
Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
15.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
2026ko maiatzaren azken astean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, Baratza ikas-arloan, xaboia egin dute.
Xaboia egiteko izpilikua erabili dute. Hauxe da jarraitu behar den prozesua: xaboia galdara-bikoitza sistemarekin urtu. Bitartean, moldeetan izpilikua bota. Xaboia urtu egin denean koloreztatzeko tanta batzuk bota, nahastu, eta nahasketa izpilikua dugun moldean bota. Bukatzeko, hozten utzi.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian xaboia egitearen prozesua irudien bitartez azalduta:




15.5 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.
2026ko maiatzaren 20tik 22ra, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Lurraskan egon dira. Bertan, animalien zaintza ikasi eta landu dute, behei, zaldi, asto eta abarrekin arituz. Egonaldia elkarbizitza lantzeko oso egokia izan da eta ikasleek oso ongi igaro dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
Beheko argazkietan egonaldiko irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:




15.11 EKIMENA: Zerynthia elkartearen laguntzarekin, LHko 1. zikloko ikasleak eta irakasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
Aurreko ikasturtean, 2030 Agendako ikasle-ordezkariek Ikastolako eremu jasangarriari buruz egin zuten diagnostikoan, Tximeleten Oasia egoera txarrean zegoela detektatu zuten, eta ondorioz, 2025-2026 ikasturteko esku-hartze planean lehentasun bezala sailkatu zuten Tximeleten Oasiaren konponketa. Ikasturtearen hasieran, Ikastolako mantenimenduko langileek konponketa egin zuten, eta orain, udaberrian sartuta gaudela, ikasleak eta euren irakasleak oasiaren mantentze-lanak egiten, eta landareak eta loreak landatzen eta ureztatzen jarraitzen dute.
Ekimen honen bitartez 15.2 ekimena ere lantzen dugu: etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazkietan, Tximeleta Oasiaren egoera konponketa-lanak egin ondoren. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:




Beheko argazki-galerian LHko 1. mailako ikasleak eta irakaslea Tximeleten Oasia zaintzen, konpontzen eta ureztatze-lanak egiten:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.15 EKIMENA: Zerynthia elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
15.12 EKIMENA: Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
Ikasturte honetan ere, Batxilergoko 1. mailako Laborategi Teknikak arloko ikasleak, euren irakaslea den Zuriñe Sernak gidatuta, Ikastolako urmaelean egon dira bertako ekosistema aztertzen. Urmaeleko uraren kalitatearen neurketak ere egin dituzte.
Ekimen honen bitartez 15.2 ekimena ere lantzen dugu: etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.14 EKIMENA: Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
15.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Ikasturte honetan ere, HHko oiloen arrautzak inkubagailuan jarri dira HHko ikasle guztiek arrautzak eklosionatu eta txitak nola jaiotzen diren ikusteko. Inkubagailua 2. solairuko pasabidean kokatuta dago, ikasleek prozesua egunetik egunera behatu ahal izateko. Aurten jaiotako txitak ere, gure oilotegiko arrautzetatik jaiotakoak izango dira.
Inkubagailuan egondako arrautzetati txita bakarra jaio da, behean ikus dezakeguna.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:




15.13 EKIMENA: Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzea datuak bilduz.
Ikasturte honetan ere, DBHko eta Batxilergoko 1. mailako Biologia arloko ikasleek, Loiuko Basaburu errekako laginketa eta datuen ikerketa egin dute, Batxilergoko eta DBHko Biologia arloko irakasleak diren Zuriñe Serna, Josune Anasagasti, Beñat Etxebarria eta Katalin Arrienen gidaritzapean. Ekimen honetan, Batxilergoko ikasleak DBHko 1. mailako ikasleen gidariak izan dira.
Batxilergoko 1. mailako Laborategi Teknikak arloko ikasleek DBHkoei ekosistema eta hauen osagaiak zer diren azaldu zieten. Ondoren, Basaburu errekako uraren analisia burutu zuten, honako konposatuen kontzentrazioa neurtuz: nitrato kopurua, amoniako kopurua, fosfato kantitatea, uraren uhertasuna, uraren oxigeno disolbatua eta uretako bakterio koliformeak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Ekimen honen bitartez, 15.25 ekimena ere lantzen dugu: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.14 EKIMENA: Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
15.14 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariek urtero zuhaitz bat landatzea Promozioen Basoa sortuz, zuhaitz espezie desberdinekin Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.
Ikasturte honetan ere, Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariek zuhaitza landatu dute Promozioen Basoan. Oraingoan ere urkia landatu dute.
Peio Alberdik, Ane Linazak, June Macarenok eta Olaia Olivasek egin dute urte honetako landaketa, Rober Carrillo mantenimenduko langilearen laguntzarekin.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazkietan ekimenaren bideoa eta pare bat argazki. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
15.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Ikasturte honetan ere, HHko eraikineko 1. solairuko pasabidean, zeta-harrak ditugu, ikasleek zeta-kapuluak, metamorfosi-prozesua eta tximeletak nola sortzen diren ezagutu dezaten. Nahiz eta 2024ko udaberrian, HH 5 urteko ikasleek morera bat landatu zuten HHko lorategian zeta-harrek bere hostoak elikatzeko erabil ditzaten, gure morerak oraindik ez ditu behar beste orri, beraz, oraingoan ere hostoak kanpotik ekarri behar izan ditugu.
Zeta-harrak dauden inguruan, Nerea Zuloaga irakasleak erakusketa bat antolatu du ikasleek zetaren jatorria eta zetarekin egiten den ehungintza prozesua ezagutu dezaten, ehungailua bezalako makina bat ere gehituz. Helburua ikasleekin ehungintza tailer bat burutzea ere bada.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.12 EKIMENA: Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
2026ko otsailaren 2an, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko, LHko ikasle batzuk Eskoletako Urmaelen Saretik proposatutako ekimena burutu zuten; Ikastolako urmaela bisitatu eta eskuak lotuta argazki bat egitea. Argazkia Eskoletako Urmaelen Sarera bidali genuen eta eurek euren webgunean argitaratu zuten. Ikusteko hemen klikatu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Beheko argazkian ekimenaren irudia:

15.6 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleen irtenaldia Urdaibaiko Ekoetxeara.
2026ko urtarrilaren 28an eta 29an, LHko 6. mailako ikasleak Urdaibaiko Ekoetxea bisitatu dute. Irtenaldian, Urdaibaiko ingurunean zehar ibili dira, paduran, belardietan, hondartzan, hegaztien behatokian eta Madariaga dorretxean. Madariaga dorretxean bertako erakusketa ikusi eta espezie desberdinei buruz ikasi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
Beheko argazki-galerian irtenaldiaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.3 EKIMENA: HH4ko Basajaunen eskutitza eta Euskal Herriko Basoak proiektua.
Azken ikasturteetan bezala, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek Euskal Herriko basoak proiektua landu dute. Basajaunek ikasleei eskutitz bat bidali die euren laguntza eskatuz basoen egoera onaa berreskuratzeko. Ikasleak euren irakasleak lagunduta basoan zehar ibili dira zaramak batzen eta bertoko zuhaitz espezieak ezagutuz.
Ondoren, ibilaldian ikasitakoa kontuan izanik, ikasleek zuhaitz espezie desberdinak adierazi dituzte, adarren, hostoen eta frutuen ezaugarriak bereiziz.
Ekimen honen bitartez 15.2 ekimena ere landu dugu: etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Ekimen hau DBHko 3. mailako ikasleak Plastika arloan burutzen ari diren Garapen Jasangarrirako 14., URTEAKO BIZITZA, eta 15. Helburuaren, LEHORREKO BIZITZAren ikurrak diseinatzearekin osatuko dugu, HHko 4 eta 5 urteko ikasleak DBHko eraikinera ikasleen lanen erakusketa bisitatzera eta arte-jarduerak egitera etortzen direnan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.9 EKIMENA: DBHko 2. mailako ikasleen irtenaldia Kalitatea Topera.
2025eko azaroaren 18tik 24ra, DBHko 2. mailako ikasleek Kalitatea Topera programaren barnean antolatzen diren irtenaldietan parte hartu dute. Irtenaldietan, behien esplotazioa eta barazkien ekoizpena egiten dituzten instalazioak bisitatu dituzte.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian aipatutako irtenaldien irudiak:




Argazkiak: Cris Lanchares eta Amaia Pérez.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.4 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleen irtenaldia El Pobal burdinolara.
2025eko urrian, LHko 4. mailako ikasleak El Pobal burdinolara bisitan joan dira. Bertan, burdinolaren funtzionamendua ikusi, ezagutu eta ikasi dute, antzina nola erabiltzen zen azaldu zaie, eta gaur egun, arto-irina egiteko nola erabiltzen den frogatu dute. Ikasleek arto-irinarekin taloak egin ondoren oso gustura jan dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian irtenaldiaren irudiak:




15.1 EKIMENA: Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
2025eko urriaren bukaeran Ikastolako eraikinen inguruko lorategietako belarra moztu zen lorategi hauen zaintza-lanak aurrera eramanez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Beheko argazkietan DBHko eraikinaren ondoko lorategiak:


Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
15.8 EKIMENA: DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.
2025eko urriaren 22tik azaroaren 6ra, DBHko 1. mailako ikasleak Zugastieta-Peñas Negrasera irtenaldiak egiten ari dira. Irtenaldi honetan landuko edukiak Biologia-Geologia arlokoekin harremanduta daude.
Lehenik eta behin, ikasleek eta irakasleek antzinako meategien inguruan ibilbide bat egin dute, burdina nola ustiatzen zen jakiteko. Beheko argazki-galeriako irudi batean lau harri agertzen dira: goethita, limonita, siderita eta hematita. Sailkapena burdin kopuruaren araberakoa da.
Meategi hauetako arrokarik ugariena kareharria da, bertan itsasoko animalien fosilen aztarnak ageri dira (irudia argazkia-galerian), horrek adierazten diguna da antzina uraren maila altuagoa zela. Azkenik, ikasleak eta irakasleak Ortuellako tontorrik altuenera igo dira, paisaia karstikoa ikusteko (kareharrizko paisaia, uraren eraginez modelatua).
15.7 ekimenaz gain, 15.2 ekimena ere lantzen dugu: etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian DBH 1.E taldeak egindako irtenaldiaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.7 EKIMENA: DBHko 1. mailako Plastika arloan Lauroko ekosistema proiektua burutzea.
DBHko 1. mailako Plastika arloan, ikasleak lantzen ari diren lehenengo proiektua Lauroko ekosistema ikas-egoera da. Proiektuan gure ekosistemaren adierazpena egingo dute lau teknika desberdin erabliz: argazkigintza, marrazkia, irudi digitala eta estanpazioa.
15.7 ekimenaz gain, 15.2 ekimena ere lantzen dugu: etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Gure ekosistemaren argazkiak eta marrazkiak egiteko, ikasleak kanpoko espazioetan lanean aritu dira, gure Ikastolaren ingurune zoragarriaz gozatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian ikasleak Ikastolako ingurunean lanean:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK ere lantzen ditugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAk:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAk:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAk:
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.