Batxilergoan BURUTUTAKO EKIMENAK

 

Webgunearen atal hau eguneratzen ari gara. Barkatu eragozpenak.

 

2021-2022 ikasturtean, Batxilergoan ondorengo ekimenak burutu ditugu:

IMG_4382.jpg

Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. 

 

  • Batxilergoko 1. mailako Ikerketa arloko gaiak GJHekin harremanduko dituzte ikasleek

Behean, Paula Redondo ikaslearen Hezkuntza Sistemaren Erreforma Artistikoa ikerketa lanan haremandutako GJHak:

GJH_IkerketaLanetan.png

 

Paula Redondok hauxe aipatzen digu bere ikerketa lanaren sarreran:

"Nire ikerketa lana 2030 Agendak proposatzen dituen Garapen Jasangarrirako hiru Helbururekin lotzen dut. Lehenbizi, 4. GJHarekin, KALITATEZKO HEZKUNTZArekin, harremantzen dut. Neure ikastolan eta beste ikastetxe zein arte eskolatan ematen den hezkuntza artistikoa ikertuko dudanez, 4. GJHarekin harremandutako galdera hau sortzen zait: Beharrezkoa da artea oinarri bezala ezartzea kalitatezko hezkuntza jasotzeko?

Nire ikerketan, 8. eta 10. GJHekin lotura aurki dezakegu baita. Nire ikerketa helburu hauekin harremantzen dut artistek LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOrako eskubidea dutela aldarrikatzeko. Helburu hori lortzeko, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA oinarrizkoa da, bai hezkuntza bai lanbideari dagokionez. Edozein hezkuntza eta lanbide motatan, denok eskubide berberak izan beharko genituzke.

Nire ikerketa helburu hauekin lotu dut artisten eskubideak aldarrikatzen ditudalako, etorkizunean zein orainaldian, denok kalitatezko hezkuntza eta lanbidea izateko eskubidea merezi dugulako."