
Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.
Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.
13.4 EKIMENA: IRAES21 taldearen parte-hartzea Euskadiko Confintean.
2026ko maiatzaren 6an, Euskal Confinta ospatu zen Urdaibaiko ekoetxean. Gure IRAES 21 taldeko Begoña Escudero, Luzia Llorca eta Eneritz Mallona bertan egon ziren Lauro Ikastolako ordezkari bezala.
Gure ikasleek ikasturte honetan burtutako lana azaldu zieten Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik etorritako beste ikastetxeetako ordezkariei. Iaksturte honetan landutako Biodibertsitatea izan da, eta Lauroko ikasleek aukeratutako eta landutako arazo ekosoziala hauxe izan da: bertokoak ez diren zuhaitz espezieak gure basoen biodibertsitatea kaltetzen ari dira. Ikastolako confintean, arazoari irtenbidea emateko adostutako ekintza eraldatzailea hau izan zen: Gure ingurunean bertoko zuhaitz espezieak landatzea. Ekintza eraldatzailea Urdaneta eta Ayalde-Munabe ikastetxeetako ikasleekin batera burutu genuen.
Confintean Joserra Díezek Biodibertsitateari buruzko hitzaldia oso interesgarria eman zuen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Behean, konferentziaren kartela, neurri handian ikusteko gainean klikatu, eta argazki-galerian Euskal Confineteko zenbait irudi:





Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 15.a, LEHORREKO BIZITZA eta 7.a, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.
13.3 EKIMENA: IRAES21 taldeak gidatuta, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.
2026ko martxoaren 27an, Lauro Ikastolako Confinta ospatu dugu DBHko Plastika gelan. Confinta IRAES 21 taldeko ikasleek gidatu dute eta parte-hartzaileak DBHko 2030 Agendako ikasle ordezkariak izan dira.
IRAES 21 taldeko ikasleek euren burua aurkeztu ondoren, IRAES 21 taldearen izaera azaldu dute. Jarraian, Confinta zer den eta Ikastolako Confintaren helburuak azaldu dituzte. Ondoren, ikasturte honetan landutako arazo ekosozialaren azalpena eta orain arte egindako lanketa azaldu dute:
1. Biodibertsitate hurbilarekin harremana duen arazo ekosozialaren aukeraketa.
2. Egindako diagnostikoa eta lortutako ondorioak.
3. Arazoari irtenbidea emateko IRAES 21 taldeak bere alternatibak azaldu dituzte, bi dira:
-
Gure ingurunean bertoko zuhaitz espezieak landatzea.
-
Arazko ekosozialari buruz informatzeko kartelak egitea. Asanbladan azaldu dugu DBHko 1. mailako talde batean, Plastika arloan, arazo ekosozialari buruzko kartelak diseinatzen hasi zirela.
Jarraian, beste hainbat aukera ere komentatu dira, zein alternatiba egin ahal diren ikasleek arazo ekosoziala konpontzeko.
Asanbladan hiru talde antolatu dira, DBH 1eko ordezkariak, DBH 2koak eta DBH 3-4koak. Talde bakoitzari ekintza eraldatzailea adosteko (konponbidea, parte-hartzea eta bideragarritasuna aztertzeko) orria eman zaio eta euren artean hitz egiten, eztabaidatzen eta erabakitzen egon dira.
Talde bakoitzak bere erabakia azaldu du, arbelean taula osatu da eta denon artean ekintza eraldatzailea erabaki da. Adostutako ekintza eraldatzailea: Gure ingurunean bertoko zuhaitz espezieak landatzea.
Lauro Ikastolako 2025-2026 ikasturteko Confintaren akta irakurtzeko hemen klikatu.
Eskerrik asko DBHko Begoña Escudero, Amets Fernández, Arhane Font, Luzia Llorca eta Eneritz Mallona Confinta gidatzen egindako lan onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Beheko argazki-galerian Confintaren irudiak:







Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 7.a, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.
2025eko azaroaren 20tik abenduaren 11ra, HHko ate-irekien saioak burutzen ari dira Ikastolan. Bertan, DBHko 3. mailako eta Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako zenbait ikasle-ordezkarik Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko azaldu diete bisitariei, Ikastolan KLIMA BABESTEKO EKINTZA lantzeko egiten duguna adieraziz.
Azaldutako gaien artean, 7. GJHan, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, ikasleek 7.1 ekimena azaldu dute: HHko, LHko, DBHko, Batxilergoko eta Beheko Soloa eraikinen isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, aerotermia eta panel fotoboltaikoak instalatuz.
Eskerrik asko DBHko Begoña Escudero, Amets Fernández, Arhane Font, Luzia Llorca eta Eneritz Mallona, eta Batxilergoko Ane Linaza, June Macareno eta Olaia Olivas egiten ari zareten lan onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Beheko argazki-galerian 2030 Agendako ordezkariak HHko ate-irekien saioetan azalpenak ematen:




Ondoren, 2024-2025 ikasturtean argitaratu genuen Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko dokumentua dugu. Bertan, Lauro 2030 Agenda-planan zehaztuta ditugun ekimen desberdinak agertzen dira, eraikinen arabera sailkatuta eta argazkiekin azalduta. Ekimen bakoitzaren bitartez lantzen ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak ere aipatzen dira:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 7.a, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.4 EKIMENA: Energia berriztagarriek jasangarritasunean duten garrantzian oinarritutako kanpainak egitea 2030 Agendako ikasle ordezkariekin.