
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
2026ko otsailaren 11n, DBHko 3. eta 4. mailako Ikerketa faktoria arloko ikasleek EHUtik etorri zaizkigun Gorka García Casado eta Josu Bizente Martínen hitzaldia izan dute Larruazaleko Mikrobiota Eguzkipean gaiari buruz. Gorka eta Josu Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Ebolutibo eta Giza Osasuneko Ikerketa Taldeko ikerlariak dira. Hitzaldian euren ikerketaren nondiko norakoak azaldu dizkiete ikasleei; eguzki-erradiazioek larruazaleko mikrobiotan duten eragina eta giza osasunarekin duten harremana besteak beste.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Eskerrik asko Gorka eta Josu gurekin izateagatik!
Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.




Batxilergoko 1. mailako Zientzietako ikasleek, Kimika arloan, Deskarbonizazioa proiektua burutzen ari dira. Proiektu hau Kimika arloko energia-iturrien eta erregai jasangarri berrien ikasgaian kokatuta dago.
Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, ikasleek gaiarekin harremandutako hitzaldia jaso zuten H2SITE enpresako hiru emakume zientzialarien eskutik.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan ikasleek egindako ikerketa lanen azalak. Ikerketa ikusteko irudien gainean klikatu:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.9 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2026ko urtarrilaren 27an, DBHko ate-irekien saioan, DBHko 3. mailako 2030 Agendako ikasle-ordezkaria den Amets Fernándezek Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana azaldu die bisitariei.
Hauek izan dira azaldutako gaiak: gure planean lantzen ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), helmugak eta ekimenak, hauen txertaketa etapa guztietako kurrikulumean, 2030 Agenda-planaren diseinuan, gainbegiraketan, berrikuspenean eta lorpenean Ikastolako eragile desberdinen partaidetza, eta batez ere, 2030 Agendako ikasle-ordezkarien lana. Azalpenak irakurtzeko hemen klikatu.
Eskerrik asko Amets egindako aurkezpen onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkian DBHko ate-irekien saioa DBHko Plastika gelan:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2026ko urtarrilaren 22an, Kukulumendi hitzaldi saioen barnean, Guillermo Dorronsoro Batxilergoko 2. mailako ikasleei euskal Kontzertu Ekonomikoa eta kupoa zer diren azaldu die.
Eskerrik asko Guillermo zure azalpenengatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Behean, hitzaldiko irudiak:


4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2026ko urtarrilaren 21ean, Kukulumendi hitzaldi saioen programaren barnean, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariak Batxilergoko 1. mailako ikasleekin izan dira. Biak formazioz kazetariak dira. Nerea Ibarzabalek 2021ean eta 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelduna izan zen. Uxue Alberdik 2003an Durangoko Julene Azpeitia Bertso Paper Lehiaketa irabazi zuen, 2006an Xenpelar saria eta 2008an Bertsolari Gazteen Osinalde saria.
Ikasleen galderak erantzun ondoren, bertsotan aritu ziren. Hona hemen Uxue Alberdiren azken bertsoa:
Hartu dizuegu
jende jatorraren traza
Zuentzat kantatzea
Izan da erraza
Zaindu libertatea
Burua arnasa
Gustatu bazaizue
Hartu eta pasa
Denon altxorra baita
Hitzaren jolasa!
Uxue Alberdi
Eskerrik asko Nerea eta Uxue gurekin izateagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Behean, hitzaldiko irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.14 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan genero-berdintasuna lantzen duten hitzaldiak antolatzea.
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2026ko urtarrilaren 20an, Campo&Ochandiano enpresako kidea eta ikasle ohia den Iñigo Ochandianok, Batxilergoko 2. mailako ikasleei gaur egungo lan merkatuari buruzko azalpenak eman dizkie.
Campo-Ochandiano Giza Baliabideen arloko aholkularitzan aitzindaria da, eta bere funtzio nagusien artean, pertsonen hautatze prozesu masiboak egitea da. Beraz, bere ezagutza eta esperientziak ikasleei hurbildu dizkie: unibertsitate ikasketak nola aukeratu, enpresek zer nolako profesionalak kontratatatzen dituen, lan elkarrizketetan aberatsgarri izan daitezkeen aholkuak eta anztekoak.
Ondorioz, hitzaldian lan merkatuaren eskariaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Tarte oso interesgarria pasatu dute, etorkizun hurbilean izango dituzten erabaki hartzeetan eta jokatzeko moduen arloan hainbat aspektu aztertuz.
Eskerrik asko Iñigo!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:


2026ko urtarrilaren 20an, Industria Erronka programaren barruan, SIEMENS-Gamesako Giza Baliabideen arduraduna den javier González Batxilergoko 1. mailako Teknologia eta Ingenieritza arloko ikasleekin egotera etorri zaigu.
Industria Erronka programak Bizkaiko errealitate industriala ikasle gazteei hurbiltzen die, STEM bokazioak pizteko eta industria gure lurraldeko eragile ekonomikoa izaten jarrai dezan sustatzeko. FVEMek (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa) diseinatutako eta sustatutako programa da.
Javierrek Mungiako SIEMENS-Gamesa lantegian egiten duten lana azaldu digu, turbinetarako aerosorgailuak adibidez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazki-galerian saioaren irudi batzuk:
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.




4.2 EKIMENA: Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.
2026ko urtarrilean, LHko 2. mailako ikasleek BADYG frogak egiten hasi dira. BADYG frogak ikasleen adimena neurtzeko erabiltzen dira, bizitza osoan zehar etengabe garatzen diren hiru kode mota aztertuz: hitzezkoa, zenbakizkoa eta ikusizkoa-espaziala. Froga hauetan hiru kode hauei aplikatutako arrazoiketak eta oroimen prozesuak eta jarduera mentalak burutzen dira.
Frogak LHko orientatzaileak bideratu ditu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazkietan ikasleak froga egiten:




2026ko urtarrilaren 13an, Nafarroako Unibertsitateko Nerea Garitano Batxilerreko 1. mailako Osasun Zientzietako ikasleekin egon da.
Nerea Garitanok Nafarroako Unibertsitatean Biokimika ikasi zuen, eta Medizina Aplikatuan eta Biomedikuntzan doktoretza egin du. Ematen dituen sesioak, genetikari buruz eta CSI-kimikari buruzkoak dira.
Nereak giza genomaren garrantzia aztertu du ikasleekin, mutazio bat nola gerta daitekeen eta hainbat gaixotasun ezagunen kausari buruz hitz egiten. Adar desberdinetako ezagutza zientifikoari esker bioteknologia nola garatu den erakusten duten adibideak ikusi dituzte, besteak beste, CRISPR, txertoak, diabetesaren tratamendua...
Polizia-praktikan oinarritutako saioan, krimen-eszena bat ikertzeko kimika gure aliaturik onena izan daitekeela frogatu du, kriminologiaren arloan erabiltzen diren esperimentu praktikoen bitartez. Gai hauen inguruan hitz egin die Nereak ikasleei: hatz-marken agerpena, drogen identifikazioa edo zientzien garrantzia gure gizartean. Esperimentuz beteriko saioa izan da, gure egunerokoan Kimikaren garrantzia praktikan jartzeko aukera eman diguna.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan saioaren irudi batzuk:
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.




DBHko 4. mailako Frantsesa arloko ikasleek eta irakasleak Palestinaren aldeko horma-irudia egin dute Gazako genozidioaren sufritzen ari direnei euren babesa adierazteko.
Ekimen hau Unesco Eskola Elkartuen Saretik UNRWA erakundea Bake-Figura bezala lantzeko proposamenarekin harremanduta dago, DBHko 4. mailako ikasleek Balio Etikoak arloan egin duten bezala.
ENSEMBLE POUR UN FUTUR MEILLEUR EN PALESTINE
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan ikasleak horma-irudia egiten eta honen kokapena DBHko eraikinean:
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.



Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA ETA INSTITUZIO SENDOAK, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
-
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
2025eko abenduaren 16an, DBHko ate-irekien saioan, DBHko 3. mailako 2030 Agendako ikasle-ordezkariak diren Begoña Escudero, Arhane Font eta Luzia Llorcak Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana azaldu diete bisitariei.
Hauek izan dira azaldutako gai batzuk: gure planean lantzen ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), helmugak eta ekimenak, hauen txertaketa etapa guztietako kurrikulumean, 2030 Agenda-planaren diseinuan, gainbegiraketan, berrikuspenean eta lorpenean Ikastolako eragile desberdinen partaidetza, eta batez ere, 2030 Agendako ikasle-ordezkarien lana.
Bukatzeko, Ikastolako instalazioen eta eraikinen kudeaketak gure 2030 Agenda-planean duen garrantzi handia azaldu dute, hainbat GJH zuzenean hartzen baititu barne, zuzenean 13. Helburuari, KLIMA BABESTEKO EKINTZAri, eragiten diotenak.
Eskerrik asko neskak egindako aurkezpen onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan 2030 Agendako ordezkariak DBHko ate-irekien saioan azalpenak ematen:
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2025eko abenduaren 5ean, Ikastolako zenbait guraso Batxilergoko 2. mailako ikasle eta irakasleei euren formazioa eta lanaren ingurukoak azaltzera etorri zaizkigu.
Saioak eremuka antolatuta egon dira, alde batetik, Ingenieritzarekin harremandutako lanbideak azaldu dituzte, bestetik, Medikuntza, Fisioterapia eta Kimika Ikerketa, eta azkenik, Ekonomia-Enpresa eta Kazetaritza.
Eskerrik asko guregana etortzeagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazki-galerian, saio hauetako irudiak:




4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2025eko abenduaren 2an, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingenieritza eta Ekonomia eta Enpresa fakultateetatik Ikastolara etorri zaizkigu eskaintzen dituzten graduei buruz informatzeko. Saio hauek Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle eta familientzat izan dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean, informazio-saioen irudiak:


4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2025eko abenduaren 2an, DBHko 1. mailako ikasleek Interneten dauden arriskuei buruzko formazioa jaso dute Ertzaintzaren eskutik. Formazioan gai desberdinak jorratu dira, hala nola, chatak, ziberjazarpena, sare sozialak eta irudi pertsonala. Horrez gain, Interneten legez kanpoko edo delituak diren jokabideak ere aipatu dira: pantaila-harrapaketak partekatzea, pertsona bat baimenik gabe whatsappeko talde batean gehitzea edo argazkiak edo bideoak baimenik gabe partekatzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazkietan formazio saioaren irudiak:




4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2025eko abenduaren 1ean, AEFAMEk (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako Familia Enpresa Ikasgeletan programa ekintzailearen barnean, Batxilergoko 1. mailako Gizarte Zientzietako Ekonomia arloko ikasleek, Maite Mugira irakasleak lagunduta, Mungiako Arteche enpresa ezagutu dute. Programa honek Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan. Irtenaldietan, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute, Alex Arteche, Arteche enpresako zuzendaria; Gaizka Zulaika, Aefameko zuzendaria eta Sonia Garai, Giza baliabideen arloko zuzendaria eta Lauroko gurasoa, besteak beste.
Ondoren, enpresan zehar bisita gidatua izan dute. Honela bada, euren adibideekin, gure gazteek enpresaburu izateak zer esan nahi duen zuzenean ezagutu ahal izan dute, honek transmititzen dituen balioak, eta, azkenean, bizi garen gizartearen aurrerabideari lagundu ahal izango diote.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean, irtenaldiaren zenbait argazki:




4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
Martxan dago jada 2025-2026 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea, Euskadiko Eskola Jasangarrien artean eta Euskal Confintean Lauro ordezkatuko duena. Bost dira ikasturte honetan gure ordezkariak, denak DBHko 3. mailako 2030 Agendako ordezkariak: Begoña Escudero, Amets Fernández, Arhane Font, Luzia Llorca eta Eneritz Mallona.
Ikasturte honetan landuko dugun gaia BIODIBERTSITATEA izango da. Hurrengo urratsa Biodibertsitatearekin harremandutako arazo ekozozial bat zehaztaea izango da, IRAES 21 taldeak ikasturte osoan zehar landuko duena.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko irudietan, lehenbiziko bileraren argazkiak:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
Azken ikasturteetan finkatutako bideari jarraituz, etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean, Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzen jarraitzen dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
-
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
-
4.c Nabarmen areagotzea goi‐prestakuntza duten irakasleen eskaintza.
Beheko irudietan, etapa desberdinetako zenbait arlotako programazioetan GJHak txertatuta. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Batxiler 1. maila
BIOLOGIA eta INGURUGIRO ZIENTZIAK

Lehen Hezkuntzako 6. maila
GAZTELANIA eta LITERATURA

DBHko 3. maila
EUSKARA eta LITERATURA

DBHko 3. maila
BIOLOGIA eta GEOLOGIA

Batxiler 1. maila
TEKNOLOGIA eta INGENIERITZA

Batxiler 2. maila
ESPAINIAKO HISTORIA

Lehen Hezkuntzako 6. maila
INGURUNEAREN EZAGUERA

DBHko 3. maila
PLASTIKA eta IKUSIZKO HEZKUNTZA
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
Azken ikasturteetan bezala, Lehen Hezkuntzako 2030 Agendako ikasle-ordezkariek 3., 4., 5., eta 6. mailetan ikasturte hasierako aurkezpenak egin dituzte.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, aurkezpeneko argazki bat eta ikasleek erabilitako aurkezpena. Aurkezpenak ikusteko gainean klikatu:

4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2025eko azaroaren 19an, Amaia Gorostiza eta Enrique Sáez, Batxilergoko 2. mailako ikasleekin izan dira Kukulumendi saioan.
Amaia Gorostiza eibartarra da, enpresarien familia batean jaioa, eta bere amak, Amaya Telleriak, 50eko hamarkadan hasi zuen bideari jarraitu dio. Bere familiak gidatutako taldearen hastapenak kontatu ditu, baita Eibarren eta Euskal Herrian errotutako enpresa-kultura ere. Gaur egun S.D. Eibar futbol taldeko presidentea da. Behin baino gehiagotan azpimarratu du familiaren enpresa-kultura horren garrantzia, ahaleginean eta konpromisoan oinarrituta, baita apaltasunean ere. Bereziki azpimarratu du gazteek enpresariaren garrantzia ulertu eta konpromisoa hartzearen garrantzia: “Enpresak ideietatik sortzen dira. Ekintzaileak behatzailea izan behar du, beharrak detektatzen eta irtenbide bat ematen dakiena “.
Enrique Sáezek Amaiaren parte-hartzea gidatu du Amaiari galderak eginez, eta bukaeran, bere iritzia ere eman die ikasleei, gure aurrekoek sortutakoa baloratzea eta mantentzea garrantzitsua dela adierazi du. Prestakuntzari eta lan-etorkizunari dagokienez, huts egiteari ez zaiola beldurrik izan behar esan du, ausartu egin behar dela, eta akatsak bide berriak hartzeko balio behar duela. Denok daukagu talentu bat, eta aurkitzen jakin behar dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Behean, hitzaldiko irudi batzuk:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.14 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan genero-berdintasuna lantzen duten hitzaldiak antolatzea.
4.11 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2025eko azaroan hasi dira Batxilergoko ikasleentzat antolatzen ditugun unibertsitate-ikasketen inguruko hitzaldiak. Lehenego saio honetan ikasle ohiek Batxilergoko 2. mailako ikasleei euren ikasketen berri azaldu diete.
Eskerrik asko berriro ere Ikastolara hurbiltzeagatik eta emandako laguntzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean, saioaren argazkiak:


4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2025eko urrian, ikasturte honen hasierako EA 2030 Agenda programaren MOTIBAZIOA lantze aldera, DBHko 2. mailako 2030 Agendako ikasle-ordezkari talde batek, aurreko ikasturtean Lauro Ikastolako eremu jasangarriaren diagnostikoa burutu zuen taldeak, ikasturte honetarako esku-hartze planaren diseinuaren gainbegiraketa egin du.
Lana egiteko, ikasleak 2024-2025 ikasturteko EA 2030 Agenda programako memorian oinarritu dira, bertan azalduta baitago aurreko ikasturtean egindako lana. Ikasleen lanean oinarrituta, infografia bat egin dugu diagnostikoan eta esku-hartze planean zehaztutakoa azalduz, ikasturtearen hasieran MOTIBAZIOA lantzeko. Infografian ere, irakasleek aurreko ikasturtean egin zuten kurrikulumaren diagnostikoa eta esku-hartze planaren edukiak azaltzen dira. Infografia hau webgunean bertan argitaratu dugu eta Ikastolako eraikinen sarreretan dauden Txoko Berdeetan kokatu dugu.
Diagnostikoaren ondorioetan, ikasleek zenbait espazio berderen inguruan zakarrontziak jartzea lehentasun bezala zehaztu zutenez, ikasleek eurek ecoembes enpresara deitu dute zakarrontziak eskatzeko. Momentuz, euren erantzunaren zain gaude.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, ikasle-ordezkariek zehaztutako esku-hartze plana eta lan saioaren argazkiak:





Ondoren, 2025-2026 ikasturteko MOTIBAZIOA lantzeko, diagnostikoa eta esku-hartze plana azaltzen dituen infografia Ikastolako eraikinen sarreretan kokatzen. Beherago infografia ikus dezakegu:





Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2025eko urriaren 28an, Zibersegurtasunari eta IKTen arriskuei buruzko formazioa egon da LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleen gurasoentzat Igor Gaminderen eskutik. Hainbat gairen artean, Interneten eta sare sozialen erabilera azaldu die Igorrek gurasoei.
Igor Gaminde haur, nerabe, gazte eta helduen trebatzailea da Trebetasun Digitaletan, besteak beste, online bideo-jokoak, sare sozialak, sistema eragileak, zibersegurtasuna eta pribatutasuna, identitatea eta aztarna digitala, Genero ziberindarkeria eta Eskolako ziberjazarpena.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazkietan formazio saioaren irudiak:


4.4 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2025eko urriaren 27an, Xabier Madariaga Idirin kazetaria Batxilergoko 1. mailako ikasleekin egon da ikasturte honetako Kukulumendi saioei hasiera emanez.
Xabier Madariagak EITBn lan egiten du kazetari eta telebista saioetako aurkezle gisa, eta Jerusalemen egon zen urte luzez korrespontsal lana eginez. Ikasleekin Palestinako egoeraz solasean aritu da, testuinguru historikoa eta azken bi urteetako egoera azalduz eta testigantza desberdinak plazaratuz. Palestinarrek egunerokoan bizi dutena kontatu digu, kazetari batek beti biktimen alde egon behar duela ere aipatuz.
Gazako genozidioa dela eta, ikasturte honetan burutzen ari garen ekimenen artean kokatu behar dugu Xabierren hitzaldia.
Xabier Lauroko ikasle ohia da, eta gaur egun, Ikastolako gurasoa eta Eskola Kontseiluko kidea ere bada.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Behean, hitzaldiko irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
16.12 EKIMENA: UEEStik proposatzen diren Bake-Figurak DBHko 4. mailako Etika arloan lantzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
4.5 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
2025eko urriaren 22an, Saluganda elkarteko Iker Mijangos Ikastolara etorri da Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek Ugandako umeentzat idatzi dituzten gutunak jasotzera Ugandako eskolara eramateko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazkietan gure ikasleek idatzitako gutun batzuen irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:




Gutunak Ugandara ailegatu dira jada! Behean dugu bidali diguten argazkia. Eskerrik asko, webale nyo!

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.23 EKIMENA: Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
4.12 EKIMENA: Batxilergoko ikasleek LHko 1. zikloko ikasleen irakurketa prozesuan laguntzea.
Azken ikasturteetan bezalaxe, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasle batzuk LHko 2. mailako ikasleekin irakurketa-jarduerak burutzen hasi dira. Ikasle gaztetxoek nagusiak eredu bezala ikusten dituztenez euren artean harreman ona sortzen da eta denek elkarrekin ikasten dute.
Eskerrik asko saio hauetan parte hartzen duzuen Batxilergoko ikasleei!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan jardueraren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 8. Helburua, LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.

4.8 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2025eko urriaren 20tik 24ra, LHko 5. mailako ikasleek Zibersegurtasunari eta IKTen arriskuei buruzko formazioa izan dute Igor Gaminderen eskutik. Hainbat gairen artean, BeReal, TikTok eta antzerako sare sozialen erabilera aztertu dute.
Igor Gaminde haur, nerabe, gazte eta helduen trebatzailea da Trebetasun Digitaletan, besteak beste, online bideo-jokoak, sare sozialak, sistema eragileak, zibersegurtasuna eta pribatutasuna, identitatea eta aztarna digitala, Genero ziberindarkeria eta Eskolako ziberjazarpena.
Saioetan ikasleen parte-hartzea handia izan da, alde batetik, Igorrek egindako galderei esker, eta bestetik, ikasleek eurek planteatu dituzten zalantzengatik.
Eskerrik asko Igor emandako formazio saioengatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazkietan LH 5.C taldean izandako saioaren irudiak:




4.5 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
2025eko urriaren hasieran, gure ikasleentzako gutunak ailegatu dira Ugandatik. Saluganda elkartearen eskutik burutzen dugun ekimen honek bi herrialdeetako ikasleen arteko harremana bultzatzea du helburu, kultura desberdinak ezagutzeko beste modu bat landuz. Gure ikasleek LHko 6. mailaren bukaeran ingelesez idatzitako gutunen erantzunak DBHko 1. mailako ikasturtearen hasieran jaso dituzte, ingelesez baita.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazki-galerian gure ikasleek jasotako gutunen irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.23 EKIMENA: Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
4.3 EKIMENA: Etapa guztietan, kalitatezko ikaskuntza bermatzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea.
2025eko urriaren 8an, LHko 1. mailako tutoreek Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko formazioa jaso dute Scott Lyonsek gidatuta. Irakasle hauek POI saioak euren ikasleekin prestatzeko aholkuak eta irakaskuntza jaso dute Scotten eskutik, POI formatzailea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.c Nabarmen areagotzea goi‐prestakuntza duten irakasleen eskaintza.
Beheko argazkietan formazio saioaren irudiak:


4.14 EKIMENA: Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.
2025-2026 ikasturtearen hasieran, DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikorako Hastapenak arloko taldeak aurreko ikasturteko kideek Haur Hezkuntzako ikasleentzat diseinatu eta sortu zuten jokoarekin jarduerak egiten hasi gara HHko 4 urteko ikasleekin. Jokoaren helburua koloretako oinarrizko forma geometrikoekin irudiak sortzea da. Jokoaren diseinuan HHko irakasleen aholkua eta laguntza izan genuen. Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen klikatuz.
Jokoaren piezak sortzeko iPaden kutxen kartoiak berrerabili zituzten ikasleek, eta jokoak gordetzeko kutxak ere kartoi horiek berrerabiliz egin zituen irakasleak. Era honetan, 12. GJHa bete-betean landu genuen, hondakinen sorrera nabarmen murriztuz berrerabilpen‐jarduera honen bitartez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan, DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikorako Hastapenak arloko ikasleak HHko 4.A eta 4.B taldekoekin burututako jarduera:




4.2 EKIMENA: Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.
2025-2026 ikasturtearen hasieran, DBHko 1. mailako ikasleek BADYG frogak egin dituzte. BADYG frogak ikasleen adimena neurtzeko erabiltzen dira, bizitza osoan zehar etengabe garatzen diren hiru kode mota aztertuz: hitzezkoa, zenbakizkoa eta ikusizkoa-espaziala. Froga hauetan hiru kode hauei aplikatutako arrazoiketak eta oroimen prozesuak eta jarduera mentalak burutzen dira.
Frogak DBHko orientatzaileak bideratu ditu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
Beheko argazkietan ikasleak froga egiten:


4.10 EKIMENA: DBHko 2. mailatik aurrera Batxiler Dual programa eskaintzea eredu eleanitza bermatzeko eta Batxilergoko titulazio bikoitza lortzeko, EHkoa eta AEBetakoa.
2025-2026 ikasturtearen hasieran, Batxiler Dual programan apuntatu diren DBHko 2. eta 3. mailako ikasleek froga bat egin dute euren ingeles maila neurtzeko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko argazkietan ikasleak froga egiten:


4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2025-2026 ikasturtearen hasieran, etapa desberdinetan, 2030 Agendako ikasle-ordezkariak izateko prozesua hasi dugu. DBHn, aurreko ikasturteko ordezkariek 2030 Agendako ordezkarien funtzioak eta konpromisoak azaldu dizkiete euren kideei. Ikasleek era bolondrosean hartuko dute ardura.
Eskerrik asko azalpenetan parte hartu duzuen ikasleei!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, Bigarren Hezkuntzan erabili dugun 2030 Agendako ikasle ordezkariak aurkezpenaren argitalpena eta DBHko saioetan egindako aurkezpenen argazkiak:







