top of page
IMG_4395.jpg

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

HH5_Cori_dordoka

2026ko urtarrilaren bukaeran, Unesco Eskola Elkartuen Saretik Cori dordoka Haur Hezkuntzara etorri zaigu ozeanoen egoera gure ikasle gazteenei azaltzera. HHko 5 urteko ikasleek Cori dordokaren ipuina ikusi dute, non dordokak itsasoan zehar egiten duen bidaian bizi dituen ezbeharrak azaltzen diren.

Ekimen hau Garapen Jasangarrirako 14. Helburua, URETAKO BIZITZA, ikasleekin lantzeko erabili dugu.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beherago Cori dordokaren ipuina (portugesez). Ipuina irakurtzeko irudiaren gainean klikatu: eta bisitaren irudiak:

​​​

Ikasleak ipuina ikusten eta Cori dordokarekin:

​​​

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 14.a, URTEAKO BIZITZA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4392.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

IRAES21_IKERKETA

IRAES 21 taldeko kideek 2025-2026 ikasturteko bigarren ataza, IKERKETA, burutu dute. Ikasturte honetan lantzen ari garen BIODIBERTSITATEA gaiaren barnean Lauroko kideek hauxe aukeratu dute: bertokoak ez diren zuhaitz espezieak gure basoen biodibertsitatea kaltetzen ari dira.

 

Euskal Herrriko biodibertsitatea ezagutzeko hona hemen IRAES 21 taldetik partekatu diguten 2030erako BIODIBERTSITATE ESTRATEGIA bideoa:​​

Ikerketa Ikastola ondoan dagoen eukalipto basoan egin dute ikasleek, baso-landaketa motako ekosistema delakoan. Horretarako, AZTERTU NATURA kanpainaren galdetegia erabili dute, ikerketan atal hauei buruzko datuak bilduz:

 

  • Paisaia: mota, kokapen geografikoa, irisgarritasuna eta lekuaren ezagutza, meteorologia eta zentzumenen bidezko ingurunearen interpretazioa.

  • Biodibertsitatea: habitata/ekosistema mota, landareria, hegaztiak, gainerako animaliak eta lurzoruaren azterketa (edafologikoa).

  • Gizakiaren eragina: ekosistemen zerbitzuak, hondakinak, benetako mehatxuak eta mehatxu potentzialak.

  • Balorazio orokorra.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazki-galerian aztertutako ekosistemaren argazkiak, eta beherago, IRAES 21 erakundera bidali dugun posterra DIAGNOSTIKOAn ikertutakoaren atal eta ondorioekin:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

IMG_4393.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

IRAES 21 taldea 1. ataza

2025-2026 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldeak ikasturte honetako lehenengo ataza burutu eta aurkeztu du. Ikasturte honetan landuko den gaia BIODIBERTSITATEA izanik, gure IRAES 21 taldeak ikasturtean zehar lantzeko aukeratu duen arazo ekosoziala hauxe da: bertokoak ez diren zuhaitz espezieak gure basoen biodibertsitatea kaltetzen ari dira.

IRAES 21 taldea DBHko 3. mailako ikasle hauek osatzen dute: Begoña Escudero, Amets Fernández, Arhane Font, Luzia Llorca eta Eneritz Mallona.

Eskerrik zuen lanagatik!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean IRAES 21 taldearen aurkezpen irudia, aukeratutako arazo ekosoziala duela:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.

2025eko abenduaren 16an, RCE Basque Country-Navarre erakundeko Bakerako eta Biolentzia Ezarako Hezkuntza Lan Taldearen bilera izan dugu on-line. Duela urtebete baino gehiago Lauro Ikastolak Lan Talde honetan parte hartzen du, hezkuntza zentroetan Bakerako hezkuntza nola inplementatu ahal den aztertuz eta horretarako proposamenak burutuz. Lan Taldearen hurrengo urratsa La guerra no es un juego-Gerra ez da joko bat lelopean ikasleekin jarduerak prestatzea izango da.

Lauro Ikastolako DBHko 1. mailako Plastika arloan lantzen den Gure Planeta Gure Etxea proiektuan munduko gerrak arazo ekosozial bezala aztertuko da, Gerra ez da joko bat lelopean.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkian bideo-bileraren irudia:

17.5 EKIMENA: KONFEKOOPen, Euskadiko Kooperatiben Elkartean parte hartzea.

2025eko azaroaren 24an, UECoE erakundeak, Espainiako Irakaskuntza Kooperatiben Batasunak, Madrilen ospatu duen Las Cooperativas de Enseñanza y su papel en la Agenda 2030 VII. Topaketan, irakaskuntzako kooperatibek 2030 Agendan duten papera azaleratu du.

 

Topaketan, UECoE-k balioa eman nahi izan die hezkuntza-kooperatibei, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datozen aldetik, jasangarritasunaren eta kalitatezko hezkuntzaren eragile gisa. Lauro Ikastola, KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Federazioaren bitartez, gonbidatua izan da “Jardunbide egokiak” atalean parte hartzera bideo-konferentziaren bidez.

 

Idoia Iruretagoiena Zuzendari-Gerenteak Ikastolaren aurkezpena egin du, gure kooperatiba izaerak 2030 Agendako helburuak lortze aldera duen garrantzia nabarmenduz. Jonan Gomezek, 2030 Agendako arduradunak, Lauro 2030 Agenda-plana azaldu du, Ikastolan Garapen Jasangarrirako 18 Helburu, 56 helmuga eta 195 ekimen lantzen ditugula aipatuz. GJHak Ikastolako kurrikulumean duten tokia ere azaldu du, 2030 Agendako ikasle-ordezkarien lana goraipatuz. Bukatzeko, Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa ere azaldu du, instalazio desberdinen ereduak erakutsiz. DBHko 3. mailako ikasleak diren Amets Fernandezek eta Eneritz Mallonak ekimen bana azaldu dute: alde batetik, LHko baratza eta Barelikos proiektua, eta bestetik, Batxilergoko Zientziak arloetako ikasleek Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa nola aztertzen duten.

Azalpenak egiteko lauro2030agenda webguneaz baliatu gara.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Beheko argazkian bideo-konferentzian parte hartu zuten ordezkariak, eta beherago, Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko argitalpena. Ikastolako eraikinetan energia berriztagarriak inplementatzerakoan, Garapen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, lantzen ari gara klima larrialdiari aurre egiteko, Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

IMG_4391.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

Lauro Berritzegunean_1

2025eko azaroko Eskolako Agenda 2030 programako bileran, DBHko 2030 Agendako ikasle-ordezkariek burutu zuten diagnostikoa eta esku-hartze plana eta honen Hezikomunikazio prozesua eredu bezala aurkeztu ditu Berritzeguneko arduradunak. Ikasturteko bigarren bilera honetan, Lauroko 2030 Agendako arduradunak ikasleek egindako lana aurkeztu eta azaldu zien beste eskoletako arduradunei lauro2030agenda webgunea baliatuz.

Beste alde batetik, bileran jakin genuen ikasturte honetan eskolek ez dugula Hezkuntza Sailaren diru-laguntzarik izango EA 2030 programarako.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean argazkietan bileran erabilitako aurkezpenaren diapositibak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

2025eko azaroaren 7an, ikasturte honetako IRAES 21 taldeko lehenengo Mintegi biera ospatu zen Eibarreko Unibertsitatean. Bileran ikasturte honetako ildo nagusiak azaldu ziren; landuko dugun gaia, egutegia, ataza desberdinak, Euskal Confinta eta bestelakoak.

 

Aurreko ikasturtean ikasleek idatzitako Manifestuaren irakurketa-bideoa ere erakutsi zen, 2024-2025 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldekoen parte-hartzearekin.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean bilerako argazki batzuk:

17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

2025eko urriaren 14an hasi dira Eskolako Agenda 2030 koordinatzaileen arteko bilerak Berritzeguneko arduradunarekin. Lehenengo bilera honetan ikasturtean jarraitu beharreko urratsak finkatu ditugu. Ikasturte honetan aurrekoan egindako daignostikoaren ondorioz zehaztutako esku-hartze plana martxan jarri behar dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean bilerako argazkiak:

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

2025eko urriaren 13an, ikasturte hoentako Unesco Eskola Elkartuen Sareko (UEES) lehenengo bilera egin genuen. Bilera honetan, UN Etxeako arduradunak ikasturterako ildo nagusiak azaldu zizkigun, zentro bakoitzak bere eskolan egingo duena zehazte aldera.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

  • 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

  • 17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

Behean bi dokumentu ditugu, ezkerrekoan, 1. bileraren akta, eta eskuinekoan, Lauro Ikastolak 2025-2026 ikasturterako UEESk proposatutako ekimenen artean burutuko dituenen zerrenda eta azalpena (Dokumentu hau gaztelaniaz idatzita dago estatu mailan aurkeztu behar delako). Dokumentuak irakurtzeko irudien gainean klikatu:

bottom of page