundearen eskutik. Talde bakoitzak sei ordutako formazioa izan du.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan tailerreko irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
Azken ikasturteetan bezala, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutu ditugu. DBHko liburutegian otsailaren 10ean ospatu dugu ondoko ekintzekin:
-
Komiki berri baten katalogazioa.
-
Nor da nor jokoa: Martinek, Bibliotekako arduradunak, euskal zientzialarietara moldatutako jokoa sortu du.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan DBHko Bibliotekan antolatutako ekintzak:

Beheko irudiaren gainean klikatuz, Emakume Zientzialarien dokumentua zabalduko duzu. Ikusi eta ikasi!
5.15 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako Nerea Ibarzabalen hitzaldia: Bertsolaritza.
2023ko urtarrilaren 17an, Nerea Ibarzabalek, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunak, hitzaldia eman die Batxilergoko 1. mailako ikasleei Kukulumendi programaren barnean. Bertsolaritzaz, sormenaz eta emakume bertsolarien egoeraz mintzatu da.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan hitzaldiaren argazkiak:

5.1 EKIMENA: LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.
Azken ikasturteetan bezala, LHko 6. mailan, nesken artean zientziarekiko zaletasuna sustatzeko, Inspira Proiektuarekin hasi gara, eta talde bakoitzean sei saio burutuko dira.
Inspira STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.
Gure proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren sei lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.13 EKIMENA: HH eta LHko komunak unisex izatea.
Txikitatik, genero-berdintasuna erakusteko helburuarekin, HHko eta LHko ikasleek, edozein generotakoak izanda, komunak partekatzen dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.9 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu.
Azaroaren 25ean, ekimen desberdinak burutu ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko eta genero-berdintasuna aldarrikatzeko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazki-galerian, HHn, LHn eta DBHn burututako ekimen batzuen irudiak:

DBHko ikasle eta irakasleek gaiari buruz idatzitako mezuekin ondorengo bideoa egin dugu:
Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
2021-2022 ikasturtea
5.12 EKIMENA: LHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.
Azken ikasturteetan bezala, maiatzaren 17an, Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna egin da Lehen Hezkuntzan. Ikasleek, euren mailaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte, hala nola, gaiari buruzko azalpenak, horma-irudiak, collage tekinkaz egindako irudiak eta bestelakoak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.7 EKIMENA: LHn emakumezko kirolarien hitzaldiak ikasleei.
2021-2022 ikasturteko 2. hurhilekoan, euskal emakume kirolarien hitzaldiak izan ditugu LHn. Euren Arten, Ziortza Villa, Iraia Iturregi ikasle-ohia, Maider Briones LHko irakaslea, Iraia García edo Gaztedi Sokatira taldeko kideak.
Ekimen honen bitartez, kirolean ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.3 EKIMENA: LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.
2022ko martxoaren 20an, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek osatutako bi taldek Kids Kitcar proiektuko Goblin kategoriako lehen lasterketan parte hartu zuten Bermeon Geldiezinak eta Formulauro auto elektriko jasangarriekin.
Lauroko taldeek hiru sari lortu zituzten:
-
Best Presented Team: Lauro Ikastola.
-
DRAG -1st PLACE: Geldiezinak.
-
GOBLING GATHERING -3rd PLACE: Geldiezinak.
Era honetako ekimenetan ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako beste bi Helburu gehiago lantzen ditugu: INDUSTRIA, BERRIZKUNTZA ETA AZPIEGITURA eta ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.

GARATUTAKO HELMUGA:
9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.6 EKIMENA: Ikastolako LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.
GARATUTAKO HELMUGA:
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.21 EKIMENA: Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.
5.11 EKIMENA: Etapa guztietan martxoaren 8ko astearen ospakizuna, hitzaldiak eta tailerrak.
2022ko martxoaren 7an, martxoaren 8ko astearen ospakizunak hasi dira Ikastolako etapa guztietan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
Haur Hezkuntzako ikasleek marrazkiak eta horma-irudiak egin dituzte. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Lehen Hezkuntzan ekintza desberdinak burutu dira Martxoaren 8a ospatzeko. Beheko argazki galerian, egindakoaren ereduak:

DBHn, aste osoan zehar, mailaka antolatutako tailerrak eta jarduerak beheko programazioan ikus ditzakegu:

Beheko argazki galerian, tailer eta jardueren irudiak: DBHko 4. mailako ikasleentzat Klitoria mitoaren gainetik hitzaldia, Batxilergoko 1. mailako Maider Agirrebeitia eta Garbiñe Echevarria ikasleen eskutik, DBHko 1. mailako ikasleentzat Oinarrizko hiztegia eta hilekoa tailerra, Ixone Ledesma eta Zaloa Irisarri ikasle-ohiek burututa, 2. mailan Berdindu Eskolak erakundeak antolatutako Sexu eta genero berdintasuna tailerra, 4. mailako ikasleentzat Magdalena López Gorritxoren eskutik Maitasun erromatikoa eta maskulinotasun berriak tailerra eta 3. mailako ikasleentzat SORTZEN kontsultoriak egindako Publizitatea, emakumea eta sexismoa tailerra.

DBHko 1. mailako ikasleek 4. mailako Etika arloan landutako Genero Berdintasuna proiektuan sortutako lanen erakusketa bisitatu zuten. 4. mailako Nikole Álvaro, Pello Arana, Aixa Arregi, Pol Asua, Gaizka Bermejo, Amaia Goiriena eta Magali Nebreda ikasleek erakusketaren bisita eta azalpenak gidatu zituzten, 1. mailako ikasleekin gaiari buruz hitz egiten eta iritziak sortzen. Jardueraren argazkiak beheko galerian.

Behean, 4. mailako A eta B taldeetan Etika arloko Genero Berdintasuna proiektuan sortutako lanen erakusketako kartelak. Kartelak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Pol Asua

Nikole Álvaro

Gaizka Guinea

Amaia Goiriena

Pello Arana

Gaizka Bermejo

Magali Nebreda

Aixa Arregi

Xabier González
4. mailako Paule Fano, Naroa Unzilla eta Olatz Zorriketa ikasleek Etika arloan egindako ikerketa-lana behean dugu. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:
Batxilergoan hitzaldiak antolatu dira mailaka:
1. mailako ikasleentzat, Patricia Zamorano abokatuak eta Ikastolako amak, Emakumeenganako indarkeria justizian nola tratatzen den azaldu die ikasleei: 2004ko legea, genero-indarkeria, auzitegiak, salaketak eta terminologia. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

2. mailako ikasleentzat, Itxaso Larramendi arkitektoa eta Lauroko ikasle-ohia Generoa, arkitektura eta urbanismoa gaiei buruz solasean aritu zen ikasleekin. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

5.14 EKIMENA: DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexu-heziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.
DBHko 3. mailako ikasleek Sexu Heziketa formazioa eta tailerra jaso dute Biko Arloak erakundearen eskutik. Talde bakoitzak sei ordutako formazioa jasoko du.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan tailerreko irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikas-arloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 eta 4 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 eta 2 Enpresa eta Ekonomia…
DBHko 4. mailako Etika arloko 2. proiektuan EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ! gaia landu dute ikasleek. Proiektuan zehar, ikasleek GENERO-BERDINTASUNA landu dute. Proiektuaren helburua gaiari buruzko iritzia adierazteko sormen-lana egitea izan da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Behean, ikasleak proiektuan lanean eta Gaizka Bermejo eta Pello Arana ikasleek egindako sormen-lanak ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Emakume Zientzialarien nazioarteko egunaren ospakizuna.
2022ko otsailaren 11n, DBHko eraikineko pasabide eta geletan emakume zientzialarien posterrak jarri dira Emakume Zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko. Kartelak DBHko 4. mailako BIOLOGIA ingelesez arloko ikasleek egin dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan eredu batzuk ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

5.1 EKIMENA: LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.
Azken ikasturteetan bezala, LHko 6. mailan, nesken artean zientziarekiko zaletasuna sustatzeko, Inspira Proiektuarekin hasi gara. Talde bakoitzean sei saio burutuko dira, urtarrilaren 14an hasita eta otsailaren 24an amaituz.
Inspira STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.
Gure proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren sei lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.13 EKIMENA: HHko komunak unisex izatea.
Txikitatik, genero-berdintasuna erakusteko helburuarekin, Haur Hezkuntzako ikasleek, edozein generotakoak izanda, komunak partekatzen dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.9 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.
2021eko azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Ikastolan ekintza desberdinak burutu ditugu. HHn mota askotako eskulanak egin dituzte, 5 urteko ikasleek horma-irudia egin dute Psikomotrizitate gelan, zuhaitzen hostoak morez margotuz euren eskuez baliatuz. LHn bideoak ikusi, gaiari buruz hitz egin eta genero-indarkeriak eragindako heriotzen inguruan hausnarketa egin dute. DBHn bideoak ikusteaz gain, ikasleek horma-irudiak egin dituzte indarkeriaren aurkako mezuak idatziz eta marraztuz, eta more koloreko kartoi-mehez egindako eskuekin emakumeen ikurrak sortu dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazki galerian ekimen hauen argazkiak ditugu.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ!
Beheko bideoan azaroaren 25ean DBHko 1. zikloko ikasle eta irakasleek idatzitako mezuak bildu ditugu:
5.16 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako Marta Machoren hitzaldia: Emakumeak Zientzian.
2021eko urriaren 19an, EHUko Zientzia Fakultateko irakaslea den Marta Machok, Emakumeak Zientzian izenburupean, hitzaldia eman zien Batxilergoko 2. mailako ikasleei.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.15 EKIMENA: Etapa guztietako irakasleentzat genero-berdintasunaren inguruko formazioa; Ritxar Baceteren Maskulinotasun berriak eta zenbait egoeratan nola jokatu formazioa.
2021-2022 ikasturtea hasi baino lehen, 2021eko irailaren 7an, Ritxar Bacetek etapa guztietako irakasleei Maskulinotasun berriak izenburupean formazioa eman zigun meet bitartez.